LAU URRATS JAINKOARI BURUZ

 

1.Jakin : Jainkoak maite gaituela (Jainkoa amodio da).

Bekatuen barkamendua eta betiereko bizia eskaintzen dauzkigu.

"Alaibanan, Jainkoak hain maite izan du mundua, non bere Seme bakarra eman baitu, haren baitan sinesten duenik nehor gal ez dadin, baizik betiereko bizia izan dezan." (Joani 3,16)

"Jainkoak betiereko bizia eman dauku, haren Semearen baitan den bizia. Semea berekin duenak bizia badu; Jainkoaren Semea ez duenak ez du bizirik.

Zueri, Jainkoaren Semearen baitan sinetsi duzueneri, izkiriatu dauzkitzuet gauza hauek, betiereko bizia baduzuela jakin dezazuen." (1 Joani 5,11-13)

"Ni, berriz, bizia – eta bizia gaindika – izan dezaten etorri naiz." (Joani 10,10)

"Gure bekatuak aitortzen baditugu, leiala eta zuzena den Jainkoak bekatuak barkatu eta gaixtakeria orotarik garbituko gaitu." (1 Joani 1,9)

Nola ardiets bekatuen barkamendua eta betiereko bizia ?

2.Onartu : gizakia bekataria dela. Bekataria naiz.

Jitez bekataria da gizakia, bekatuan bizi da, hobendun da, Jainkoaganatu nahi du bere indarrez bakarrik -ongia eginez, legearen betetzera entseatuz- bainan alferretan, ez da on hortarako.

Zubi bat baizik ez da, Jainkoaganik berexten gaituen leizeaz bestalderat pasatzeko.

"Tzarra da gizonaren bihotzak haurdanik sortzen duena." (Hasiera 8,21)

"Hobendun sortua naiz, amaren sabeladanik bekataria." (Salmo 51,7)

"Denek bekatu egin dute eta denak Jainkoaren aintzarik gabe dira." (Erromatarreri 3,23)

"Legeko manamendu guziak begiraturik ere, bat bakarrik hausten duena, guziez hobendun da." (Jakobe 2,10)

"Bekatuak eman saria heriotzea da; Jainkoak emaiten daukun dohaina, berriz, betiereko bizia, Jesu Kristo gure Jaunaren bidez." (Erromatarreri 6,23)

3.Jakin : Jesu Kristo gure arartekoa dela.

Bide bakarra da, Jainkoak eskainia, Haren ganat joaiteko.

"Hunen baitan bakarrik dugu salbamendua, Jainkoak ez baitiote gizakieri beste nehor eman iguzkiaren pean salba gaitzakeenik." (Apost.Egintzak 4,12)

4.Onartu : Jesu Kristo gure salbatzaile bezala, fedearen bidez.

Jainkoak deitzen zaitu urrikitzera eta harekin baketzera.

"Jainkoak ez du orroitu nahi izan gizakiak ezjakinean bizi ziren denboraz, eta bihozberritzeko manatzen diote orai guzieri non-nahi." (Apost.Egintzak 17,30)

"Gaur Jaunaren mintzoa entzuten baduzue, ez gogor bihotzak." (Hebrearreri 3,7)

"Onartu duten guzieri, ordea, haren baitan sinesten duteneri, Jainkoaren seme-alaba izaiteko ahala eman diote." (Joani 1,12)

"Onginahi hutsez salbatuak zirezte fedearen bidez; eta hau ez da zuenganik heldu, Jainkoaren emaitza da; ez da zuen egintzetarik heldu, nehor ez dadin harro izan hortaz." (Efesoarreri 2,8-9)

"Aitak emaiten dauzkitan guziak etorriko zaizkit eta etortzen zaitana ez dut neholaz ere kanporat botako." (Joani 6,37)

"Zeure ahoz aitortzen baduzu Jaun dela Jesus, eta zeure bihotzean sinesten baduzu Jainkoak hiletarik piztu duela, salbatuko zira." (Erromatarreri 10,9)