[ Page principale ]

JAINKOA BAITAN SINETSI ?

 

JAINKOA SINETSI ?

 

 

Euskaldunen batasunaren seinalea ikurriña da (euskal bandera).
Hortan ikusten diren koloreek beren erran-nahia badute : Gorria herria da.

San Andresen kurutzea, berdea Gernikako haritzaren idurira, legearen (Euskaldunen legearen) seinalea da, eta lege horrek herriaren gainetik izan behar du.
Kurutze xuria, Jainko Semearen seinalea da, legearen eta herriaren gainetik izan behar duena.

Jainkoaren legea, Kristoren morala, Biblian, Jainkoaren Hitzean (Testamendu Zahar eta Berrian) aurkitzen da.

Zer erakusten dauku Jainkoaren Hitzak ?

Gizonaren egoera hitsa

"Gizon bakar baten bidez sartu da bekatua munduan, eta bekatuaren bidez heriotzea ; hola, gizaki guzietarat zabaldu da heriotzea, guziek egin baitute bekatu." (Erromatarreri 5,12)

"Jainkoak bere haserrea zerutik agertzen du gizaki sinesgabe eta zuzengabeen kontra, beren zuzengabekeriaz egia itotzen dutelakotz." (Erromatarreri 1,18)

"Denek bekatu egin dute eta denak Jainkoaren aintzarik gabe dira." (Erromatarreri 3,23)

"Nik erran nuen : Ai ene ! galdua naiz! Ezpain kutsatuak baititut, eta ezpain kutsatuak dituen herrian bizi naiz." (Isaias 6,5)

Jainkoaren amodioak
aitzintzen gaitu


"Aingeruak erran zioten : Ez beldur izan ! Berrion bat mezutzen dautzuet, herri osoa bozkariatuko duena : Salbatzaile bat, Mesias Jauna, sortu zaitzue gaur Daviden herrian."
(Luk 2,10-11)

"Jainkoa maitasun da. Hara nola agertu den Jainkoaren gureganako maitasuna : Jainkoak bere Seme bakarra mundurat igorri du, haren bidez bizia izan dezagun. Huntan da maitasuna : ez dugu, guk, Jainkoa maitatu, harek gaitu maitatu, eta bere semea igorri du, haren opariari esker barkatuak izan zitezen gure bekatuak." (1 Joani 4,8-10)

"Alabainan, Jainkoak hain maite izan du mundua, non bere Seme bakarra eman baitu, haren baitan sinesten duenik nehor gal ez dadin, baizik betiereko bizia izan dezan." (Joani 3,16)

Barkamenduaren bidea

" Bainan Jainkoak ez du orroitu nahi izan gizakiak ezjakinean bizi ziren denboraz, eta bihozberritzeko manatzen diote orai guzieri non-nahi." (Egintzak 17,30)

"Gure bekatuak aitortzen baditugu, ordea, leiala eta zuzena den Jainkoak bekatuak barkatu eta gaixtakeria orotarik garbituko gaitu." (1 Joani 1,9)

"Zer egin behar dut salbatzeko? Heiek ihardetsi zioten: Sinets Jesus Jaunaren baitan, eta zu eta zure etxekoak salbatuko zirezte." (Egintzak 16, 30-31)

"Zer egin behar dugu Jainkoak nahi duenaren egiteko? Jesusek ihardetsi: Hau da Jainkoak nahi duena: harek igorri duenaren baitan sinets dezazuen." (Joani 6, 28-29)

Jainkoak bere gain hartu
ditu gure bekatuak

"Jainkoaren Semeak maitatu nau eta bere bizia nere alde eskaini du." (Galaziarreri 2,20)

"Hura gure tzarkeriengatik izan zen kolpatua, gure gaixtakeriengatik izan zen zauritua; bakea ekarri behar zaukun gaztigua haren gainera erori da, eta haren zaurien bidez gira sendatu." (Isaias 53,5)

" Bakarra da Jainkoa eta bakarra Jainkoaren eta gizakien bitartekoa ere : gizon bat, Jesu Kristo, bere burua guzien salbatzeko ordain-saritzat eman duena." (1 Timoteori 2,5-6)

"Badakizue aitzinekoenganik zinuten bizimolde zentzugabetik libratuak izan zireztela; ez gauza joankorrez, urrez edo zilarrez, baizik… Kristoren odol baliosaz." (1 Petri 1,18-19)

"Jesusen odolak bekatu orotarik garbitzen gaitu." (1 Joani 1,7)

Fedeak barkamendua onartzen du eta eskertzen


"Sinesten duzu Gizonaren Semearen baitan ? Harek ihardetsi : Nor da, Jauna, haren baitan sinets dezadan.
Jesusek erran zion : Ikusia duzu; mintzo zaitzuna bera da .
Orduan, Jesusen aitzinean ahuspekatu eta erran zion : Sinesten dut, Jauna."
(Joani 9,36-38)

"Jesus gure Jauna hiletarik piztu duenaren baitan sinesten dugunak, fedeari esker ontzat hartuko gaitu Jainkoak. Gure bekatuengatik eman zuten Jesus heriotzeari, eta gure salbamendurako izan da piztua." (Erromatarreri 4,24-25)

Gorespen


"Eskerrak Jainkoari, haren ezin erranezko dohainarengatik." (2 Korintoarreri 9,15)

"Maite gaituenari eta bere odolaz gure bekatuetarik libratu gintuenari, Jainkoarentzat, bere Aitarentzat, errege-herri eta apez egin gaituenari,aintza eta nagusitasuna menderen mendetan. Amen." (Apokalipsia 1,5-6)