[ Page principale ]

 

Jinkoatan sinestea

Jinkoa sinestsi

 

 

Eüskaldünen batarzünaren itxüra den ikurrinaren margoek erranalü bat badüe :

Gorria herria da; San Andreüren kürütxea, Bizkaiko haritxa bezala berde, herriaren gainetik den leger Zaharra da. Kürütxe xuria Kristoren kürütxea legearen eta herriaren gainen errege den Kristoren zuzenlegea dago.

Jinkoren legea, Kristoren legea ez da Biblian beuzik; hau Jinkoaren Hitza da, Testamentüzaharra eta Berria

Zer dio ?

 

Gizonaren izate itsitüa.

 

“Gizon baten bidez sartü da Bekatüa mündüan, eta bekatüaren bidez heriotzea; hola, gizon emazte güziengana zabaltü da heriotzea, güziek egin beitüe bekatü.” (Erromantarrei 5 :12)

“Dkusten dügü Jinkoak bere gaitzbrulta zelütik agertzen düala gizen-emazte güzien gainorra, sinesgabe eta züzengabe direlakoz, eta beren züzengabekeriaz egia ikotzen düelakoz.” (Erromantarrei 1 :18)

“Denek bekatü egin düe eta otenak Jinkoaren aintzaren gabe dira.” (Erromantarrei 3 :23)

“Eta erran nüan ! Ai, eue gain ! Ezi galdürik niz; Ezpain Kozatüak beitütüt eta ezpain Kozatüak dütüan herrian bizi beiniz.” (Isaias 6 :5)

 

Jinkoaren maitarzünaren ekimena

 

“Eta aingürüak erran zeion, Ez lotsa, horra berri har batekarten deizüet, herri osoa beztariatüko düana; zeren egün, Dabiden herrian, sortü zaizüen Salbazale bat, Krosto Jauna.” (Lük 2 :10, 11)

 

“Jinkoa maitarzün da. Hona nola agerti den Jinkoaren gureganako maitarzüna : Jinkoak bere Seme bakoitxa mündüala igorri dü, haren bidez bizia uken dezagün;houtan da maitarzüna !

 

“Ezi Jinkoak hain maite üken dü mündüa, nou bere Seme bakoitxa eman beitü, hartan sinesten düanik ihor gal ez dadin, berra betiko bizia üken dezan.” (Joanes3 :16)

 

Parkamentüaren bidea

 

“Berra Jinkoak ez dü kontütan hartü nghi üken gizakien iraganaldia, ez jakinean bizi ziren denbora, eta erhozberritzea manatzen deie güzier nonaki.” (Ezinak 17 :30)

“Gure bekatüak aitortzen badütügü, beiala eta züzena den Jinkoak bekatüak parkatü eta gaixta keria orotarik garbitüho gütü.” (1 Joanes 1 :9)

“Zer egin behar düt salbatzeho ? Haiek ihardetsi zeioen : Sinets Jesüs Jaunaren beitan, eta salbatüko zira.” (Eginak 16 :30, 31)

“Zer egin behar dügü Jinkoak nahi düanaren egiteko  ? Jesüsek ihardetsi zeien : Hau da Jinkoak nahi düana : harek igorri düanarren beitan sinets dizazüen.” (Joanes 6 :28, 29)

 

Gizonen bekatüen espea

 

“Jinkoaren Semeak maiteüken maü eta bere bizia ene alde eskentü dü.” (Galaziarrei 2:20)

 

“Gure manü hauskeriengatik, zauritürik izau da; gure gaixtakeiren. Gatik, porrokirik; bera egari dü guretako salbagarri izau den zehaldia, eta haren zauriek gütüe sendotü.” (Isaias 53:5)

 

“Bakoikxa da jinkoaren eta güzakien arartekoa : gizon bat, Kristo Jesüs, nere bürüa güzien salbatzeko ordaisaritalo eman düana.” (1 Timoteo 2:5-6)

 

“Jahinez züen bizimol de zentzügabetik zeosirih izan zeiraela… ez gaüza galborrez, ürrez edo zilarrez, bena bai Kristoren odol baliosaz.” (1 Petiri 1:18-19)

 

“Jesüsen odolak bekatü orotarik xahatzen gütü.” (1 Joanes 1:7)

 

Sinesteak parkamena hartzen dü eta eskerrak amaiten

 

“Jesüsek galtegin zeion : Sinesten süzüa Gizanaren Semearen beitan ? Harek ihardetsi : Nor da, Jauna, hartan sinets dezadan ? Jesüsek erran zeion : ikissi düzü, mintza zaizüna, bera da. Harek erran zeion : Sinesten düt, Jauna :” (Joanes 9:36-38)

 

“Sinesten düzü Jesüs gure Jauna hiletarik piztü düanaren beitan. Gure bekatüengatik eman züen Jesüs hiltzera, eta gure salbamentüalako izan da piztürik.” (Erromatarrei 4:24-25)

 

Goresmen

 

“Eskerrak Jinkorai haren ezinerranezko dohainarengatih !” (2 Korintiarrei 9:15)

 

“JesüKristo maite gütüanari eta bere odolaz gure bekatüetarik xahatü gütüanari aintza eta ahala menteren mentetan ! Amen.” (Apokalipsia 1:5-6)

 

Bibliaz eta haren mezüaz haboro jakiteko,

Ihus dezakezü :

Elizen arteko Biblia 1994

Testamentu berria 1999

Egün oroetako irakurgeiak 1986

 

IZENA :

DEITÜRA :

ZUZENBIDEA :

 

Gure helbürüa da züer jakinaraztea jinkoak bere Hitzaz igorten deizüen nuezüa : Biblia. Sekteeki ez dü deiis ikustekorik gure eskentzak.