ITUN BERRIA

EBANJELIOA MATEOREN ARABERA

 

AURKEZPENA: DABIDEN SEME ETA JAINKOAREN SEME DEN JESUSEN MISTERIOA (1,1-4,16)

 

Jesus birjinagandik jaioa. Gurtua. Pertsegitua (1,1-2,23)

Jesusen genealogia (Lk 3,23-28)

1 Abrahanen eta Dabiden ondorengo den Jesus Mesiasen arbasoen zerrenda*:

2 Abrahanek Isaak sortu zuen; Isaakek Jakob; Jakobek Juda eta honen anaiak; 3 Judak Fares eta Zara, Tamarrengandilk; Faresek Esrom; Esromek Aram; 4 Aramek Aminadab; Aminadabek Naason; Naasonek Salmon; -5 Salmonek Booz, Rahabengandik; Boozek Obed, Rutengandik; Obedek Jese~ 6 eta Jesek Dabid erregea.

Dabidek Salomon sortu zuen, Uriasen emazte izanarengandik; 7 Salomonek Roboan; Roboanek Abias; Abiasek Asaf; 8 Asafek Josafat; Josafatek Joram; Jorainek Ozias; 9 Oziasek Joatam; Joatamek Akaz; Akazek Ezekias; 10 Ezekiasek Manases; Manasesek Amos; Amosek Josias, 11 eta Josiasek Jekonias eta honen anaiak, israeldarrak Babiloniara erbesteratu zituzten garaian.

12 Babüoniako erbestaldiaren ondoren, Jekoniasek Salatiel sortu zuen; Salatielek Zorobabel; 13 Zorobabelek Abiud; Abiudek Eliakim; Eliakimek Azor; 14 Azorrek Sadok; Sadokek Akim; Akimek Eliud; 15 Eliudek Eleazar; Eleazarrek Matan; Matanek Jakob, 16 eta Jakobek Jose, Mariaren senarra; eta Mariagandik jaio zen Jesus, Mesias deritzana.

17 Hona, beraz, zenbat gizaldi guztira: Abrahanengandik Dabidengana hamalau; Dabidengandik Babiloniako erbestaldira beste hamalau, eta Babiloniako erbestalditik Mesiasengana beste hamalau.

Jesusen sorizea (Lk 2,1-7)

18 Jesus Mesiasen sortzea honela gertatu zen: Maria, Jesusen ama, Joserekin ezkontzeko hitzemana zegoen; eta, elkarrekin bizitzen hasi aurretik, haurdun gertatu zen lzpiritu Santuaren egitez. 19 Jose, Mariaren senarra, gizon zuzena zen; ez zuen hura salatu nahi, eta isilean uztea erabaki zuen. 20 Asmo horrekin zebilela, Jaunaren aingerua* agertu zitzaion ametsetan eta esan zion: "Jose, Dabiden ondorengoa, ez izan beldurrik Maria zeure emaztetzat hartzeko, harengan sortua lzpiritu Santuarengandik baitator. 21 Semea izango du, eta zuk Jesus* ezarriko diozu izena, berak askatuko baitu bere herria bekatuetatik".

22 Hau guztia, Jaunak profetaren bidez esana bete zedin gertatu zen: 23 Hara, birjinak haurdun gertatu eta semea izango du, eta Emmanuel jarriko dio izena* (Emmanuel izenak "Jainkoa gurekin" esan nahi du).

24 Esnatzean, Jaunaren aingeruak agindua egin zuen Josek, eta Maria emaztetzat hartu zuen. 25 Eta ez zuten ezkontza-harremanik izan, Mariak semea izan zuen arte, eta Josek Jesus izena ipini zion.

1,1 arbasoen zerrenda: H.h., genealogiaren libunia Hasiera liburuko gencalogiak (Has 5,1 e.b.) ditu eredu. Baina Mateoren lehen hitz hauek liburu osoaren titulu ere izan daitezke eta, hartara, hau esan nahiko luketc: (Jesukristoren) historiaren liburua. 1,20 Jaunaren aingerua: I.Z.ean maiz erabiltzen den esakunea, Jainkoaren beraren eskuhartzea adierazteko (ik. Has 16,7 eta oh.). 1,21 Jesus: Hebraierazko Josue izenaren grekozko era; Jaunak salbatu esan nahi du. 1,23 Is 7,14eko aipamena grekozko antzinako itzulpenaren arabera egiten da.

1,1 Abrahanen ondorengo Has 15,2-5; 22,15-18; Jn 8,33-40; Ga 3,16. // Dabiden ondorengo (Serne) 12,23; 15,22; 20,30; 21,9.15; 22,41-45; 2 Sm 7,12; Lk 1,32; Jn 7,42; Eg 2,30; Erm 1,3-4; Ap 22,16. 1,2 Isaak Has 21,2-5. // Jakob Has 25,26. // Juda Has 29,35. 1,3 Tamar Has 38. 1,3-6 Fares Dabid Rt 4,18-22; 1 Kro 2,5-15. 1,5 Booz eta Rut Rt 4,13. // Obed, Jese Rt 4,17. 1,6 Dabid erregea 1 Sm 16,13; 2 Sm 2,4; 5,3; Eg 13,22. // Dabid, Uriasen emaztea, Salomon 2 Sm 12,24. 1,7-11 Roboanengandik erbestaldira 1 Kro 3,10-16. 1,11 erbestaldia 2 Erg 24,12-16; Jr 27,20. 1,12 Jekonias eta ondorengoak 1 Kro 3,17.19. 1,18 Maria eta Jose Lk 1,27. 1,20 Jaunaren aingerua 1,24; 2,13.19; 28,2; Has 16,7.13; 22,11.15; Ir 3,2.6; Lk 1,11; 2,9; Eg 5,19; 8,26; 12,7.23. 1,21 Jesus izena 1,25; Lk 1,31; 2,21. 1,22 Jaunak profetaren bidez esana bete 2,15.17.23; 4,14; 8,17; 12,17; 13,14.35; 21,4; 26,56; 27,9; Lk 4,21; 18,31; 24,25-27.44; Jn 12,38; Eg 1,16. 1,23 Hara …. Is 7,14.

 

2

Ekialdeko jakintsu batzuek Jesus gurtu

1 Jesus Judeako Belen herrian jaio zen, Herodes erregearen garaian. Jesus jaio ondoren, sortaldeko jakintsu* batzuk azaldu ziren Jerusalenen, 2 galdezka:

— Non da juduen errege jaioberria? Haren izarra ikusi dugu sortaldean eta gurtzera gatoz.

3 Berri honekin larritu egin zen Herodes erregea, baita Jerusalen hiri osoa ere. 4 Orduan, herriko apaizburu eta lege-maisu guztiak bildu eta Mesias non jaiotzekoa zen galdetu zien. 5 Haiek erantzun zioten:

— Judeako Belenen, honela idatzi baitzuen profetak:

6 Ela zu, Judako Belen, ez zara, ez, Judako hirietan txikiena; zuregandik aterako baita buruzagia, Israel nire herria gobernatuko duena *.

7 Orduan, Herodesek, jakintsuak isilean deiturik, izarra noiz agertu zitzaien jakin zuen zehatz. 8 Gero, Belenera bidali zituen, esanez: "Zoazte eta jakin xuxen haurraren berri eta, aurkitu ondoren, adierazi niri, neu ere gurtzera joan nadin".

9-10 Erregearen hitz hauek entzunik, abiatu egin ziren. Bidean, sortaldean ikusitako izarra agertu zitzaien eta biziki poztu ziren. Izarra aurretik joan zitzaien, haurra zegoen toki gainean gelditu arte. 11 Etxean sarturik, haurra ikusi zuten Maria bere amarekin eta, ahozpezturik, gurtu; ondoren, beren kutxatilak zabalduz, eskuerakutsiak eskaini zizkioten: urrea, intsentsua eta mirra*.

12 Gero, Herodesengana ez itzultzeko oharra ametsetan harturik, beste bi

de batetik itzuli ziren beren herrialdera.

Egiptora ihesi

13 Jakintsuek aldegin ondoren, Jaunaren aingerua agertu zitzaion ametsetan Joseri eta esan zion: "Jaiki, hartu haurra eta ama, eta zoaz ihesi Egiptora. Egon han nik esan arte, haurraren bila ibiliko baita Herodes, hilarazteko".

14 Hartu zituen, beraz, Josek haurra eta ama gauez, eta Egiptora aldegin zuen. 15 Han bizi izan zen, Herodes hil arte. Horrela, Jaunak profetaren bidez esana bete zen: Egiptotik etortzeko dei egin nion neure semeari.

Belengo haurren hilketa

16 Herodes erregea, jakintsuck engainatu egin zutela oharturik, biziki baserretu zen, eta Belenen eta inguruetan bi urtez azpiko haur guztiak hiltzeko agindu zuen, jakintsuck adierazitako denbora kontuan harturik. 17 Honela bete zen Jeremias profetak esana:

18 Entzun! .Aieneak eta negar samina Raman! Rakel ari da bere haurrengatik negarrez: ez du kontsolatu nahi, ez baitira bizi.

Egiptotik itzuli eta Nazareten bizi

19 Herodes hil ondoren, Joseri Jaunaren aingerua agertu zitzaion ametsetan Egipton, 20 eta esan zion: "Jaiki, hartu haurra eta ama, eta zoaz Israelera, hilak baitira haurra hil nahian zebiltzanak".

21 Hartu zituen Josek haurra eta ama, eta Israelera joan zen. 22 Baina jakin zuen, Herodesen ordez honen seme Arkelao* zegoela Judean errege, eta beldurra sartu zitzaion hara joateko. Eta, ametsetan adierazi zitzaiolarik, Galileara jo zuen, 23 eta Nazaret izeneko herrian jarri zen bizitzen; horrela bete zen Jainkoak profeten bidez esana: "Nazaretarra* esango diote".

2,1 Belen: Jerusalendik hegoaldera dagoen herriska; Dabiden sorlekua, 1 Sm 16,lak dioenez. Il Herodes: HerodesHandia,K.a.37tik4eraJerusalenenerregeizana. Ilsortaldekojakintsuak.-Seguruenik,Babiloniatik etorritako astrologoak. 2,6 Tx.ak 2 Sm 5,2 eta Mi 5,1 era berezian elkartzen ditu. Mateok Belenen garrantzia azpimarratu nahi du. 2,11 intsentsua eta mirra: Arabiako aspalditiko usainkiak. 2,22 Arkelao: Herodes Handiaren seme eta ondorengoa, K.a. 4etik K.o. 6ra errege izana. 2,23 Nazaretarra: Jatorrizkoak Nazoreoa dio. Zaila da zein testu aipatzen den zehaztea, Nazoreo hitzak nazaretar adieraz lezake; baina nazireu hitza ere iradoki lezake, hau da, Jaunari sagaratua (ik. Zen 6,2 oh.).

2,1 Belen 2,5-6; Lk 2,4.15; Jn 7,42. // Herodes Lk 1,5. 2,2 juduen errege 21,5; 27,11.29.27; Mk 15,2.9; Lk 23,3.37-38; Jn 18,33.39; 19,3.14. // izarra Zen 24,17. 2,4 Mesias 1,16.17; 112; 16,13-20; 22,44-45; 26,63; 27,17;Mkl,l+;Lk2,11+;Jnl,41;Eg2,31;Erm9,5;lJn2,22;5,1. 2,61k.2SmS,2;Mi5,1. 2,13Jaunaren aingerua 1,20+. // ametsetan agertu 1,20; 2,19.22; Has 20,3-7; 31,24; 46,2-4; Eg 10,3; 16,9; 18,9; 23,11. 2,15 EgiptotikOsll,l.lk.1,22+. 2,18Jr3l,15. //RamaJr40,l. //RakelHas35,l9-20. 2,23 Nazaretaffa 21,11; 26,71; Mk 1,9; Lk 2,39; 18,37; Jn 1,45; Eg 10,38.

Jesus Joanek iragarria eta bataiatua. Tentatua (3,1-4,16)

 

3

Joan Bataiatzaileak Jesusen etorrera hotsegin (Mk 1,2-8; Lk 3,1-18; Jn 1,19-28)

1 Garai hartan agertu zen Joan Bataiatzailea, Judeako basamortuan* honela hotseginez: 2 "Bihozberri zaitezte, gainean baituzue Jainkoaren erregetza*".

3 Joan honi buruz esan zuen, hain zuzen, Isaias profetak:

Ahots bat oihuka ari da basamortuan: Prestatu bidea Jaunari . zuzendu bideskak hari.

4 Joanek gamelu-ilezko jantzia zuen soineko eta larruzko uhala gerriko, eta matxinsaltoak eta baseztia zituen janari.

5 Jerusalen hiriko, Judea osoko eta Jordan inguru guztiko jendea harengana joaten zen~ 6 eta, beren bekatuak aitortzen zituztela, Joanek bataiatu egiten zituen Jordan ibaian. 7 Fariseu eta saduzear askori, bataiatzera zetozela ikustean, honela esan zien Joanek: "Sugekumeok! Nork esan dizue gainean duzuen haserre-zigorrari ihes egingo diozuela? 8 Ager ezazue zeuen jokabideaz bihozberrituak zaudetela, 9 eta ez pentsa nahikoa duzuenik "Abrahanen ondorengo gara" esatea. Egia esan, honako harri hauetatik ere atera ditzake Jainkoak Abrahanen ondorengoak. 10 Prest dago aizkora zuhaitza hondotik jotzeko: fruitu onik ematen ez duen zuhaitz oro moztu eta sutara botako da. 11 Nik urez bataiatzen zaituztet bihozberri zaitezten; baina nire ondoren datorrena ni baino ahaltsuago da, eta ni ez naiz inor hari oinetakoak eranzteko ere; horrek lzpiritu Santuaz eta suz bataiatuko zaituzte. 12 Eskuan dauka sardea, eta garia garbitzera doa: alea mandioan jasoko du; lastoa, ordea, inoiz itzaliko ez den sutan erreko".

Jesus bataiatun (Mk 1,9-11; Lk 3,21-22; Jn 1,29-34)

13 Jesus Galileatik Jordanera etorri zen, Joanengana, honek bataia zezan. 14 Joanek ez zion utzi nahi eta esan zion:

— Neu naiz zuk bataiatu beharrekoa, eta zu zatoz niregana?

15 Baina Jesusek erantzun zion:

— Uztazu orain, honela bete behar baitugu osoki Jainkoaren nahia*.

Orduan, amore eman zuen Joanek.

16 Bataiatu eta berehala, Jesus uretatik irten zen. Hortan, zerua zabaldu zen, eta Jainkoaren lzpiritua ikusi zuen Jesusek uso-tankeran jaisten eta beregana etortzen. 17 Eta mintzo hau etorri zen zerutik: "Han da nire Semea, nire maitea; berau dut atsegin".

3,1 Judeako basamortua: Jerusaiendik Hebronera bitarteko mendikatearen eta Itsaso Hilaren artean zegoenlurraldea. 3,2Jainkoarenerregetza:H.h.,Zeruetakoerregetza.Jainkoarenizenikezaipatzekojudu-usadioari jarraiki, Mateok zeruetako erregetza erabiltzen du ia beti eta ez Jainkoaren erregetza, beste ebanjelariek bezala (salbuespenak: Mt 12,28; 19,24; 21,31.43). Ez dugu gorde Mateoren berezitasun hau itzulpenean. 3,15 osaki Jainkoaren nahia: H.h., zuzentasun osoa.

3,1 Joan Bataiatzailea 11,7-15. 3,2 Bihozberritzeko deia 3,8; 4,17+; Mk 1,4; Lk 3,7-14; Eg 13,24; 19,4. // Jainkoaren erregetza 4,17.23; 5,3; 6,33; 7,21; 8,11; 10,7; 11,12; 12,28; 13; 16,19; 18,1.23; 19,12.23-24-, 20,1; 21,31.43; 22,2; 23,13; 25,1; Mk 1,15+; Lk 4,43+; Jn 3,3.5; Eg l>; Erm 14,17; 1 Ko 4,20; 6,9-10; 15,24.50; Ga 5,21; Kol 4,11; 1 Ts 2,12; 2 Ts 1,5; St 2,5; Ap 12,10. 3,3 Ahots bat... Is,10,3. 3,4 Joanenjanzkera 11,7-8.18; 2 Erg 1,8. 3,6 Joanekbataiatu3,1116; 21,24-27; Mk 1,4-5; Lk 3,3.16; Jn 1,25-26; 3,23; Eg 1,5; 11,16; 1324; 19,3-4. 3,7 Sugekumeok 12,34; 23,33. // haserre-zigorra Lk 21,23; Erml,18;2,5;5,9-, Ef 5,6; Kol 3,6; Ap 6,16-17. 3,9 Abrahanenondorengo gara Jn 8,33-39; Erm 4,1.12. 3,10 moztuetasutarabota 7,19;Lk 13,7;Jn 15,6. 3,11 datorrena 11,3*1 21,9; Ml 3,1; Jn 1,15; 6,14; Eg 13,25; 19,4; Heb 10,37; Ap 1,4.7. // Izpiritu Santuaz bataiatu Jn 1,33; Eg 1,5; 11,16. // suz Za 13,9; MI 3,2; 1 Ko 3,13-15; 1 P 1,7. 3,12 uzta, judizioaren irudi 13,24-30.36-43; JI 4,12-13; Ap 14,14-19. 3,16 zerua zabaldu Is 63,19; Ez 1,1; Jn 1,51; Eg 7,56; 10,11-16; Ap 4,1; 19,11. // Izpiritua jaitsi Is 11,2; 42,1; Jn 1,32-33. 3,17 Seme maitea 12,18; 17,5; 2 Sm 7,14; Is 42,1; Sal 2,7; 2 P 1,17.

Jesus basamortuan tentatua (Mk 1,12-13; Lk 4,1-13)

 

4

1 Orduan, lzpirituak basamortura eraman zuen Jesus, deabruak tenta zezan. 2 Berrogei gau eta berrogei egunez egon zen han, barau eginez, eta azkenik gosetu egin zen. 3 Hurbildu zitzaion, orduan, tentatzailea eta esan zion:

— Jainkoaren Semea zarenez, agindu harri hauek ogi bihurtzeko.

4 Jesusek erantzun zion:

— Liburu Santuetan idatzia dago: Gizakia ez da ogiz bakarrik bizi, baizik Jainkoak esaten duenetik bizi da.

5 Ondoren, deabruak hiri santura, Jerusalenera, eraman zuen eta, tenpluaren goreneko ertzera jasorik, 6 esan zion:

— Jainkoaren Semea zarenez, bota zeure burua behera, idatzia baitago: Bere aingeruei aginduko die zu zaintzeko. Eta besoetan eramango Zaituzte, harriekin estropezu egin ez dezazun.

7 Baina Jesusek erantzun:

— Hau ere idatzia dago: Ez tentatu Jauna, zeure Jainkoa.

8 Berriro, deabruak hartu eta mendi garai batera eraman zuen; munduko erreinu guztiak beren handi-ederrean erakutsi 9 eta esan zion:

— Hori guztia emango dizut, ahozpeziurik gurtzen banauzu.

10 Jesusek, orduan:

— Alde hemendik, Satanas! Idatzia baitago: Adoratu Jauna, zeure Jainkoa, eta bera bakarrik gurtu.

11 Orduan, deabruak utzi egin zuen, eta aingeruak etorri zitzaizkion zerbitzatzera.

Jesus Galileara (Mk 1,14; Lk 4,14-15)

12 Joan Bataiatzailea gartzelan sartu zutela jakitean, Galileara joan zen JeSUS. 13 Baina Nazaret utzirik, Zabulon eta Neftaliren lurraldean jarri zen bizitzen, laku-bazterrean* dagoen Kafarnaun herrian. 14 Horrela, Jainkoak Isaias profetaren bidez esana* bete zen:

15 Zabulonen lurraldea eta Neftaliren lurraldea, itsas ondoko bidea, Jordanez haranzko lurraldea, jentilen Gafilea!

16 Ilunbetan zegoen herriak argi handia ikusi du. Itzalpean bizi zirenei argiak egin die distira.

JESUSEN EGITEKOA: ERREGETZA HOTSEGINA ETA AGERTUA (4,17-16,20)

Jesus berriona hotsegiten hasi (Mk 1,15)

17 Une hartatik hasi zen Jesus honela hotsegiten: "Bihozberri zaitezte, gainean baituzue Jainkoaren erregetza*".

Jesusek lehen ikasleei dei (Mk 1,16-20; Lk 5,1-11)

18 Jesusek, Galileako laku-bazterrean zehar zebilela, bi anaia, Simon, Pedro deitua, eta Andres, ikusi zituen, sarea uretara botatzen, arrantzaleak baitziren. 19 Jesusek esan zien: "Zatozte nirekin eta giza arrantzale egingo zaituztet".

4,13 Nazaret: H.h., Nazara. Nazaret izenaren era bitxia, // Zabulon eta Neftali : Garai batean izen bereko leinuek okupaturiko lurraldeak, Ipar Palestinan (Galilean). // laku-bazterrean: H.h., itsasbacerrean: Genesaret edo Galileako lakuari itsaso deitzen diote Mateok eta Markosek. 4,14 esana: Dexente aldatua eta bere helburura egokitua dakar Mateok Is 8,23-9jeko testua. 4,17 Jainkoaren erregetza: Ik. 3,2 eta oh. 4,24 Siria: Galileaz iparraldeko jentil-lurraldea; baina izena bere zentzu zabalean erabili da hemen, Galilea eta inguruak adierazten dituelarik (ik. Mk 1,28). 4,25 Dekapolis: Jordanez ekialdera zeuden hamar hiri.

4,1 Jesus tentatua 16,23; Heb 2,17-18; 4,15; 5,7-9. 4,2 berrogei Has 7,4; Ir 24,18; 34,28; Dt 9,9.18; Zen 14,34; 1 Erg 19,8. 4,3 Jainkoaren Seme 3,17+; 4,6; 8,29; 11,27; 14,33; 16,16; 26,63; 27,40.43.54; 28,19; Mk 1,1+; Lk 1,35+; Jn 1,14.49; Eg 9,20; Erm 1,4; 2 Ko 1,19; Ga 2,20; Ef 4,13; Heb 4,14; 6,6; V. 4,4 Gizakia Dt 8,3. 4,5 hiri santua 27,53; Is 52,1; Ne 11,1; Ap 11,2; 21,2.10; 22,19. 4,6 Bere aingeruei Sal 91,11-12. 4,7 Ez tentatu... Dt 6,16. // Jainkoa tentatu Ir 17,2-7; Zen 14,22; Sal 8,78; 1 Ko 10,9. 4,10 Adoratu... Dt 6,13. 4,12 Joan gartzelan 14,3-12; Lk 3,20; Jn 3,24. 4,15-16 Is 8,23-9,1. 4,16 Ilunbetan argia 8,12; Lk 1,79; 2,32; Eg 13,47; 26,18; Ef 5,8; Kol 1,13; 1 P 2,9. 4,17 Bihozberritzeko deia Mk 1,15; 6,12; Lk 5,32+; 13,3.5; 24,47; Eg 2,38+. // Jainkoaren erregetza 3,2+. 4,19 Jesusi jarraitzea 8,19-22; 9,9; 10,38; 16,23-24; 19,27; Mk 1,17+; Lk 5,27+; Jn 1,35-42; 12,26; 13,36-38, 21,19; 1 P 2,21. 4,23 Jesusek irakatsi, predikatu, sendatu 9,35. Y Jainkoaren erregetzaren berriona 9,35; 24,14. 4,24 jende atsekabetua Jesusengana Mk 6,55-56. 4,25 Jendetaldeak Jesusengana Mk 3,7-8.

20 Haiek, besterik gabe, sareak utzi eta jarraitu egin zioten.

21 Aurrerago, beste bi anaia ikusi zituen, Santiago eta Joan, Zebedeoren semeak, aitarekin untzian sareak konpontzen. Eta dei egin zien. 22 Haiek, untzia eta aita utzirik, jarraitu egin zioten.

Jesus eta jendetaldea (Mk 1,39; Lk 6,17-18)

23 Jesus Galilea guztian barrena ibili zen, hango sinagogetan irakasten. Jainkoaren erregetzaren berriona hotsegiten men eta herriko gaitz eta eritasun guztiak sendatzen. 24 Siria* guztian zabaldu zen Jesusen entzutea. Edozein gaitz edo oinazek jotakoak --deabrudun, epileptiko nahiz elbarriak- eramaten zizkioten, eta hark sendatu egiten zituen. 2-5 Jendetalde handiek jarraitu zioten alde guztietatik: Galilea, Dekapolis*, Jerusalen eta Judeatik eta Jordanez bestaldetik.

Erregetza hitzez hotsegina: mendiko hitzaldia (5,1-7,29)

 

5

Sarrera

1 Jendetza ikusirik, Jesus mendira igo zen. Eseri eta ikasleak hurbildu zitzaizkion. 2 Orduan, honela hasi zitzaien irakasten:

Zoriontasunak (Lk 6,20-23)

3 "Zorionekoak bihotzez behartsu direnak, haiek baitute Jainkoa errege.

4 "Zorionelcoak negarrez daudenak, haiek baititu Jainkoak kontsolatuko.

5 "Zorionekoak bihotz gozokoak, haiek baitira jabetuko Jainkoak hitzemandako lurraz*.

6 "Zorionekoak Jainkoaren nahia betetzeko* gose-egarri direnak, haiek baititu Jainkoak aseko.

7 "Zorionelcoak errukitsu direnak, haiek baititu Jainkoak erruki izango.

8 "Zorionekoak bihotz-garbiak, haiek baitute ikusiko Jainkoa.

9 "Zorionekoak bakegileak, haiek baititu Jainkoak serne-alabatzat hartuko.

10 "Zorionekoak Jainkoaren nahia betetzeagatik* erasotuak, haiek baitute Jainkoa errege.

11 "Zorionekoak zuek, niregatik madarikatuko zaituztenean, erasoka eta gezurrez gaizkiesaka erabiliko zaituztenean. 12 Poz zaitezte eta alaitu, handia izango baita zuen saria zeruan; zuen aurreko profetak ere halaxe erabili zituzten.

Munduarentzat gatz eta argi (Mk 9,50; Lk 14,34-35)

13 "Zuek zarete munduarentzat gatza. Baina gatza gezatzen bada, nola gazitu berriro? Ez du jadanik ezertarako balio, botatzeko baizik eta jendeak zapaltzeko.

14 "Zuek zarete munduarentzat argia. Ezin daiteke ezkuta mendi gainean dagoen hiria. 15 Kriseilua ere ez da bizten ontzipean ipintzeko, argimutilaren gainean baizik, etxeko guztiei argi egiteko*. 16 Era berean, zuen argiak denen aurrean egin behar du argi, zuen egintza onak ikusiz, zeruko men Aita gorets dezaten.

5,5 haiek baitira jabetuko Jainkoak hitzemandako lurraz: H.h., haiek izango baitute lurra ondareizat. 5,6Jainkoarennahiabetetzeko:H.h.,zuzentasunaren. 5,lOJainkoarennahiabetetzeagatik.-H.h.,zuzentasunagatik.

5,3 Zorionekoak 11,6; 13,16; 16,17; Sal 1,1; 32,1-2; Lk 1,45; 11,28; 12,37-38.43; Jn 20,29; 1 P 4,14; Ap 14,13. // behartsu 11,5.29; 1 Sm 2,8; So 2,3; Sal 34,19; 40,18; Lk 1,47-48.52-53; 4,18; 7,22; 14,13; St 2,5; Ap 3,175,5 bihotz gozokoak 11,29; 21,5; Sal 37,11; 2 Ko 10,1; Ga 5,23; Tt 3,2; 1 P 3,16. 5,6 Jainkoaren nahia betetzeko gose-egarri 3,15; 5,10.20; 6,1.33; 21,32; Is 51,1; Am 8,11-12. 5,7 errukitsu 18,33; St 2,13. 5,8 bihotz-garbiak Sal 24,3-4; 1 Tm 1,5; Tt 1,15. 5,9 bakegileak Heb 12,14; St 3,18. 5,10 erasotuak 1 P 3,14. 5,11 niregatik... 10,21-25; 24,9; Jn 15,20; Eg 5,41; 9,5; Heb 10,33-34; 1 P 4,14. 5,12 profetak eta ikasleak 10,41; 23,34; 2 Kro 36,16; Eg 7,52.

Jesus eta legea

17 "Ez uste izan Moisesen legea edo profeten esanak* huts bihurtzera etorria naizenik; ez naiz huts bihurizera etorri, beren betera eramatera baizik. 18 Zeren eta benetan diotsuet: Zeru-lurrek dirauten bitartean legearen hitz batek edo zeinurik txikienak ere ez du baliorik galduko, dena bete arte*. 19 Beraz, agindurik txikienetako bat hausten edota hausten irakasten duena, txikien bezala hartuko du Jainkoak bere erreinuan; betetzen edota betetzen irakasten duena, ordea, handitzat bartuko du Jainkoak bere erreinuan. 20 Hara zer diotsuedan: Jainkoaren nahia lege-maisuek eta fariseuek baino hobeki betetzen ez baduzue, ez zarete sartuko Jainkoaren erreinuan.

Senideen arteko harremanak

21 "Badakizue legean aurrekoei agindu zitzaiena: Ez hil inor; eta hiltzailea kondenatua izango da. 22 Nik, berriz, hau diotsuet: Bere senidearekin baserretzen dena, kondenatua izango da; bere anaia iraintzen duena, biltzarre nagusian kondenatua izango da, eta hi tzez raintzen duena*, ifernuko sutara kondenatua izango da.

23 "Beraz, aldarean zeure oparia eskaintzerakoan, zure senideak zure kontra zerbait baduela gogoratzen bazaizu, 24 utzi oparia han, aldare aurrean, eta zoaz lehenbizi senidearekin bakeak egitera; itzufi gero zeure oparia eskaintzera.

25 "Konpon zaitez lehenbailehen zeure etsaiarekin, berarekin auzitegira zoazen bitartean; bestela, epailearen eskuetan jarriko zaitu eta epaileak ertzainaren eskuetan, eta gartzelara botako zaituzte. 26 Benetan diotsut: Ez zara handik aterako azken txanpona ordaindu arte.

Aduiterioa eta dibortzioa (18,8-9; 19,7-9; Mk 9,43-47; 10,4-5.10-12; Lk 16,18)

27 "Badakizue legean agindua: Ez egin adulteriorik. 28 Nik, berriz, hau diotsuet: Emakume ezkondu bati irrikaz begiratzen dionak, egin du jadanik adulterioa bere bihotzean.

29 "Eskuineko begia galbide bazaizu*, atera eta bota zeuregandik urruti: hobe duzu gorputz-atal bat galdu, oso-osorik ifernura jaurtikia izan baino. 30 Eskuineko eskua galbide bazaizu, moztu eta bota zeuregandik urruti: hobe duzu gorputz-atal bat galdu, oso-osorik ifernura joan baino.

31 "Legeak agindua du beste hau ere: Bere emaztea uzten duenak eman diezaiola dibortzio-agiria. 32 Nik, berriz, hau diotsuet: Bere etnaztea uzten duenak -legearen kontra elkartuak ez badira behintzat*- adulteriora bultzatzen du etnaztea; eta utzitako emakume horrekin ezkontzen denak adulterio egiten du.

5,15 Sortaldean jende arruntaren etxeek ez zuten gela bat besterik. 5,17 Moisesen legea eta profeten esanak: H.h., legea eta profetak. 5,18 dena bete arte: Hau da, munduaren azkenera arte. Honela ere uler daiteke: legeko gucia bete arte. 5,22 iraintzen duena: H.h., raka (kaskarin) esaten diona. // hitzez mintzen duena: H.h., eroa (erlijio-zentzuz: fedegaldua) esaten diona. 5,29 galbide bazaizu: H.h., eskandalizatzen bazaitu; ik. Mk 6,3 oh. 5,32 legearen kontra elkartuak ez badira behintzat: H.h., lohikeriagatik ez bada behintzat; hiru eratara ulertu ohi da lohikeria testuinguru honetan: zerbait lotsagarria, adulterioa eta legearen kontrako ezkontza; azken hau da interpretazio ziurrena.

5,14 munduarentzat argi Jn 8,12; 9,5; Flp 2,15. 5,15 Kriseilua Mk 4,21; Lk 8,16; 11,33. 5,16 egintza onak ikusiz Jn 3,21; Ef 5,8-9. // Aita goretsi Jn 15,8; 1 Ko 10,31; 1 P 2,12. 5,17 legea bere betera eraman Erm 3,31; 10,4; 13,8.10. // Liburu Santuak 7,12+. 5,18 IL Lk 16,17; 21,33. 5,19 agindu bat hautsi St 2,10. 5,20 Jainkoaren nahia bete 5,6+. // Jainkoaren erreinuan ez sartuko 7,21; 18,3; 19,23; 21,13; Lk 16,16; Jn 3,5; Eg 14,22. 5,21 Ez hil inor Ir 20,13+-, Dt 5,17. IL 19,18; Erm 13,9; St 2,11. // kondenatua izango Ir 21,12; Zen 35,16-19. 5,22 ifernu 5,29; 10,28; 18,9; 23,15.33; Mk 9,43; Lk 12,5. 5,24 aurrez bakeak egin 6,14; Mk 11,25. 5,25-26 IL Lk 12,57-59. 5,27 Ez egin adulteriorik Ir 20,14+; Dt 5,18. Ik 19,18; Erm 13,9; St 2,11. 5,29 galbide izan 11,6; 13,57; 18,6-10; 24,10; 26,31; Is 8,14-15; Mk 6,3+; Lk 7,23; In 6,61; Errn 9,33; 1 P 2,8. 5,31 Bere emaztea Dt 24,1. // ezkontza, dibortzioa 19,3-9; Mk 10,4-12; Lk 16,18; 1 Ko 7,10-11. 5,32 legearen kontrako ezkontza Lb 18,6-18.

Zinak

33 "Badakizue legean aurrekoei agindu zitzaien beste hau ere: Ez egin gezurrezko zinik, eta bete Jaunari egindako zinak. 34 Nik, berriz, hau diotsuet: Ez egin inolako zinik, ez zeruarengatik, Jainkoaren tronua baita; 31 ez lurrarengatik, haren oinaulkia baita; ezta Jerusalenengatik ere, Errege handiaren hiria baita. 36 Ez egin zinik zeure buruarengatik ere, ez baitezakezu zeure ile bakar bat cre zuri edo beltz bihur. 37 Esan ezazue "bai", bai denean, eta "ez", ez denean*; gainerakoa gaiztoarengandik dator.

Mendekua (Lk 6,29-30)

38 "Badakizue legean agindua: Begia begiaren ordain, hortza hortzaren ordain. 39 Nik, berriz, hau diotsuet: Gaizkileari ez gaizki erantzun; bestela baizik, eskuineko masailan jotzen zaituenari eskaini beste masaila ere; 40 soinekoa kentzeko auzitara eraman nahi zaituenari eman soingainekoa ere; 41 norbaitek kilometro bat egitera behartzen bazaitu* egin bi berarekin. 42 Eskatzen dizunari eman, eta dirua uzteko eskatzen dizunari ez ukatu.

Etsaialk maitatu (Lk 6,27-28.32-36)

43 "Badakizue legean agindua: Maita tu lagunurkoa eta gorrotatu etsaia. 44 Nik, berriz, hau diotsuet: Maitatu etsaïak ela egin otoitz pertsegitzen zaituztenen alde; 45 horrela, zeruko zeuen Aitaren egiazko seme-alaba izango zarete, hark zintzoentzat eta gaiztoentzat ateratzen baitu eguzkia, eta zuzenentzat eta zuzengabeentzal: isurtzen euria. 46 lzan ere, maite zaituztenak bakarrik maite badituzue, zer sari zor zaizue? Zergalariek* ere ez al dute beste horrenbeste egiten? 47 Eta zeuen senideak bakarrik agurtzen badituzue, zer egiten duzue berezirik? Jentilek ere ez al dute beste horrenbeste egiten? 48 lzan zaitezte, bada, guztiz onak, zeruko zuen Aita guztiz ona den bezala.

5,37 Esan ezazue "bai", bai denean, eta "ez", ez denean: H.h., Bedi zuen hitza "bai, bai", "ez, ez". 5,41 behartzen bazaitu: Ziur aski, Mateok erromatar soldadu edo funtzionarien jokabidea du gogoan. 5,46 Zergalari: Ik Mk 2,15 oh.

5,33 Ez egin Lb 19,12; Zen 30,3; Dt 23,22-24. 5,34-35 IL St 5,12. // tronua, oinaulkia 23,22; Is 66,1; Eg 7,49. // Jerusalen, Jainkoaren hiria Sal 48,2-3. 5,37 bai, ez 2 Ko 1,17-20; St 5,12. 5,38 Begia Ir 21,23+; Lb 24,19-20; Dt 19,21. 5,43 Maitatu lagunurkoa Lb 19,18. Ik 19,19; 22,39; Mk 12,31; Lk 10,27; Erm 13,9; Ga 5,14; St 2,8. 5,44 etsaiak maitatu Ir 23,4-5; Es 25,21; Erm 12,20-21. // egin otoitz pertsegitzaileen alde Lk 23,34; Eg 7,60; Erm 12,14; 1 Ko 4,12. 5,46 sari 5,12; 6,1.2.5.16; 10,41-42. // Zergalari 9,10; 18,17; Lk 7,34; 15,1-2; 18,10.11.13; 19,7. 5,48 Izan guztiz onak Lb 19,2; Dt 18,13; 1 P 1,16; St 1,4. 6,1 jendaurrean 6,5.16; 23,5; Lk 16,14-15; Jn 12,43. // saria 5,46+.

6

Limosna

1 "Ez egin gero zeuen erlijio-betebeharrak* jendaurrean, jendeak ikus zaitzaten; horrela, ez duzue saririk jasoko zeruko zeuen Aitarengandik. 2 Beraz, limosna egitean, ez ibili turuta joka, itxurazaleek sinagogetan eta kaleetan egin ohi duten bezala, jendearen txaloak irabazteko. Benetan diotsuet: Hartua dute beren ordaina. 3 Zuk limosna egitean, ez beza jakin zure ezkerrak zer egiten duen eskuinak; 4 horrela, zure limosna ezkutuan geldituko da, eta ezkutukoa ere ikusten duen zeure Aitak emango dizu ordaina.

Otoitza. "Gure Aita" (Lk 11,2-4)

— 5 "Otoitz egitean, ez egin itxurazaleek bezala: gogoko dute sinagoga eta plazetan zutik otoitz egitea, jendearen agerian. Benetan diotsuet: Hartua dute beren ordaina.’ 6 Zu, ordea, otoitz egiteko, sar zaitez zeure gelan, itxi atea eta egin otoitz ezkutuan dagoen zeure Aitari, eta ezkutukoa ere ikusten duen zeure Aitak emango dizu ordaina.

7 "Otoitz egitean, ez ari esan eta esan, jentilek ohi duten bezala, uste baitute beren hizjarioari esker entzungo diela Jainkoak. 8 Ez izan horien antzeko, bai baitaki zuen Aitak zeren beharra duzuen, zuek eskatu baino leheu. 9 Zuek, egizue otoitz honela*:

"Gure Aita zerukoa, agertu santu zeure izena, 10 etorrarazi zeure erregetza, betearazi lurrean zeure nahia, zeruan betetzen den bezala. 11 Emaguzu gaur egun honetako ogia, 12 eta barkatu gure erruen zorra, guk ere geure zordunei barkatu diegunez gero; 13 ez utzi gu tentaldian erortzen, eta gorde gaitzazu gaiztoarengandik*.

14 "Izan ere, besteei beren hutsegiteA barkatzen badizkiezue, zuei ere barkatuko dizue zeruko Aitak; 15 baina besteei barkatzen ez badiezue, zuei ere ez dizkizue barkatuko zeuen hutsegiteA zeruko Aitak.

 

6,1 erfigio-betebeharrak: H.h., zuzentasuna. Jainkoarekiko leialtasuna adierazten du hitz honek; Icialtasun hori adierazteko betebeharrik nagusienak juduentzat hauek ziren: limosna (6,2-4), otoitza (6,5-8) eta baraua (6,16-18), Jesusek segidan aipatzen dituenak.

6,2 itxurazale 7,5; 15,7-9; 22,18; 23,13-15; Lk 12,56; 13,15. 6,7 otoitzean esan eta esan 1 Erg 18,27; Is 1,15; Koh 5,1; Si 7,14. 6,8 zuen Aitak badaki 6,32; Lk 12,30.

Baraua

16 "Barau egitean, ez zaitezte ager kopetilun, itxurazaleek ohi duten bezala: aurpegia itsusten dute, barau egiten dutela jendeari azaltzeko. Benetan diotsuet: Hartua dute beren ordaina. 17 Zuk, ordea, barau egitean, igurtzi usaingozoz burua eta garbitu aurpegia, 18 zure barauaz jendea ohar ez dadin, ezkutuan dagoen Aita baizik. Eta ezkutukoa ere ikusten duen zure Aitak emango dizu ordaina.

Zeruan aberats (Lk 12,33-34)

19 "Ez pilatu mundu honetan zeuen aberastasunak, sitsak eta herdoilak jaten baitituzte hemen, eta lapurrak etortzen harrapatzera. 20 Pilatu zeruan zeuen aberastasunak, han ez baititu ez sitsak, ez herdoilak jaten, ezta lapurrak harrapatzera joaten ere. 21 Zeren, zure aberastasuna non, zure bihotza han.

Bameko argia (Lk 11,34-36)

22 "Begia da gorputzari argi egiten dion kriseilua. Begia onik baduzu, zure gorputz osoa argitan ibiliko da. 23 Begia gaixo baduzu, ordea, zure gorputz osoa ilunbetan ibiliko da. Beraz, zeure barruan argi behar lukeena iluna bada, a zer ilunbea zurea!

Jainkoa ala dirua (Lk 16,13)

24 "Ezin da inor bi nagusiren morroi izan; izan ere, bata gorroto izango du eta bestea maite, edota batari men egingo dio eta bestea begitan hartuko. Ezin zaitezkete Jainkoaren eta diruaren morroi izan.

Zertaz arduratu (Lk 12,22-34)

25 "Horregatik diotsuet: Ez kezkatu bizitzeko zer jan edo edango, edota gorputza zerez jantziko. Ez ote da bizia janaria baino gehiago, eta gorputza jantzia baino gehiago? 26 Begira aireko hegaztiei: ez dute ereiten, ez uztarik biltzen, ez mandioan pilatzen; hala ere, zeruko zuen Aitak janaritzen ditu. Ez ote duzue horiek baino askoz gehiago balio zuek? 27 Asko arduratu arren, zuetako nork luza lezake bizitza apurtxo bat ere?

28 "Eta jantziaz, zertan kczkatu? Begira nola hazten diren loreak zelaietan: ez dira lanean penatzen, ez dute iruten; 29 baina, egia esan, Salomon bera ere, bere.ospe guztian, ez zen janzten horietako baten pare. 30 Beraz, gaur belardian dagoen eta bihar sutan erreko den belarra Jainkoak horrela janzten badu, ez ote askoz gehiago zuek, sinesmen gutxikook? 31 Ez kezkatu, bada, zer jango, zer edango, zer jantziko duzuen pentsatuz. 32 Fedegabeak arduratu ohi dira guzti horietaz; baina zeruko zuen Aitak badaki guzti horren beharra duzuena. 33 Ardura zaitezte, batez ere, Jainkoaren erregetzaz eta haren nahia betetzeaz*, eta beste hori guztia gehigarritzat emango dizue Jainkoak. 34 Ez arduratu, bada, biharko egunaz, biharkoak ere ekarriko baitu bere ardura. Aski ditu egun bakoitzak bere buruhausteak.

6,9 egin otoitz honela: Jesusen ikasleen otoitz nagusia bi era ezberdinetan azaltzen da Mateo eta Lukasen ebanjelioetan. Zailtasun bereziak ditu Gure Aita itzultzeak. Batez ere, grekozko testuak bere semitar jatorriaren aztarnak nabarmen erakusten dituelako. Hori kontuan harturik, hemen ematen den itzulpenak, hitzez hitzezko itzulpenera mugatu gabe, I.Z.eko kutsua duten formula horien esanahia argitu nahi du batez ere. 6,13gaiztoarengandik:gaitzetikereitzuldaiteke.Zenbaiteskuizkribukhaueranstendute:Zureabaita erregetza, zureak ospe eta indarra, gizaldiz gizaldi. Amen.

6,9 agertu santu zeure izena Ez 36,23. 6,10 erregetza 3,2+. // zeure nahia 26,42; Is 46,10-11; Lk 22,42; Jn 4,34; 6,38; Ef 1,5.9. 6,11 egun honetako ogia 6,34; Ir 16,15-16,19. 6,12 barkatu 6,14-15; 18,21-35; Si 28,1-5; Mk 11,25; Ef 4,32; Kol 3,13. 6,13 tentaidia 26,41; Si 23,1; 33,1; Lk 22,31,40; 1 Tm 6,9. // gaiztoa 5,37; 13,38; Jn 17,15; 2 Ts 3,3. 6,14-15 Ik 6,12+. 6,16 baraua 4,2; 9,14-15; Lb 2329; Is 58,3-8; Lk 18,12; Eg 13,2-3. 6,19 Ik St 5,2-3. 6,20 aberastasunak zeruan 19,21; Si 29,11; Lk 12,21; Kol 3,1-2. 6,24 dirua 19,21-23; Lk 16,9. 6,25 Ez kezkatu 6,11; 7,7-11; Sal 27,1-2; Flp 4,6; 1 P 5,7. 6,26 hegaztiak baino gehiago 10,31; Lk 12,7. 6,29 Salomonen ospea 1 Erg 10.

6,33 Ardura zaitezte... betetzeaz: H.h., Bilatu lehendabizi Jainkoaren erregetza eta beronen zuzentasuna.

6,30 sinesmen gutxikook 8,26; 14,31; 16,8; 17,20; Lk 12,28. 6,32 zuen Aitak badaki 6,8; Lk 12,30.

7

"Ez gaitzetsi inor" (Lk 6,37-38.41-42)

1"Ez gaitzetsi inor, Jainkoak ere ez zaitzaten gaitzets; z izan ere, zuek besteak nola epaitu, hala epaituko zaituzte Jainkoak, eta zuek zein neurriz neurtu, neurri beraz neurtuko zaituzte Jainkoak. 3 Nola ikusten duzu senidearen begiko lasto-izpia eta zeure begiko hagaz ohartzen ez? 4 Eta nola esan diezaiokezu senideari: "Utzi begian duzun lasto-izpia ateratzen", zuk zeurean haga duzula? 5 Itxurazale hori! Kendu lehenengo zeure begitik haga, eta orduan ikusiko duzu garbi, senidearen begitik lasto-izpia ateratzeko.

6 "Ez eman txakurrei gauza sakratuak, zeuen kontra itzuli eta zatika ez zaitzaten; ez bots txerriei zuen harribitxiak, hankapean erabil ez ditzaten.

"Eska, bila, jo atea" (Lk 11,9-13; 6,31)

"Eskatu, eta emango dizue Jainkoak; bilatu, eta aurkituko duzue; jo atea, eta zabalduko zaizue. s Zeren eskatzen duenak hartu egiten baitu, bilatzen duenak aurkitu, eta atea jotzen duenari zabaldu egiten baitzaio.

9 "Zuetako norbaitek, semeak ogia eskaturik, harria emango ote dio? 10 Edo, arraina eskaturik, sugea emango ote dio? 11 Beraz, zuek, gaiztoak izanik, serre-alabei gauza onak ematen baldin badakizue, zenbatez areago ez dizkie zeruko zuen Aitak gauza onak emango eskatzen dizkiotenei?

12 "Honela bada, besteek zuei egitea nabi zenuketen guztia, egin zuek ere besteei: horretan datza Liburu Santuek irakatsia*.

"Sar zaitezte ate estutik" (Lk 13,24)

13 "Sar zaitezte ate estutik; zabala baita hondamenerako atea eta lasaia bidea, eta asko dira hortik doazenak. 14 Bains bai estua dela bizirako atea eta meharra bidea, eta gutxi dira aurkitzen dutenak.

"Beren fruituetatik antzemango diezue" (Lk 6,43-44)

15 "Kontuz sasiprofetekin! Ardi-larruz jantzirik badatozkizue ere, otso harrapari dira barrutik. 16 Beren egintzetatik antzemango diezue. Elorritik biltzen ote da mahatsik edo gardutik pikurik? 17 Zuhaitz onak fruitu ona ematen du, eta zuhaitz txarrak fruitu txarra. ls Zuhaitz onak ezin du fruitu txarrik eman, ezta zuhaitz txarrak ere fruitu onik. 19 Fruitu onik ematen ez duen zuhaitza moztu eta sutara botatzen da. 2o Beraz, beren fruituetatik antzemango diezue sasiprofetei.

Benetako ikasleak (Lk 13,25-27; 6,46-49)

21 "Ez da aski niri "Jauna, Jauna!" esatea, Jainkoaren erreinuan sartzeko; zeruko nire Aitaren nahia behar da egin. zz Epai-egunean askok esango didate: "Jauna, Jauna! Ez ote genuen zure izenean hitzegin eta zure izenean deabruak bots eta zure izenean mirari asko egin?" 23 Bains nik erantzungo diet: "Ez zaituztet inoiz ezagutu; alde niregandik, gaizkileok!"

24 "Beraz, nire hitz hauek entzun eta betetzen dituena, etxea harkaitz gainean eraiki zuen gizon zuhurraren antzekoa da. zs Eurijasak izan ziren, uholdeak etorri, mendebalak jo, eta etxeari eraso zioten; bains ez zen erori, oinarriak harkaitzean zituelako. 26 Nire hitz hauek entzun bai, bains betetzen ez dituena, ordea, etxea hondar gainean eraiki zuen gizon zentzugabearen antzekoa da. 27 Eurijasak izan ziren, uholdeak etorri, mendebalak jo, eta etxeari eraso zioten; eta erori egin zen eta dena hondatua gelditu".

7,12 horretan datza Liburu Santuek irakatsia: H.h., hori baitira legea eta profetak.

7,1 Ez gaitzetsi inor Sal 50,6; Erm 21’ 14,4.10; St 4,11. 7,3 nork bere begian haga Jn 8,7. 7,5 Itxurazale 6,2+. 7,6 gauza sakratuak Ir 29,33-34. Ik. 15,26. 7,7 Eskatu 18,19; Mk 11,24; Lk 18,1-8; Jn 14,13-14; 15,7; 16,23-24; St 1,5-6; 1 Jn 3,22; 5,14-15. 7,11 Ik. St 1,17. 7,12 Liburu Santuak 5,17; 11,13: 22,40; Lk 16,16; 24,44; Jn 1,45 Eg 13,15’ 24,14; 28,23 Erm 3,21. 7,14 ate estua Eg 14,22. 7,15 sasiprofetak 24,11.24; Dt 13,2-6; Lk 6,26; 2 P 2,1-3’ 1 Jn 4,1; Ap 16,13; 19,20. 1/ otsoak 10,16; Ez 22,27; Jn 10,12; Eg 20,29. 7,16 zuhaitza eta fruitua 12,33; Si 27,6; St 3,11-12. 7,19 moztu eta sutara 3,10; Lk 3,9; 13,6-9; Jn 15,6. 7,21 Jainkoaren erreinuan sartu 5,20+. // nahia egin Erm 2,13; St 1,22.25; 1 Jn 2,17. 7,22 Ik. 25,11-13. // zure izenean hitzegin eta deabruak bots Jr 14,14; Mk 9,38; Eg 19,13.

Jesusen irakaspenaren jatortasuna (Mk 1,22; Lk 4,32)

28 Jesusek hitzaldi hau amaitu zuenean, haren irakaspenez txunditurik gelditu zen fende guztia; 29 nagusitasunez irakasten baitzien, eta ez beren arteko lege-maisuek bezala.

7,23 Ez zaituztet inoiz ezagutu 10,33; 25,12; Lk 13,25.27; 2 Tm 2,12. // aide niregandik 13,41; 25,41; Sal 6,9; Lk 13,27; Ap 21,8. 7,26-27 Ik. Ez 13,10-14. 7,28 Mateoren hitzaldietako amaiera-formula 11,1; 13,53; 19,1; 26,1.

8

Erregetza mirarien bidez agertua (8,1-9,34)

Jesusek legenduna sendatu (Mk 1,40-45; Lk 5,12-16)

1 Jesus menditik jaitsi zenean, fende askok jarraitu zion. 2 Legendun bat hurbildu zitzaion eta, aurrean ahozpezturik, esan zion:

— Jauna, nabi baduzu, garbi nazakezu.

3 Orduan, Jesusek eskua luzatu eta ukitu egin zuen, esanez:

— Nahi dut, izan zaitez garbi.

Berehala, legena garbitu egin zitzaion.

4 Jesusek agindu zion:

— Kontuz gero! Ez esan inori. Zoaz, hala ere, azaldu apaizarengana eta eskaini Moisesek agindutako oparia zeure garbitasunaren ezaugarri*.

Erromatar ehuntariaren sinesmena (Lk 7,2-10; Jn 4,46-54)

5 Jesus Kafarnaun herrian sartu zenean, erromatar ehuntari bat hurbildu zitzaion 6 erreguka:

— Jauna, elbarri eta oinaze gorritan dut morroia etxean.

7 Jesusek esan zion:

— Neu joango naiz sendatzera.

8 Ehuntariak erantzun zion:

— Jauna, ni ez naiz inor zu nire etxean sartzeko; aski duzu hitz bat esatea, nire morroia sendatzeko. 9 Neuk ere, menpekoa izanagatik, soldaduak ditut menpean, eta batari joateko agintzen badiot joan egiten da, besteari etortzeko agindu eta etorri, morroiari zerbait egiteko esan eta hala egiten du.

10 Hau entzutean, harritu egin zen Jesus eta ondoren zetozkionei esan zien: "Benetan diotsuet: Israel guztian ez dut aurkitu horrelako sinestedunik. 11 Egia esan, asko etorriko dira sortalde eta sartaldetik, Abrahan, Isaak eta Jakobekin Jainkoaren erreinuko mahaikide izateko; 12 erreinuaren oinordeko zirenak*, berriz, kanpora, ilunbetara, botako ditu Jainkoak. Negarra eta hortz-karraska izango dira han".

13 Ondoren, ehuntariari esan zion:

— Zoaz etxera, eta gerta bekizu sinetsi duzun bezala.

Eta ordu hartan bertan sendatua gertatu zen morroia.

8,4 garbitasunaren ezaugarri: Ik. Mk 1,44 oh. 8,12 erreinuaren oinordeko zirenak: H.h., erreinuko semeak, hau da, juduak.

8,2 Legendun 10,8; 11,5; Lb 13-14; Lk 4,27; 7,22; 17,12. 8,4 isiltzeko agindua 9,30; 12,16; Mk 1,34+. // agindutako oparia Lb 14,1-32. Ik. Lk 17,14. 8,11 asko etorriko dira Lk 13,28-29. 8,12 kanpora, ilunbetara 22,13; 25,30. // Negarra eta hortz-karraska 13,42.50; 22,13; 24,51; 25,30; Lk 13,28. 8,13 sinetsi duzun bezala 9,29;15,28.

Jesusek Simonen amaginarreba sendatu (Mk 1,29-31; Lk 4,38-39)

14 Ondoren, Pedroren etxera joan zen Jesus, eta haren amaginarreba oheratua aurkitu zuen sukarrez. 15 Jesusek eskua hartu zion eta sukarrak aldegin; orduan, emakumea jaiki eta zerbitzatzen hasi zitzaion.

Gaixo asko sendatu (Mk 1,32-34; Lk 4,38-39)

16 Arratsean, deabrudun asko eraman zizkioten Jesusi. Honek deabruak bere hitzez bota eta gaixo guztiak sendatu zituen. 17 Horrela bete zen Jainkoak Isaias profetaren bidez esana:

Hark gure ahuleriak hartu zituen bere gain, gure gaitzen zama jasan.

Jesusi jarraitzeko baldintzak (Lk 9,57-62)

18 Bere inguruan jendetza handia ikusirik, bestaldeko laku-ertzera igarotzeko agindu zuen Jesusek. 19 Orduan, lege-maisu bat hurreratu zitzaion, esanez:

— Maisu, noranahi jarraituko dizut.

20 Jesusek esan zion:

— Azeriek badituzte zuioak eta aireko hegaztiek habiak; Gizonaren Semeak, ordea, ez du burua non ezarri.

21 Beste batek, ikasleetakoa zenak, esan zion:

— Jauna, uztazu lehenbizi aitaren hiletak egitera joaten.

22 Baina Jesusek erantzun:

— Jarraitu niri, eta utzi hilei beren hildakoen hiletak egiten.

Jesusek ekaitza baretu (Mk 4,35-41; Lk 8,22-25)

23 Jesus txalupara igo zen eta ikasleek jarraitu egin zioten.

24 Bapatean, ekaitz gogorra sortu zen lakuan, eta uhinek txalupa ia azpian hartua zuten. Jesus, berriz, Io zegoen. 25 Ikasleek hurbildu eta esnatu egin zuten, esanez:

— Salba gatzaizu, Jauna! Galtzera goaz!

26 Hark esan zien:

— Zergatik zarete hain beldur, sinesmen gutxikook?

Eta, zutiturik, haserre egin zien haizeari eta lakuari, eta dena tiare-tiare gelditu zen. 27 Ikasleek, harriturik, honela zioten: "Nor ote dugu gizon hau, esana egiten baitiote haizeak eta lakuak ere?"

Jesusek Gadarako deabrudunak sendatu (Mk 5,1-20; Lk 8,26-39)

28 Jesus lakuaz bestaldera, gadaratarren lurraldera* iritsi zenean, bi deabrudun atera zitzaizkion hilobi artetik bidera. Hain baitziren gaiztoak, ez zen inor ausartzen bide hartatik ibiltzen. 29 Eta deiadarka hasi zitzaizkion:

— Zer duzu gurekin, Jainkoaren Seme horrek? Garaia baino lehen guri oinaze ematera etorri al zara hona?

30 Handik urrutira gabe, txerritalde handi bat zebilen uxarrean. 31 Deabruek eskatu zioten Jesusi:

— Botatzekotan, bidal gaitzazu txerritaldera.

32 Jesusek esan zien:

— Zoazte.

Haiek irten eta txerrietan sartu ziren, eta txerritalde osoa ezpondan behera lakura amildu zen, eta denak uretan galdu.

33 Txerrizainek ihes egin zuten eta, herrira joanik, dena kontatu zuten, baita deabrudunena ere. 34 Orduan, herri guztia atera zen Jesusengana eta, ikusi meneau, beren lurmugetatik aldegiteko eskatu zioten.

8,28 gadaratarren lurraldea: Gadara, Genesaret lakuaren hego-ekialdera zegoen Dekapoliseko hiria zen.

8,16 hitzaren indarra 8 8; Mk 2,10-11; Lk 4,36; 1 Ts 2,13; Heb 4,12. 8,17 Hark... Is 53,4. Ik. 1,22+; 1 P 2,24. 8,20 Gizonaren Semea 96; 12,8; 16,13.27; 17,22; 20,18; 24,30; 25,31; 26,64; Du 7,13; Mk 2,10+; Lk 5,24+; Jn 1,51; 3 13-14; Eg 7 56; Ap 1,13; 14 14. 8,21 uztazu lehenbizi Has 50,5; 1 Erg 19,20; Th 4,3. 8,22 Jarraitu niri 4,19+. Ik. 10,37; 16 25-26. 8,26 sinesmen gutxikook 6,30+. 8,29 Zer duzu gurekin? Ep 11,12; 1 Erg 17,18; Mk 1,24; 5,7; Lk 4,34; Jn 2,4.

9

Jesusek elbarria sendatu (Mk 2,1-12; Lk 5,17-26)

1 Jesus, txalupara igo, lakuaz bestaldera igaro eta bere herrira* etorri zen. 2 Elbarri bat ekarri zioten, ohatilan etzana. Jesusek, lagun haien sinesmena ikusirik, esan zion elbarriari:

— Izan bihotz, seme! Barkatuak dituzu bekatuak.

3 Orduan, lege-maisu batzuek hau zioten berekiko: < Biraoka ari duk hau*". 4 Haien gogoetak igarririk, Jesusek esan zien:

— Zergatik dituzue gogoeta gaizto horiek zeuen baitan? 5 Zer da errazago: "Barkatuak dituzu bekatuak" esatea ala "Jaiki eta zabiltza" esatea? 6 Orain ikusiko duzue, bada, Gizonaren Semeak baduela mundu honetan bekatuak barkatzeko ahalmena.

Eta esan zion elbarriari:

— Jaiki, hartu ohatila eta zoaz etxera.

7 Hura jaiki eta etxera joan zen. 8 Hau ikustean, beldurrak jota gelditu zen jendea eta Jainkoa goresten zuten, gizakiei horrenbesteko ahalmena eman zielako.

Mateori deia. Jesus bekatariekin bazkaltzen (Mk 2,13-17; Lk 5,27-32)

9 Jesusek, handik atera eta bidez zihoala, Mateo zeritzan gizon bat ikusi zuen zergak* biltzeko mahaian eseria, eta esan zion:

— Jarraitu niri.

Mateok zutitu eta jarraitu egin zion.

10 Geroago, Mateoren etxean zegoen Jesus mahaian; bazen beste zergalari* eta bekatari asko ere Jesusekin eta honen ikasleekin batera mahaian. 11 Fariseuek, hori ikustean, esan zieten ikasleei:

— Nolatan jaten du zuen maisuak zergalari eta bekatariekin?

12 Jesusek entzun eta esan zien:

— Ez dute osasundunek behar sendagilea, gaixoek baizik. 13 Hobe zenukete Jainkoak esandako honetaz jabetuko bazinete: Nahiago dut errukia sakrifizioak baino. Ez naiz zintzoei dei egitera etorri, bekatariei baizik*.

Barauari buruz. Zaharra eta herria (Mk 2,18-22; Lk 5,33-39)

14 Behin batean, Joan Bataiatzailearen ikasleek Jesusengana joan eta esan zioten:

— Nolaz egiten dugu fariseuek eta guk hainbeste barau* eta zure ikasleek ez?

15 Jesusek erantzun tien:

— Ezteietara deituak* egon ote daitezke goibel, senarberria berekin dutelarik? Etorriko zaie, bai, senarberria kenduko dieten eguna; orduan egingo dute barau.

16 "Inork ez dio jantzi zaharrari oihal gordinezko adabakirik josten, adabakiak jantzia behartu eta zarratada handiagoa egingo bailuke. 17 Zahagi zaharretan ere ez da ardo berririk sartzen; bestela, zahagiak lehertu egingo lirateke, eta ardoa isuri eta zahagiak galdu. Ez! Ardo berna zahagi berrietan sartzen da, eta batak eta besteak irauten dute".

Odoljarioa zuen emakumea eta buruzagiaren alaba (Mk 5,21-43; Lk 8,40-56)

18 Jesus honela ari zitzaiela, buruzagietako bat etorri zitzaion eta, ahozpezturik, esan zion: "Hil berria dut alaba; baina zatoz hari eskua ezartzera, eta biziko da".

19 Jaiki zen Jesus eta ondoren joan zitzaion bere ikasleekin. zo Orduan, hamabi urte hartan odoljarioz zegoen emakume bat atzetik hurbildu zitzaion Jesusi eta soineko-ertza ukitu* zion; zt honela baitzioen berekiko: "Jantzia ukitzen badiot, besterik gabe sendatuko naiz".

22 Itzuli zen Jesus eta, emakumea ikustean, esan zion: "Izan bihotz, ene alaba! Zeure sinesmenak sendatu zaitu". Eta une hartatik sendatua gelditu zen.

23 Buruzagiaren etxera heldu eta hango erostariak eta jendearen istilua ikustean, Jesusek 24 esan zien: "Alde hemendik! Neskatxa ez dago hilda, Io dago". Haiek barre egiten zioten.

25 Jesusek, jendea kanpora bidali zutenean, sartu eta neskatxari eskutik heldu zion, eta neskatxa altxatu egin zen. 26 Eskualde guztian zabaldu zen gertatuaren berri.

9,1 bere herrira: Mk 2,12aren arabera, Kafarnaun da hemen Jesusen herritzat ematen dena. 9,3 Biraoka ari duk hau: Hau da, Jainkoaren pare jartzen dik bere burua. 9,9 zerga: Ik. Mk 2,14 oh. 9,10 Zergalari: Ik. Mk 2,15 oh. Zergalariak bekatari bezala ikusten zituzten, eta haiekin harremanik zutenak ere kutsatu egiten ziren, lege-maisuen arauek ziotenez. 9,13 bekatariei baizik: Hau da, beren bekatuzko izaera aitortu eta salbazioa onartzeko prest daudenei. 9,14 barau: Barauari buruz, ik. Mk 2,18 oh. 9,15 Ezteietara deituak: H.h., Eztei-gelako semeak.

9,2 Elbarria 8,6; Eg 9,33. // bekatuak barkatuak Lk 7,48. 9,3 Biraoka ari duk Lb 24,11.16; Mk 3,29; 14,64; Lk 12,10; Jn 10,33-36; Eg 6,11; 1 Tm 6,1; Tt 2,5; St 2,7; Ap 13,5-6. 9,6 bekatuak barkatzeko ahalmena 16,19; 18,18; Lk 7,49; Jn 5,27; 20,23. // Jaiki Jn 5,8; Eg 9,34. 9,8 Jainkoa goretsi 15,31; Mk 2,12; Lk 2,20+; Eg 2,47+; Erm 15,6.9; 2 Ko 9,13; Ga 1,24; 1 P 4,11.16. 9,9 Jarraitu niri 4,19+. 9,10 zergalari eta bekatari 5,46; 11,19; Lk 6,32; 7,34; 15,1-2; 19,7. 9,13 Nahiago... Os 6,6. Ik. 12,7. // bekatariei dei egitera Lk 15,6.9.24.32; 19,10. 9,14 Joan Bataiatzaileaien ikasleak 11,2; 14,12; Lk 11,1; Jn 3 25; Eg 19,1-4. // baraua 6,16+. 9,15 senarraren sinboloa 25,1.5.10; Is 54,5; 62,4-5; Jr 2,2; Os 1-3; Jn 3,29; 2 Ko 11,2; Ap 21,2. 9,18 eskuak ezarri 8,3; 19,15; Lb 9,22; 16,21; Mk 5,23; 6,5; 7,32; 8,23; Lk 4,40; 13,13; Eg 6,6+; 1 Tm 4,14; 2 Tm 1,6.

Jesusek bi itsu sendatu

27 Jesus handik atera zenean, bi itsuk jarraitu zioten deiadarka: "Dabiden Semea, erruki zakizkigu!"

28 Etxeratu zenean, itsuak hurbildu zitzaizkion, eta Jesusek galdetu zien:

— Sinesten al duzue hori egin dezakedana?

— Bai, Jauna — erantzun zioten.

29 Orduan, begiak ukitu zizkien, esanez:

— Gerta bekizue sinetsi duzuen bezala.

30 Eta begiak zabaldu zitzaizkien. Jesusek zorrotz agindu zien:

— Kontuz gero! Ez dezala inork ere jalon!

31 Haiek, ordea, atera orduko, eskualde guztian zabaldu zuten Jesusen berri.

Jesusek deabrudun mutua sendatu

32 Itsuak atera orduko, deabruaren menpe zegoen motu bat ekarri zioten Jesusi. 33 Jesusek deabrua bota egin zuen eta mutua hizketan hasi zen. Jendeak, harriturik, zioen: "Ez da Israelen egundaino horrelakorik ikusi!"

34 Fariseuek, berriz, zioten: "Deabruen buruzagiaren indarrez botatzen dito honek deabruak".

Ikasleak Jesusen egitekoaren jarraitzaile (9,35-10,42)

"Uzta ugaria da, bains langileak gutxi" (Mk 6,34; Lk 10,2)

35 Jesus herri eta auto guztietan barrena ibili zen, sinagogetan irakasten. Jainkoaren erregetzaren berriona hotsegiten zuen eta gaitz ela eritasun guztiak sendatzen. 36 Jendetza ikustean, errukitu egin zitzaien Jesus, nekatuak eta lur jota baitzeuden, artzain gabeko ardiak bezala. 37 Orduan, bere ikasleei esan zien: "Uzta ugaria da, bains langileak gutxi. 38 Erregutu, bada, uztajabeari bidal ditzala langileak bere uztara".

9,20 soineko-ertza ukitu: Keinu honen argigarri, ik. Zen 15,39-41 eta 15,39 oh. Soineko-ertzean, judo zintzoek, baita Jesusek ere, zeramatzaten borlatxoei buruz, ik. 23,5 oh.

10

Jesusek hamabi apostoluak izendatu (Mk 3,13-19; Lk 6,12-16)

t Jesusek, bere hamabi ikasleei dei eginik, ahalmena eman zien izpiritu gaiztoak* botatzeko eta gaitz eta eritasun guztiak sendatzeko. 2 Hona hemen hamabi apostoluen izenak: lehenbizi Simon — Pedro deritzana — eta haren anaia Andres; Santiago Zebedeorena eta haren anaia Joan; 3 Felipe eta Bartolome; Tomas eta Mateo, zergalaria; Santiago Alfeorena eta Tadeo; 4 Simon Zelote eta Judas Iskariote*, Jesus saldu zuena.

10,1 izpiritu gaizto: H.h., izpiritu lohil kutsatu; ik. Mk 1,23 oh.

9,20 soineko-ertza ukitu 14,36. 9,22 sendatzeko sinesmena 9,2; 15,28; 17,19-20; Mk 2,5; Lk 5,20+; Eg 3,16; 14,9; 16,31. 9,27 itsnak sendatu 11,5; 12,22; 15,31; 20,30; 21,14; Mk 8,22; Lk 4,18; Jn 9,7. 9,29 sinetsi duzuen bezala 8,13; 15,28. 9,30 isiltzeko agindua 8,4+. 9,33 Ez da horrelakorik ikusi Mk 2,12; 7,37. 9,34 Deabruen buruzagia 10,25; 12 24. 9,35 Jesusen egintzak 4,23-25; Mk 1,39; Eg 10,38. // Jainkoaren erregetzaren berriona 4 23; 24 14. 9,36 Jesus errukitu 14,14; 15,32; Mk 6,34: // artzain gabeko ardiak Zen 27,17; 1 Erg 2217 Ez 34,5.23-24; Jdt 11,19; Mk 6,34. 9,37 Uzta 3,12+; Mk 4,29; Jn 4,35. 10,1 izpiritu gaiztoak bots Mk 3,15+. // eritasunak sendatu 9,35; Mk 1,34; Lk 7,21. 10,2 Hamabiak 10,5; 26,14; Mk 3,16; 6,7; Lk 9,1; Jn 6,67; Eg 6,2; 1 Ko 15,5. // apostoluen zerrenda Mk 3,16-19; Lk 6,14-16; Eg 1,13.

Jesusek Hamabiak bidali (Mk 6,7-13; Lk 9,1-6)

5 Hamabiok bidali zituen Jesusek, oharpen hauek eginez: "Ez joan jentilen lurraldeetara, ez sartu Samaria herrialdean* ere, 6 baizik eta joan Israel herriko ardi galduengana. 7 Bidez zoaztela, hotsegin Jainkoaren erregetza gainean dela. 8 Senda itzazue gaixoak, biztu hildakoak, garbitu legendunak, bota deabruak. Doan hartu duzue, eman doan.

9 "Ez eraman urrerik, ez zilarrik, ez dirurik gerrikoan, 10 ez zakutorik biderako, ez soinekorik aldatzeko, ez oinetakorik, ezta makilarik ere, zor baitzaio langileari behar duen janaria.

11 "Edozein herri edo auzotara iristen zaretela, jakizue ba ote den konfidantzako inor zuek etxean hartzeko, eta geldi zaitezte harenean herri hartatik atera acte.

12 "Etxe batean sartzean, esan: "Bakea zuekin"; 13 etxekoak duin badira, bel bekie zuen bakea; duin ez badira, berriz, gal bedi hutsean zuen agurra*.

14 "Onartzen ez bazaituztete eta zuen mezua entzun nahi ez, etxe edo herri hartatik ateratzean, astindu zeuen oinetako hautsa*. 15 Benetan diotsuet: Auzi-egunean, Sodomak eta Gomorrak zigor bigunagoa izango dote herri hark baino.

Erasoaldiak izango (Mk 13,9-13; Lk 21,12-17)

16 "Hara, ardiak otso artera bezala bidaltzen zaituztet. Izan zaitezte, bada, sugeak bezain zuhur eta usoak bezain xalo.

17 "Kontuz jendearekin! Auzitegi* eta sinagogetara eramango zaituztete eta zigortu egingo; t8 agintari eta erregeen aurrera eramango zaituztete niregatik, eta aitorpen egingo duzue haien eta jentilen aurrean. 19 Eramango zaituztetenean, ez egon zer eta nola esango duzuen kezkatan: une hartan bertan adieraziko dizue Jainkoak zer esan; zo ez zarete zuek mintzatuko, zuen Aitaren lzpiritua mintzatuko da zuen bidez.

zl "Anaiak anaia emango du heriotzara, eta aitak semea; serre-alabak gurasoen kontra altxatuko dira eta hil egingo dituzte. zz Mundu guztiak gorroto izango dizue niregatik; bains azkeneraino sendo irauten duena, horixe izango da salbatua. 23 Herri batean pertsegitzen bazaituztete, egin ihes beste batera. Benetan diotsuet: Gizonaren Semea etorri aurretik, ez dituzue Israelgo herri guztiak igaroko.

24 "Ikaslea ez da irakaslea baino gehiago, ezta morroia ere nagusia baino gehiago. 25 Aski du ikasleak irakaslea adina izatea, eta morroiak nagusia adina. Etxejaunari Beeltzebul esan badiote, zer ez ote esango haren etxekoei?

Nori izan beldur (Mk 8,38; Lk 12,2-9)

26 "Ez izan jendearen beldur! Izan ere, ez dago ezer gordeta agertuko ez denik, ezta ere ezer ezkutuan jakingo ez denik. 27 Gau-ilunez esaten dizuedana, esan zuek egunargiz; eta belarrira entzuten duzuena, hotsegin etxe-gainetatik. 28 Ez izan beldurrik gorputza hil bai, baina bizia hondatu ezin dutenei; izan beldur, gorputza ezezik, pertsona osoa ifernuan honda dezakeenari.

29 "Ez ote dira bi txori sos batean saltzen? Hala ere, ez da bat bakarra ere lurrera erortzen zuen Aitaren baimenik gabe. 30 Zuen buruko ileak ere denak zenbatuak dauzka Jainkoak. 31 Ez izan, bada, beldur: zuek txori guztiek baino gehiago balio duzue.

32 "Jendearen aurrean aitortzen nauena aitortuko dut nik ere Aita zerukoaren aurrean; 33 baina jendearen aurrean ukatzen nauena ukatu egingo dut nik ere zeruko Aitaren aurrean.

10,4 Zelote: Jatorrizko Kananaios hitzak buru-berna esan nahi du, hau da, Zelote. Zeloteak alderdi politiko-erlijioso bateko kideak ziren; alderdi honek judo-nazioaren independentziaren aide egiten zuen borroka, indarkeriari uko egin gabe. // Iskariote: Ik. Mk 3,19 oh. 10,5 Samaria herrialdea: Judearen eta Galilearen arteko lurraldea zen, jatorri eta arraza desberdinetako fendez osatua. Samariarrak heretikotzat zeuzkaten juduek eta elkarren etsai bezala ageri ziren beren harremanetan. 10,13 gal bedi hutsean zuen agurra: H.h., itzul bedi zuengana bakea. Juduen arteko agurra elkarri bakea opatzea zen. 10,14 astindu oinetako hautsa: Ik. Mk 6,11 oh. 10,17 Auzitegia: H.h., Sanedrin; zenbait herritako sinagogetan zeuden auzitegiak, 23 lagunez osatuak.

10,5 bidali 1016; 28,19-20; Mk 6,7; Lk 9,2; 10,3; Jn 4,38; 20,21; Erm 10,15. 10,6 Israelgo ardi galduak 15,24; Jr 50 6. 10,7 erregetzaren hurbiltasuna 3 2; 4 17; 12,28; Mk 1,15; Lk 10,9.11. 10,10 langileari janaria zor Zen 18,31; Lk 10 7; 1 Ko 9,14; 1 Tm 5,18. 10,14 Onartzen ez bazaituztete 10,40; Lk 10,16; Jn 13,20. // astindu oinetako hautsa Lk 10,11; Eg 13,51. 10,15 Sodoma eta Gomorra 11,23-24; Has 18,20-21; 19,24-25; Lk 1012; 17 29; Erm 9,29; 2 P 2,6; Jn 7. 10,16 ardiak eta otsoak Lk 10,3; Jn 10,12; Eg 20,29. // zuhur, xalo Erm 16,19; 1 Ko 14,20. 10,19 kezkarik ez Lk 12,11-12. 10,20 lzpiritua mintzatuko zuen bidez Ir 4,10-12; Jr 1 6-10; Jn 15,26; Eg 4,8.31. 10,22 gorroto izango dizue 24 9; Jn 15 18-19.25. // sendo iraun 24,13. 10,23 Gizonaren Semearen etorrera 8,20+; 16,27-28; 24,27.30.37.39.44; 25,31; 26,64; Lk 9,27; 17,30; 18 8; 21 27. 10,24 Ikaslea eta irakaslea Lk 6,40; Jn 13,13-16; 15,20. 10,25 Beeltzebul 9,34; 12,24; 2 Erg 1,2. 10,26 gordea agertu Mk 4,22; Lk 8,17.

Jesusek banaketa sortu (Lk 12,51-53; 14,26-27)

34 "Ez pentsa munduari bakea ekartzera etorria naizenik; bakea ez, baina banaketa ekartzera etorria naiz. 35 Bai, semea aitarengandik, alaba amarengandik eta erraina amaginarrebagandik banatzera etorri naiz. 36 Eta nork bere etxekoak izango ditu etsai.

37 "Aita nahiz ama ni baino maiteago duena ez da niretzat gai; semea nahiz alaba ni baino maiteago duena ez da niretzat gai. 38 Bere guriltzea hartu eta jarraitzen ez didana ez da niretzat gai. 39 Bere biziaren jabe izan nahian dabilenak galdu egingo du; bere bizia niregatik galtzen duenak, ordea, eskuratu egingo du.

"Zuek onartzen zaituztenak neu onartzen nau" (Mk 9,41)

40 "Zuek onartzen zaituztenak neu onartzen nau, eta ni onartzen nauenak bidali nauena onartzen du. 41 Profeta bat profeta delako onartzen duenak profetari zor zaion sana jasoko du; eta gizon zuzen bat zuzena delako onartzen duenak gizon zuzenari zor zaion sana jasoko du; 42 eta txiki hauetako bati, nire ikasle delako, ontziska bat ur fresko besterik ez bada ere ematen diona, benetan diotsuet ez dela saririk gabe geldituko".

11

Harrera eta ukapena: Jesus eta haren gizaldia elkarren aurka (11,1-12,50)

1 Jesus, bere hamabi ikasleei argibide hauek ematen amaitu zuenean, joan egin zen handik, herriz herri irakastera eta mezua hotsegitera.

Joan Bataiatzailearen galdera eta Jesusen aitorpena (Lk 7,18-35)

2 Joan Bataiatzaileak Mesiasen eginIzen berri izan zuen gartzelan, eta bere ikasle batzuk bidali zizkion 3 galdetzera: "Zu al tara "Etortzekoa*", ala besteren baten zain egon behar dugu?"

4Jesusek erantzun zien:

— Zoazte eta esan Joani entzuten eta ikusten duzuena: 5 itsuek ikusi egiten dute eta herrenak badabiltza, legendunak garbi gelditzen dira eta gorrek entzun egiten, hildakoak biztu egiten dira eta behartsuei berriona ematen zaie. 6 Eta zoriontsua sinesteko oztoporik niregan aurkitzen ez duena*!

7 Haiek aldegitean, Jesus Joani buruz hitzegiten hasi zitzaion jendeari: "Zer ikustera irten zineten basamortura? Haizeak kulunka darabilen kanabera? 8 Zer ikustera irten zineten bestela? Soineko apainez jantzitako gizona? Jantzi apainekoak errege-jauregietan bizi ohi dira. 9 Zer ikustera irten zineten, bada? Profetaren bat? Bai, noski, eta profeta baino ere handiagoa. 10 Hartaz logo idatzia Liburu Santuan: Begira, neure mezularia bidaltzen dut zure aurretik; hark prestatuko dizu aurretik bidea. 11 Benetan diotsuet: Ez da amaren semerik sortu Joan Bataiatzailea baino handiagorik; hala ere, Jainkoaren erreinuko txikiena ere hura baino handiago da.

12 "Joan Bataiatzailea agertu zenetik gaurdaino Jainkoaren erreinua jndarrez hartzen da, eta indar egiten dutenek eskuratzen dute*. 13 Profeta guztien eta Moisesen agintzarien epea Joan Bataiatzailearekin bukatzen da*. 14 Joan han duzue, nahi baduzue onartu, etortzekoazen Elias. 15 Ulertzeko gauza denak uler beza*.

16 "Norekin konparatuko dut oraingo gizaldi han? Plazan eseriak dauden mutikoen antzekoa da, honela ari baitzaizkio elkarri: 17 "Txistua jo dizuegu eta zuek dantzarik ez; hiletak jo eta zuek aienerik ez". 18 Etorri zen Joan, ez jan eta ez edan egiten ez zuela, eta burutik egina dagoela* diote. 19 Etorri da Gizonaren Semea, jan-edan egiten duela, eta honela diote: "A zer Iripazain eta mozkorra, zergalari eta bekatarien laguna!" Baina egiteek aitortzen dute Jainkoaren jakinduria zuzena dela".

11,3 Etortzekoa: Itxaron zuten Mesiasen tituluetako bat da (ik. 3,11). 11,6 sinesteko oztoporik niregan aurkitzen ez duena: H.h., nitaz eskandalizatzen e2 dena; ik. Mk 6,3 oh.

10,28 Ik. 1 P 3,14; Ap 2,10. 10,32 aitortuko dut nik ere Ap 3,5. 10,33 ukatu 26,34.74; Lk 9,26; 12,9; 2 Tm 2,12. Ik. 7,23; 25,12. 10,35-36 semea... Mi 7,6. Ik. 24,9-10. 10,38 gurutzea hartu 16,24. 10,39 bizia galdu, eskuratu 16,25; Lk 17,33; Jn 12,25. 10,40 Jesus onartu 10,14+; Mk 9,37; Lk 9,48; Jn 12,44-45; Ga 4,14. 10,41 Profeta onartu 1 Erg 17,9-24; 2 Erg 4,8-37. 10,42 txiki hauetako bati 18,5.10; 25,40.45. 11,1 hitzaldiaren amaiera Ik. 7,28+. 11,2 Joan Bataiatzailea 3,6+. // Joan Bataiatzailearen ikasleak 9,14+. 11,3 Etortzekoa 3,11+. 11,5 Ik. Is 26,19; 29,18; 35,5-6; 61,1; Lk 4,18. 11,6 sinesteko oztopo 5,29+.

Jesusek Galileako herriak madarikatu (Lk 10,13-15)

20 Gero, miraririk gehjenak egin zitueneko herriak madarikatzen hasi zen Jesus, bihozberritu ez zirelako.

21 "Ai zu, Korozain! Ai zu, Betsaida! Izan ere, Tiro eta Sidon hiri jentiletan zuengan adina mirari gertatu izan balitz, aspaldi bihozberrituak ziratekeen, dolujantziz eta hautsez estalirik*. 22 Horregatik, hona nik esan: Auzi-egunean, Tiro eta Sidonek zigor bigunagoa izango dute zuek baino. 23 Eta zu, Kafarnaun,

"zeruraino altxatuko al tara? Lurraren barreneraino eroriko tara!

"Izan ere, zuregan adina mirari gertatu izan balitz Sodoman, oraindik gaur zutik iraungo zukeen. 24 Horregatik, hona nik esan: Auzi-egunean, Sodomak zigor bigunagoa izango du zuk baino".

Ebanjelioa fende xumeari agertua. Aita eta Semea (Lk 10,21-22)

25 Behin batean, Jesus honela mintzatu zen: "Goresten zaitut, Aita, zeru-lumen Jauna, gauza hauek jakintsu eta ikasiei ezkutatu dizkiezulako eta fende xumeari agertu. 26 Bai, Aita, goretsia zu, horixe izan baituzu gogoko.

27 "Nire Aitak nire esku utzi du dena. Eta inork ez du Semea ezagutzen, Aitak baizik; ezta Aita ere inork ezagutzen, Semeak baizik eta Semeak agertu nabi dionak.

"Zatozte niregana"

28 "Zatozte niregana, nekatu eta zamapetu guztiok, eta neuk emango dizuet atseden. 29 Hartzazue nire uztarria eta ikasi niregandik, gozoa eta bihotz-apala bainaiz ni, eta aurkituko duzue bizitzarako atsedena; 30 eraman-érraza baita nire uztarria eta arma nire zama".

11,12 Esaldia era ezberdinetan uler daiteke, indarra erreinuaren aldekoa (testuan jasotako zentzua) edo kontrakoa izan baitaiteke; beraz, honela ere itzul daiteke: Jainkoaren erreinuaren kontra indarra erabiltzen da, eta indarkerizaleek hartaz jabetu nahi dute. 11,13 Profeta guztien... bukatzen da: H.h., Profeta guztiek eta fegeak Joanengana arte profetizatu zuten. 11,15 Ulertzeko... uler beza: H.h., Belarririk duenak entzun beza. 11,18 burutik egina dagoela: H.h., deabrua daukala. Esakuneak ez du hemen deabruaren menpe egotea adierazten. 11,21 Korozain, Betsaida: Kafarnaun ondoko herriskak. // Tiro eta Sidon: Feniziako hiriak, Mediterranio itsasertzean. // dolujantziz eta haussez estali: Penitentzia eta damna adierazteko moduak ziren (ik. Jr 6,26; Jon 3,5-8).

11,9 Joan Bataiatzailea profeta 14,5; 21,26; Lk 1,76. Ik. 17,10-13; Jn 1,21. 11,10 Begira... Ir 23,20; MI 3,1. Ik. Mk 1,2; Lk 1,76; Jn 3,28; Eg 13,24-25. 11,12 Ik. Lk 16,16. 11,13 profetak, Moises 7,12+. 11,14 Elias 16,14; 17,2.10-13; Ml 3,23; Lk 1,17; Jn 1,21. 11,15 Ulertzeko gauza denak 13,9.43; Dt 29,3; Mk 4,9.23; Lk 8,8; 14,35; Ap 2,7; 13,9. 11,16 oraingo gizaldi han 12,39-42; 17,17. 11,18 Joan 3,1.4; 9,14; Lk 1,15. 11,19 Gizonaren Semeak jan eta edan 9,14-15. // zergalari eta bekatarien laguna 9,11; Lk 15,1-2; 19,7. 11,20 Ik. 13,58; Jn 12,37; 15,24. 11,21 Betsaidan mirariak Mk 8,22; Lk 9,10-11; Jn 1,44. // Tiro eta Sidon 15,21; Is 23; Ez 26-28; Am 1,9-10; Za 9,2-4; Mk 3,8; 7,24; Lk 6,17. 11,23 Ik. Is 14,13-15. // Kafarnaun 4,13; 8,5; 9,1; 17,24; Mk 1,21; 2,1; 9,33; Lk 4,23; Jn 4,46; 6,17.24.59. // Sodoma 10,15+. 11,25 ikasiei ezkutatu Du 2,2-13; 1n 7,48-49; 1 Ko 1,18-25. // jende xumeari 10,42; 1 Ko 1,26-29. // agertua 13,11; Du 2,18-29. 11,27 Aita eta Semea 3,17; 17,5; Mk 14,36; Jn 1,18; 3,35; 10,15.30; 17,23.

12

Jaiegunari buruzko eztabaida (Mk 2,23-28; Lk 6,1-5)

1 Behin batean larunbatez garisoro batean zehar zihoan Jesus. Ikasleak goseak zeuden, eta galburuak hartu eta jaten hasi ziren. 2 Hori ikustean, fariseuek esan zioten Jesusi:

— Begira, larunbatez zilegi ez dena* egiten ari dira zure ikasleak.

3 Hark erantzun:

— Ez al duzue inoiz irakurri zer egin zuen Dabidek, bera eta bere lagunak goseak aurkitu zirenean? 4 Nola Jainkoaren etxean sartu eta Jaunari eskainiriko ogiak jan zituzten, legez ez berak eta ez bere lagunek, baizik eta apaizek bakarrik jan zitzaketenak? 5 Eta ez al duzue Liburu Santuetan irakurri apaizek tenpluan larunbatero atseden-legea* hausten dutela, horregatik errudun izan gabe? 6 Ba, nik diotsuet: Bada hemen tenplua baino gehiago den bat. 7 Ulertu bazenute zer esan nahi duen Jainkoak esandako honek: Nahiago dut errukia sakrifizioak baino, ez zenituzketen errugabeok gaitzetsiko. 8 Zeren larunbataren nagusi baita Gizonaren Semea.

Elbarria larunbatez sendatua (Mk 3,1-6; Lk 6,6-11)

9 Handik aldegin eta sinagogara joan zen Jesus. 10 Bazen han besoa elbarri zeukan gizon bat. Fariseuek, zertan salatuko, galdetu zioten:

— Zilegi al da larunbatez inor sendatzea?

11 Jesusek erantzun zien:

— Zuetako zeinek, ardi bakarra eduki eta larunbatez zulora erortzen bazaio, ez du hartu eta aterako? 12 Eta zenbatez ez da gehiago gizakia ardia baino! Legezko da, beraz, larunbatez on egitea.

13 Orduan, gizonari esan zion:

— Luzatu beso hori.

Hark luzatu, eta sendaturik gelditu zitzaion, bestea bezain ongi.

14 Handik atera zirenean, fariseuek elkar hartu zuten Jesusen kontra, nola hilko.

Jesus, Jainkoaren zerbitzaria

15 Horretaz jabeturik, handik aldendu egin zen Jesus. Jende askok jarraitu zion, eta hark denak sendatu zituen, 16 bera nor zen inori ez esateko aginduz. 17 Horrela, Jainkoak Isaias profetaren bidez esana bete zen:

ls Hona hemen nire zerbitzaria, nik hautatua, nire maitea, atsegin dudana. Beronen gain ezarriko dut neure izpiritua: nazioei justizia iragarriko die.

19 Ez du haserrerik sortuko, ez du oihu egingo, ez da kaleetan haren mintzog entzungo.

20 ganabera printzatua ez du hautsiko, ahulduriko argi-metxa ez du itzaliko, justizia nagusi ezar dezan arte.

21 Bera izango dute itxaropen nazioek.

Jesus eta Beeltzebul (Mk 3,20-30; Lk 11,14-23; 12,10)

22 Deabruaren menpe zegoen gizon bat eraman zioten Jesusi, itsua eta mutua. Hark sendatu egin zuen eta gizona hitzegiten eta ikusten hasi zen. 23 Jende guztiak, harriturik, zioen: "Ea Dabiden Semea dugun hau!"

24 Fariseuek, ordea, hori entzutean, esan zuten: "Deabruen buruzagi den Beeltzebulen indarrez botatzen ditu honek deabruak".

25 Igarri zizkien Jesusek beren gogoetak eta esan zien: "Bere baitan zatiturik dagoen erreinua errauts bihurtuko da. Bere baitan zatiturik dagoen herri edo familiak ez du iraungo. 26 Beraz, Satanasek Satanas botatzen badu, zatiturik dago eta bere buruaren aurka ari da; nola iraun dezake haren erreinuak? 27 Eta nik deabruak Beeltzebulen indarrez botatzen baditut, noren indarrez botatzen dituzte zuen ikasleek? Horregatik, zeuen ikasleak izango dituzue epaile. 28 Deabruak Jainkoaren Izpirituaren indarrez botatzen baditut, ordea, argi dago Jainkoa zuen artean errege izaten hasia dela.

29 "Izan ere, nota sar daiteke inor indartsu baten etxera lapurretara, aidez aurretik hura lotzen ez badu? Orduan bai, harrapa ditzake haren etxeko ondasunak.

30 "Nire aide ez dagoena nire kontra logo, eta nirekin biltzen ez duena sakabanatzen ari da.

31 "Horregatik diotsuet: Bekatu eta birao oro barkatuko dio Jainkoak gizakiari, baina lzpiritu Santuaren kontrako biraorik* ez dio barkatuko.

32 "Norbaitek Gizonaren Semearen kontra zerbait esaten badu, barkatuko dio Jainkoak; baina Izpiritu Santuaren kontra hitzegiten duenak ez du barkamenik izango, ez mundu honetan eta ez datorrenean.

12,2 larunbatez zilegi ez dena: Ik. Mk 2,24 oh. 12,5 larunbatero atseden-legea: H.h., larunbata. Tenpluko zereg;nak larunbatez zilegi zen lana baino handiagoak ziren.

12,1 larunbata dela-eta eztabaidak 12,9-14; Lk 13,10-17; 14,1-6; Jn 5,1-18; 7,22-24. 12,2 ez da zilegi Ir 20,10; 34,21; Dt 5,14. 12,4 Dabid eta Jaunari eskainiriko ogiak 1 Sm 21,2-7. Ik. Lb 24,5-9. 12,5 apaizak eta larunbata Zen 28,9-10. 12,6 gehiago dena 12,41.42; Lk 11,31.32. 12,7 Nahiago... Os 6,6. Ik. 9,13; 1 Sm 15,22. 12,11 Ik. Lk 14,5. 12,12 ardia baino gehiago 6,26; 10,31; Lk 12,7.24. 12,14 Jesus hiltzeko asmoak 26,4; 27,1; Mk 11,18; 14,1; Lk 19,47; Jn 5,18; 11,53. 12,15 jendeak Jesusi jarraitu 4,25; Mk 3,7-10; Lk 6,1719. 12,16 ez esateko agindua 8,4+. 12,17 Liburu Santuen esana bete 1,22+. 12,18-21 Hona... Is 42,1-4. 12,23 Dabiden Semea 1,1+. 12,24 Ik. Jn 10,19-21. // Beeltzebul 10,25+. // deabruen buruzagi 9,34.

Zuhaitza eta fruitua: bihotza esanetan nabari (Lk 6,43-45)

33 "Emazue zuhaitza ona dela: fruitua ere ona izango da. Edota zuhaitza txarra dela: fruitua ere txarra izango da. Zuhaitza fruitutik ezagutzen da. 34 Sugekumeok! Nola esan zenezakete gauza onik, zeuek gaiztoak izanik? Ahoak esan, bihotzari gainezka dariona esaten baitu. 35 Ona denak, bere ontasun-altxorretik, ona ateratzen du; eta gaiztoak, bere gaiztakeri altxorretik, gaitza.

36 "Hona nik esan: Bakoitzak esan dituen alferreko hitz guztien kontu eman beharko du auzi-egunean. 37 Zeren zeuen hitzen arabera zuzenetsiko baitzaituzte Jainkoak, eta zeuen hitzen arabera gaitzetsiko".

Lege-maisu eta fariseuak mirarizko seinale eske (Mk 8,11-12; Lk 11,29-32)

38 Lege-maisu eta fariseu batzuk honela hasi zitzaizkion Jesusi: "Maisu, zuk egindako mirarizko seinaleren bat ikusi nabi genuke".

39 Jesusek erantzun zien: "Seinale eske ari da gizaldi gaizto eta desleial* hau, baina ez zaio seinalerik emango, Jonas profetarena besterik. 40 Zeren, Jonasek arrainaren.sabelean hiru egun eta hiru gau egin zituen bezala, hala egingo ditu Gizonaren Semeak ere hiru egun eta hiru gau lurraren barruan. 41 Ninibetarrek, auzi-egunean gizaldi honen kontra altxatu eta kondenatu egingo dute, beraiek bihozberritu egin baitziren Jonasen predikuz, eta baduzue hemen Jonas baino handiago den bat. 42 Hegoaldeko erreginak ere auziegunean gizaldi honen kontra altxatu eta kondenatu egingo du, munduaren bazterretik etorri baitzen Salomonen jakinduriazko hitzak entzutera, eta baduzue hemen Salomon baino handiago den bat.

lzpiritu gaiztoaren itzulera (Lk 11,24-26)

43 "Izpiritu gaiztoa, norbaitengandik irten ondoren, leku idorretan barrena ibili ohi da atseden bila; baina, aurkitzen ez duelarik, 44 bere buruari esaten dio: "Noan berriro, atera nintzeneko neure etxera". Iristean, etxea hutsik, garbitua eta apaindua aurkitzen du. 45 Orduan, joan eta beste zazpi izpiritu hartzen ditu berekin, bera baino gaiztoagoak, eta gizakiagan sartu eta bertan jartzen da bizitzen; horrela, pertsona horren azken egoera lehengoa baino okerragoa gertatzen da. Gauza bera gertatuko zaio gizaldi gaizto honi ere".

12,31 Izpiritu Santuaren kontrako biraoa: Birao hori, nabari agertzen dena fede txarrez ukatzean datza, hau da, Jainkoaren Izpirituaren indarra erakusten duten egintzak deabruaren eraginari egoztean. 12,39 desleial: H.h., adulteriogile; Ik. Mk 8,38 oh.

12,28 Jainkoa errege 3,2+; 4,17; 10,7; Mk 1,15; Lk 17,21. 12,30 Nire aide, nire kontra Mk 9,40; Lk 9,50. 12,31-32 barkamena bai, barkarmenik ez 1 Tm 1,13; 1 Jn 5,16. 12,33 zuhaitza eta fruitua 7,1620. 12,34 Sugekumeok 3,7; 23,33; Lk 3,7. // bihotzari dariona 15,11.18; Mk 7,20-23. 12,37 hitzen arabera epaituak St 3,1-6. 12,38 mirarizko seinale eske 16,1-4; 24,3.30; Is 7,10-14; Jn 6,30; 1 Ko 1,22. 12,39 gizaldi gaizto eta desleial 16,4; 17,17; Dt 32,5.20; Lk 11,29; Eg 2,40; Flp 2,15. 12,40 Jonasek... Jon 2,1. // Gizonaren Semea 8,20+. 12,41 Niniberen bihozberritzea Jon 3,5-10. 12,42 Hegoaldeko erregina 1 Erg 10,110. // handiago dena 12,6+.

Jesusen egiazko familia (Mk 3,31-35; Lk 8,19-21)

46 Oraindik Jesus jendeari hitzegiten ari zela, haren ama eta anai-arrebak* azaldu ziren kanpoan, berarekin hitzegin nahian. 47 Batek esan zion:

— Adizu, ama eta anai-arrebak dituzu kanpoan, zurekin hitzegin nahian*.

48 Jesusek, berriz, erantzun zion:

— Nor da nire ama eta nortzuk nire anai-arrebak?

49 Eta, bere ikasleengana eskua luzatuz,esan zuen:

— Hauek ditut nik ama eta anai-arreba. 50 Izan ere, zeruko nire Aitaren nahia egiten duena, horixe dut nik anaia, arreba eta ama.

12,46 anai-arrebak: Ez dira nahitaez ama beraren seme-alabak; Biblia eta Ekialdeko munduan hitzak zentzu zabala du, senide/odoleko norbait ere adierazten duelarik. 12,47 Batek esan zion... hitzegin nahian: Tx. hau ez da azaltzen zenbait eskuizkribu baliotsutan.

12,45 azken egoera okerragoa Jn 5,14; 2 P 2,20. 12,46 ama eta anai-arrebak 13,55-56; Mk 6,3; Jn 2,12; 7,3; Eg 1,14. 12,50 Aitaren nahia 7,21+.

13

Erregetzari buruzko parabolak (13,1-52)

Ereilearen parabola (Mk 4,1-9; Lk 8,4-8)

1 Egun batez, Jesus etxetik atera eta laku-ertzean eseri zen. 2 Eta hainbeste jende bildu baitzitzaion ondora, txalupa batera igo eta eseri egin zen. Jendetaldea, berriz, hondartzan zegoen. 3 Eta luze hitzegin zien parabola bidez. Honela mintzatu zitzaien: "Atera zen behin greilea hazia ereitera. 4 Ereitean, zenbdit ale bide-bazterrean erori zen, eta txoriek etorri eta jan egin zuten. 5 Beste zenbait harri artean erori zen, lur handirik ez zen tokian, eta axaleko lurra izanik, berehala erne zen; 6 baina eguzkiak jo orduko, erre egin zen eta, sustrairik ez zuelako, ihartu. 7 Beste zenbait ale sasi artean erori zen, eta sasiek, haztean, ito egin zuten hazia. 8 Gainerakoak lur onean erori ziren, eta fruitua eman zuten: bateko ehun edo hirurogei edo hogeita hamar. 9 Ulertzeko gauza denak uler beza".

Zergatik mintzo den Jesus parabola bidez (Mk 4,10-12; Lk 8,9-10)

10 Ondoratu zitzaizkion ikasleak Jesusi eta galdegin zioten:

— Zergatik hitzegiten diezu parabola bidez?

11 Jesusek erantzun zien:

— Zuei eman zaizue Jainkoaren erregetzaren misterioak ezagutzea; horiei, ordea, ez. 12 Izan ere, duenari eman egingo zaio, eta gainezka izango du; ez duenari, ordea, daukan apurra ere kendu egingo zaio. 13 Hona zergatik hitzegiten diedan parabola bidez: begiratu bai, baina ikusten ez dutelako; entzun bai, baina ez aditzen, ez ulertzen ez dutelako.

14 "Horrela, Isaias profetak esana betetzen da horiengan:

"Entzungo duzue, bai, baina ulertu ez; ikusiko duzue, bai, baina ohartu ez. 15 Izan ere, herri honek gogortu egin ditu buru-bihotzak, gortu belarriak, itsutu begiak. Ez bezate beren begiez ikus, ez belarriez entzun, ezta buruaz ulertu ere, horrela niregana bihur ez daitezen eta salba ez ditzadan.

16 "Zorionekoak, ordea, zuen begiak, ikusten dutelako, eta zuen belarriak, entzuten dutelako! 17 Benetan diotsuet: Profeta eta gizon santu askok ikusi nahi izan zuten zuek ikusten duzuena, baina ez zuten ikusi, eta entzun nahi zuek entzuten duzuena, baina ez zuten entzun.

13,9 Ulertzeko gauza denak 11,15+. 13,11 erregetzaren misterioak 1 Ko 4,1; Ef 3,3-4; 6,19; Kol 2,2; 4,3. 13,12 duenari eman 25,29; Mk 4,25; Lk 8,18; 19,26. 13,14.15 Entzungo duzue, bai... Is 6,9-10 (Jn 12,40; Eg 28,26-27). 13,16 Zorionekoak 5,3+. Ik. Lk 10,23-24. 13,17 Ik. Jn 8,56; 1 P 1,10-12.

Jesusek ereilearen parabola argitu* (Mk 4,13-20; Lk 8,11-15)

18 "Entzun ezazue, beraz, ereilearen parabolaren esanahia. 19 Erregetzaren mezua entzun bai, baina ulertzen ez duenari, gaiztoa etortzen zaio eta bihotzean erein zaiona kendu egiten dio. Hori da, mezua "bide-bazterrak" hazia bezala hartzen duena. 20 "Harri-arteak" bezala hartzen duena hauxe da: mezua entzutean, berehala pozik onartzen duena; 21 baina sustrairik gabea eta iraupen gutxikoa izanik, mezua dela-eta estuasun edo erasoaldiren bat sortu orduko, erori egiten da*. 22 "Sasi-arteak" bezala hartzen duena hauxe da: mezua entzun bai, baina bizitza honetako ardurak eta dirugoseak mezua ito egiten diotena, fruiturik gabe utziz. 23 "Lur onak" bezala hartzen duena hauxe da: mezua entzun eta ulertzen duena; honek fruitua ematen du: bateko ehun edo hirurogei edo hogeita hamar".

Gari arteko ologaiztoaren parabola

24 Beste parabola bat proposatu zien Jesusek: "Jainkoaren erregetzarekin, gizon batek soroan hazi ona erein zuenean bezala gertatzen da. zs Etxeko denak Io zeudela, etsaiak soroan sartu eta gari artean ologaiztoa erein zuen eta aldegin. 26 Garia hazi eta burutu zenean, ologaiztoa ere agertu zen. 27 Joan ziren, orduan, morroiak etxeko nagusiari esatera: "Jauna, ez al zenuen hazi ona erein soroan? Nondik du, bada, ologaiztoa?" 28 Hark erantzun zien: "Etsaiaren lana da hori". Eta morroiek: "Joango al gara ologaiztoa biltzera?" 29 Baina nagusiak: "Ez, ez dadila gerta ologaiztoa biltzean garia ere ateratzea. 30 Utzi biak batera hazten uztaroa iritsi bitartean; orduan, igitariei esango diet: Bildu lehenik ologaiztoa, lotu eta erre; garia, berriz, jaso nire mandiora"".

Mostaza-haziaren eta legamiaren parabolak (Mk 4,30-32; Lk 13,18-21)

31 Jesusek beste parabola hau kontatu zien: "Jainkoaren erregetza gizon batek soroan ereiten duen mostaza-haziaren antzekoa da. 32 Hazi guztietan txikiena da; baina, hazten denean, beste barazki guztiak baino handiago bihurtzen da eta zuhaitz egiten, txoriek etorri eta adarretan habiak egiteko moduko zuhaitza".

33 Beste parabola bat ere esan zien: "Jainkoaren erregetza legamiaren antzekoa da: emakume batek anega bat irinetan nahasten du, eta oraldi guztia harrotzen da".

Parabola bidezko irakaspenaren zergatia (Mk 1,33-34)

34Irakaspen hauek guztiak parabola bidez eman zizkion Jesusek jendeari, eta ez zien ezer irakasten parabolaz izan ezik. 35 Honela bete zen Jainkoak profetaren bidez esana:

Parabola bidez mintzatuko naiz, munduaren hasieratik gordea zegoena azalduko.

Jesusek ologaiztoaren parabola argitu

36 Jesus jendetza agurtu eta etxeratu egin zen. Hurbildu zitzaizkion, orduan, ikasleak eta eskatu zioten: "Argi iezaguzu soroko ologaiztoaren parabola".

37 Jesusek esan zien: "Hazi ona ereiten duena Gizonaren Semea da; 38 soroa, mundua; hazi ona Jainkoaren erreinuko seme-alabak dira; ologaiztoa, berriz, gaiztoarenak; 39 ologaiztoa ereiten duen etsaia deabrua da; uzta, munduaren azkena; eta uztabiltzaileak, aingeruak. 40 Ologaiztoa bildu eta sutan erretzen den bezala, hala gertatuko da munduaren azkenean ere: 41 Gizonaren Semeak bere aingeruak bidaliko ditu, eta haren erreinutik bereiziko dituzte gaizkileak eta besterentzat gaizpide* gertatzen direnak, 42 eta su-labera botako. Negarra eta hortz-karraska izango da han. 43 Orduan, zintzoek eguzkiak bezala distira egingo dute beren Aitaren erreinuan. Ulertzeko gauza denak uler beza!

13,18•23 ereilearen parabola argitu: Ik. Mk 4,13-20 oh. 13,21 erori egiten da: H.h., eskandalizatu egiten da; ik. Mk 6,3 oh.

13,22 ardurak eta diru-gosea 6,24-34; Lk 12,16-21; 21,34; 1 Tm 6,9-10.17. 13,23 fruitu ugaria Jn 15,8.16. 13,30 uzta, auziaren irudi 3,12+. Ik. Jn 15,6. 13,31 mostaza-hazia 17,20; Lk 17,6. 13,35 Sal 78,2. Ik. 1,22. 13,36 Argi iezaguzu parabola 15,15; Mk 4,10; 7,17; Lk 8,9. 13,38 gaiztoa 6,13+. 13,39 uzta, auziaren irudi 3,12+. 13,40 sutan erre 3,10+. 13,41 aingeruak bidali 13,49; 16,27; 24,31; Mk 13,27.

Altxorraren eta harribitxiaren parabolak

44 "Jainkoaren erregetzarekin, landan ezkutatua dagoen altxorrarekin bezala gertatzen da. Norbaitek aurkitzen duelarik, berriro ezkutatu egiten du, eta pozaren pozez joan, dituen guztiak saldu eta landa hura erosten du.

45 "Era berean, Jainkoaren erregetzarekin, harribitxi bila dabilen tratulariarekin bezala gertatzen da. 46 Balio handiko bat aurkitzen duenean,joan, bere gauza guztiak saldu eta hura erosten du.

Sarearen parabola

47 "Jainkoaren erregetzarekin, uretara botatzen den eta mota guztietako arrainak biltzen dituen sarearekin bezala gertatzen da. 48 Betea denean, bazterrera ateratzen dute; gero, eseri eta onak saskira biltzen dituzte eta txarrak kanpora botatzen. 49 Berdin izango da munduaren azkenean: aingeruek etorri eta gaiztoak zintzoen artetik bereiziko dituzte, 50 eta su-labera botako. Negarra eta hortz-karraska izango da han".

Parabolen konklusioa

51-Ulertu al duzue hau guztia? -galdetu zien Jesusek ikasleei.

— Bai -erantzun zioten.

52 Hark esan zien:

— Beraz, Jainkoaren erregetzaren jakinduriaz jantzia dagoen lege-maisua, bere altxorretik zahar eta berriak ateratzen dituen etxeko jaunaren antzekoa da.

Jesus, jendetaldeak utzirik, ikasleengana bildu (13,53-16,20)

Jesus bere jaioterrian gaitzetsia (Mk 6,1-6; Lk 4,16-30)

53 Jesusek, parabola hauek amaitu zituenean, alde egin zuen handik. 54 Bere herrira* heldurik, irakasten hasi zitzaien sinagogan. Jendeak, harriturik, honela zioen: "Nondik du honek horrelako jakinduria eta nondik mirari horiek? 55 Ez al da, bada, arotzaren semea? Honen amak ez ote du izena Maria, eta honen anaiek Santiago, Jose, Simon eta Judas? 56 Eta honen arrebak ez ote dira denak gure artean bizi? Nondik du, beraz, hori guztia?"

57 Eta honengatik, ezin zuten sinetsi harengan*.

Jesusek esan zien: "Profeta bati edonon ematen zaio ohore, bere herrian eta etxean izan ezik".

58 Eta ez zuen han mirari askorik egin, ez baitzuten sinesten.

14

Herodesek Joan Bataiatzailea hilarazi (Mk 6,14-29; Lk 9,7-9)

1 Garai hartan, Herodes* Galileako gobernariak Jesusen berri jakin zuen, 2 eta bere zerbitzariei esan zien: "Joan Bataiatzailea da! Hilen artetik biztu da, eta horregatik dauka mirariak egiteko ahalmen hori".

3 Izan ere, Herodesek Joan harrapatu eta ioturik gartzelan sartua zuen, Herodias zela eta (Herodias Herodesen anaia Feliperen* emaztea zen). 4 Honela esaten baitzion Joanek Herodesi: "Ez zaizu zilegi Herodias emaztetzat edukitzea".

5 Herodesek hil egin nahi zuen, baina jendearen beldur zen, Joan profetatzat baitzeukaten denek. 6 Baina Herodesen urtebetetzekoan, Herodiasen alabak dantzan egin zuen mahaikideen aurrean, eta atsegin izan zitzaion Herodesi. 7 Hargatik, zin eginez agindu zion neskatxari eskatu ahala guztia emango ziola. 8 Neskatxak, bere amaren aholkuari jarraituz, esan zion: "Emadazu oraintxe bertan Joan Bataiatzailearen burua azpilean".

9 Goibel jarri zen erregea, baina, mahaikideen aurrean egindako zinarengatik, eskatua emateko agindu zuen, 10 eta Joani lepoa moztu zioten gartzelan. 11 Azpil batean burua ekarri eta neskatxari eman zioten, eta honek amari.

12 Joanen ikasleek haren gorpua jasotzera etorri eta lur eman zioten; gero, Jesusi berri ematera joan ziren.

13,41 gaizpide: H.h., eskandalo; ik. Mk 6,3 oh. 13,54 Bere herrira: Hau da, Nazaretera. 13,57 ezin zuten sinetsi harengan: Ik. Mk 6,3 eta oh. 14,1 Herodes: Ik. Mk 6,14 oh. 14,3 Felipe: Ik. Mk 6,17 oh.

13,42 su-labe 13,50; Ap 21,8. ll Negarra eta hortz-karraska 8,12+. 13,43 zintzoak distiratsu Du 12,3; 1 Ko 15,41-42. ll Ulertzeko gauza denak 11,15+. 13,50 Ik. 13,42+. 13,53 hitzaldiaren amaiera Ik. 7,28+. 13,54 Nondik jakinduria Jn 7,15. 13,55 arotzaren semea Lk 3,23; Jn 6,42. 13,55-56 ama eta anai-arrebak 12,46+. 13,57 ezin zuten sinetsi 5,29+. Il profeta bere herrian Jn 4,44. 14,3 Herodesek Joan gartzelaratu 4,12; 11,2; Lk 3,19-20.

Jesusek jendetzari lehenengoz jaten eman (Mk 6,30-44; Lk 9,10-17; Jn 6,1-14)

13 Horren berri jakitean, Jesus bazter batera joan zen bakarrik txalupaz. Baina jendea ohartu egin zen eta, herrietatik irtenik, oinez jarraitu zioten. 14 Txalupatik jaitsi zenean, jendetza handia ikusi zuen Jesusek eta, errukiturik, gaixoak sendatu zizkien. 15Ilunabarrean, ikasleek hurbildu eta esan zioten:

— Toki hau oso urruti dago eta orduak aurrera doaz. Bidal ezazu, bada, jendea, auzoetara joan eta jatekoa eros dezan.

16 Baina Jesusek erantzun zien:

— Ez dute zertan joanik; eman zeuek jaten.

17 Haiek, orduan:

— Ez daukagu hemen bost ogi eta bi arrain besterik.

18 Eta Jesusek:

— Ekarri hona.

19 Jendeari zelaian esertzeko agindu ondoren, hartu zituen bost ogiak eta bi arrainak eta, begiak zerura jasorik, bedeinkazioa esan, ogiak zatitu eta ikasleei eman zizkien, eta ikasleek jendeari. 20 Asetzeraino jan zuten denek, eta gelditutako hondarrez hamabi saski bete zituzten. 21 Bost mila gizon inguru izan ziren jan zutenak, emakumeak eta haurrak aparte.

Jesus or gainean oinez (Mk 6,45-52; Jn 6,16-21)

22 Berehala, Jesusek ikasleak txalupan sarrarazi eta bere aurretik bestaldera joateko agindu zien, berak jendeari agur egin bitartean. 23 Jendeari agur egin ondoren, mendira igo zen, bakardadean otoitz egitera. Ilundu zuenean, han zegoen bakarrik.

24 Txalupa, ordurako, lehorretik urruti zihoan, uhinek astindua, haizea kontra baitzuen. 25 Goiz aidera*, ikasleengana joan zen Jesus, ur gainean oinez. 26 Lakuan ibiltzen ikusi zutenean, ikasleak izutu egin ziren, mamuren bat zelakoan; eta beldurraren beldurrez oihuka hasi ziren. 27 Baina Jesusek berehala hitzegin zien eta esan:

— Lasai! Neu naiz. Ez beldurtu!

28 Orduan, Pedrok esan zion:

— Jauna, benetan zeu bazara, agindu iezadazu ur gainean zuregana joateko.

29 Jesusek erantzun:

— Zatoz.

Pedro untzitik jaitsi eta Jesusengana abiatu zen ur gainean oinez. 30 Baina, haizearen indarra nabaritzean, beldurra sartu zitzaion, eta, hondoratzen hasi zelarik deiadar egin zuen:

— Jauna, salba nazazu.

31 Jesusek eskua eman eta heldu egin zion, esanez:

— Sinesmen gutxiko hori! Zergatik izan duzu zalantza?

32 Txalupara igo zirenean, haizea baretu egin zen. 33 Eta untzian zeudenak Jesusen aurrean ahozpez jarri ziren, esanez:

— Egiaz Jainkoaren Semea zara zu!

14,25 Goiz aldera: H.h., Laugarren gaualdian, hots, goizeko hiruretatik seietara bitartean.

14,4 Ez zaizu zilegi Lb 18,16; 20,21. 14,5 jendearen beldur 21,26.46; Lk 20,19; 22,2. Il Joan profetatzat emana 11,9; 21,26; Lk 1,76. 14,12 Joanen ikasleak 9,14+. 14,14 errukiturik 9,36+. 14,17 ogiak eta arrainak 15,34; 2 Erg 4,42; Mk 8,5; Jn 6,9; 21,13. 14,19 Ik. 15,36; 26,26; Lk 24,30; Jn 6,11; Eg 27,35. 14,20 Asetzeraino jan 15,37; Ir 16,12; Sal 78,29; 105,40. 14,23 Jesus otoitzean 26,36; Mk 1,35; Lk 3,21+. 14,26 mamua zelakoan Lk 24,37. 14,31 sinesmen gutxiko 6,30+.

Genesaret aldean sendaketak (Mk 6,53-56)

34 Lakua igaro ondoren, Genesaret lurraldera* iritsi ziren. 35 Bertakoek, Jesus ezagutu zutelarik, inguruko lurralde guztian zabaldu zuten berria, ela gaixo guztiak ekarri zizkioten. 36 Soineko-ertza behintzat ukitzen uzteko eskatzen zioten, eta ukitzen zuten guztiak sendatzen ziren.

15

Juduen usadioak eta Jainkoaren nahia (Mk 7,1-13)

1 Jerusalendik etorritako zenbait fariseu eta lege-maisu hurbildu zitzaizkion Jesusi eta galdetu zioten:

2 -Zergatik hausten dute zure ikasleek zaharren ohitura? Ez dute otordu aurretik eskuen garbikuntza* egiten.

3 Jesusek erantzun zien:

— Eta zuek zergatik hausten duzue Jainkoaren agindua zeuen usadioengatik? 4 Esate baterako, Jainkoak esan zizuen: Ohoratu aitamak, eta: Aita nahiz aura madarikatzen duenak heriotza-zigorra izango du. 5 Zuek, ordea, beste hau diozue: Norbaitek aitari edo amari esaten badio: "Zuri eman behar nizukeena Jainkoari eskainia diot", 6 halakoak ez duela aitarekiko agindu hori bete beharrik; horrela, Jainkoaren hitza baliogabe uzten duzue, zeuen usadioengatik. 7 Itxurazaleok halakook! Ederki asko esan zuen Isaias profetak zuetaz:

8 Herri honek ezpainez ohoratzen nau, baina niregandik urrun du bihotza;

9 alferrik naute gurtzen; hauen irakaspena giza agindu hutsa.

Zerk kutsatzen du gizakia (Mk 7,14-23)

10 Jesusek jendeari dei egin eta esan zion: "Entzun eta ulertu ongi! 11 Gizakia ez du ahotik sartzen zaionak kutsatzen; ahotik ateratzen zaionak, horrek kutsatzen du gizakia".

12 Ondoratu zitzaizkion, orduan, ikasleak eta esan zioten:

— Ba al dakizu hitz horiekin fariseuak sumindurik utzi dituzuna?

13Jesusek erantzun zien:

— Zeruko nire Aitak landatu ez duen landare oro sustraitik aterako dute. 14 Utz itzazue! Itsu dira, eta its.u-gidari. Eta itsuaren gidaria itsua bada, biak zulora eroriko dira.

15 Pedrok eskatu zion:

— Adieraziguzu esanahia.

16 Jesusek erantzun:

— Zuek ere ez al duzue oraindik ulertzen? 17 Ez al duzue ikusten ahotik sartzen den guztia sabelera joaten dela eta handik komunzulora? 18 Ahotik ateratzen dena berriz, bihotz barrutik dator, eta horrek bai egiten duela gizakia zikin! 19 Izan ere, bihotzetik ateratzen dira asmo txarrak, hilketak, adulterioak, lizunkeria, lapurretak, gezurrezko testigantzak, irainak. 20 Horiek dira gizakia kutsatzen dutenak; baina eskuak garbitu gabe otordua egiteak ez du gizakia kutsatzen.

Jesusek emakume kanaandarraren alaba sendatu (Mk 7,24-30)

21 Handik irtenik, Tiro eta Sidon* aldera aldendu zen Jesus. 22 Hartan, inguru haietan bizi zen emakume kanaandar* bat deiadarka hasi zitzaion:

— Erruki zakizkit, Jauna, Dabiden Semea! Oinaze gorritan dauka deabruak nire alaba.

23 Baina Jesusek ez zion hitzik erantzun. Bere ikasleek, ondoraturik, eskatu zioten:

— Kasu egiozu, deiadarka baitatorkigu atzetik.

24Jesusek, ordea:

— Israel herriko ardi galduengana bakarrik bidali nau Jainkoak.

25 Boa emakumea, hurbildurik, ahozpez jarri zitzaion, esanez:

— Lagun nazazu, Jauna.

26Jesusek, orduan:

— Ez dago ongi seme-alabei ogia kendu eta txakurrei botatzea.

27 Emakumeak erantzun zion:

— Bai, Jauna, halaxe da; baina txakurrek ere jan ohi dituzte nagusien mahaitik erortzen diren ogi-apurrak.

28 Orduan, Jesusek esan zion:

— Emakumea, handia da zure fedea! Gerta bekizu nahi duzuna!

Eta une hartatik sendatua gelditu zitzaion alaba.

14,34 Genesaret lurraldea: Kafarnaunen hegoaldera izen bereko lakuaren mendebaldera zegoen lautada. 15,2 zaharren ohitura: Ik. Mk 7,5 oh. Il garbikuntza: Ik. Mk 7,2 oh. 15,21 Tiro eta Sidon: Ik. 11,21 oh. 15,22 kanaandar: Feniziar adierazteko hitz zabala. Hemen emakumearen jentil-izaera adierazten du batez ere.

14,33 Jainkoaren Seme 4 3+. 15,2 eskuen garbikuntza Lk 11,38. Ik. Ir 30,18-21. 15,4 Ohoratu... Ir 20,12+; Dt 5,16. Ik. 19,19; Ir 21,17; Lb 20 9; Ef 6 2. 15,7 Itxurazale 6,2+. 15,8-9 Herri... Is 29,13; Sal 78,3637. 15,11 ahotik ateratzen dena 12,34+. 15,13 Jainkoak landatua Is 5,1-7; Ez 19,10-14; Jn 15,1-2; 1 Ko 3,9. 15,14 Itsua itsu-gidari 23 16.19.24 Lk 6,39; Errn 2,19. 15,15 esanahia adierazi 13,36+. 15,19 asmo eta egintza txarrak Erm 1 29-30; 1 Ko 5,10-11; 6,9-10; Ga 5,19-23; Ef 5,3-5; Kol 3,5-8; 1 Tm 1,9-10; 2 Tm 3,2-4; 1 P 4,3; Ap 21,8;’22,15. 15,22 Erruki zakizkit 9,27; 20,30-31.

Gaixo asko sendatu

29 Handik atera eta Galileako laku-bazterrera joan zen Jesus. Mendira igo zen eta eseri. 30 Jendetza handia bildu zitzaion, herren, itsu, besamotz, mutu eta bestelako gaixo asko berekin zituztela. Ondoan ipintzen zizkioten eta Jesusek sendatu egiten zituen. 31 Denak harriturik gelditu ziren ikusten zutenaz: mutuak hizketan, elbarriak sendaturik, herrenak ibiltzen eta itsuak ikusten. Ela Israelen Jainkoa goresten hasi ziren.

Jesusek jendetzari bigarrenez jaten eman (Mk 8,1-10)

32 Jesusek bere ikasleei dei egin eta esan zien:

— Errukia ematen dit jende honek: badaramatzate hiru egun nirekin eta ez dute deus ere jateko. Eta ez ditut etxera baraurik bidali nahi, ahuleziak joko bailituzke bidean.

33 Ikasleek esan zioten:

— Baina nondik atera guk bakardade honetan, hainbat jende asetzeko adina ogi?

34 Jesusek galdetu zien:

— Zenbat ogi dituzue?

— Zazpi -erantzun zioten- eta arraintxo banaka batzuk.

35 Orduan, jendeari lurrean esertzeko agindu zion. 36 Gero, zazpi ogiak eta arrainak hartu eta, Jainkoari eskerronezko otoitza egin ondoren, zatitu eta bere ikasleei eman zizkien, eta ikasleek jendeari. 37 Asetzeraino jan zuten denek, eta zazpi otarre bete zituzten hondarrekin. 38 Lau mila gizon izan ziren jan zutenak, emakumeak eta haurrak aparte. 39 Gero, jendeari agur egin ondoren Jesus txalupara igo eta Magadan* lurraldera joan zen.

16

Fariseu eta saduzearrak mirarizko seinale eske (Mk 8,11-13; Lk 12,54-56)

1 Fariseu eta saduzearrek Jesusengana etorri eta Jainkoarengandiko* seinale bat erakusteko eskatu zioten azpikeriaz, bera nola harrapatuko. 2 Baina Jesusek erantzun zien: "Ilunabarrean, esan ohi duzue: "Arrats gorri, bihar eguzki"; 3 eta goizean: "Goiz gorri, arrats euri". Badakizue zeruaren itxurari igartzen, eta ez zarete gauza garai hauen seinaleei igartzeko*. 4 Seinale eske ari da gizaldi gaizto eta desleial* hau, baina ez zaio emango seinalerik, Jonas profetarena besterik".

Eta, haiek bertan utzirik, alde egin zuen.

Fariseuen eta saduzearren legamia (Mk 8,14-21)

5 Itsasoaz bestaldera igarotzean, ogia hartzea ahaztu zitzaiela konturatu ziren ikasleak. 6 Jesusek esan zien: "Begira gero! Ibili kontuz fariseuen eta saduzearren legamiarekin*!"

7 Haiek, berriz, honela zioten beren artean: "Ogirik hartu ez dugulako ari zaiguk".

8 Konturatu zen Jesus eta esan zien: "Zer ari zarete zeuen artean ogirik ez daukazuela eta, sinesmen gutxikook? 9 Ez al duzue oraindik ulertzen? Ez al duzue gogoan bost mila gizonen artean banatutako bost ogiena, eta zenbat saski bete zenituzten? 10 Eta lau mila gizonen artean banatutako zazpi ogiena, eta zenbat otarre bete zenituzten? 11 Nola ez duzue ulertzen ez natzaizuela ogiei buruz ari? Kontuz fariseuen eta saduzearren legamiarekin!"

12 Orduan jabetu ziren ez ziela esan ogi-legamiarekin kontuz ibiltzeko, fariseu eta saduzearren irakaspenekin baizik.

15,39 Magadan: Toki ezezaguna; beste zenbait eskuizkribuk Magedan, Magdala eta beste bariante batzuk dituzte. 16,1 Jainkoarengandiko: H.h., zerutiko. 16,2-3 Ilunabarrean... igartzeko: Zenbait eskuizkribu baliotsuk ez dakartza hitz hauek. 16,4 desleial: H.h., adulteriogile; ik. Mk 8,36 oh. 16,6 legamia: Ik. Mk 8,15 oh.

15,24 Israelgo ardi galduak 10 5-6; 18,12-14. 15,28 sendatzeko sinesmena 9 22+. 15,31 Jainkoa goretsi 9,8+. 15,32 jendeaz erruki 9,36; 14,14; 20,34; Mk 6,34. 15,32-39 Ik. 14,13-21; Mk 6,30-44; Lk 9,10-17; Jn 6,1-14. 16,1 Jesus nola harrapatuko 19,3; 22,15.35; Lk 10,25+; Jn 8 6. lt seinale baten eske 12 38+. 16,4 gizaldi gaizto ela desleial 12,39+. Il Jonasen seinalea 12,39-41; Lk 11,29. 16,6 legamia 16,12; 1 Ko 5,6-8; Ga 5,9. Ik. Lk 12,1.

Pedrok Jesus Mesiastzat aitortu (Mk 8,27-30; Lk 9,18-21)

13 Feliperen Zesareara* iritsi zenean, galdera hau egin zien Jesusek bere ikasleei:

— Gizonaren Semea nor dela dio jendeak?

14 Haiek erantzun:

— Batzuek Joan Bataiatzailea dela; beste batzuek Elias; besteek Jeremias edo profetaren bat.

15 Jesusek galdetu zien:

— Eta zuek, nor naizela diozue?

16 Simon Pedrok erantzun:

— Zu Mesias zara, Jainko biziaren Semea.

17 Orduan, Jesusek esan zion:

— Zorionekoa zu, Simon, Jonasen semea, hori ez baitizu hezur-mamizko inork* agertu, zeruko nire Aitak baizik. 18 Eta nik hau diotsut: Pedro zara zu, eta harkaitz horren gainean eraikiko dut nik neure eliza; eta herioaren indarrak* ere ez du menperatuko. 19 Jainkoaren erreinuko giltzak emango dizkizut; zuk mundu honetan lotua zeruan ere loturik geldituko da, eta zuk mundu honetan askatua zeruan ere askaturik geldituko da.

20 Orduan, bera Mesias zela inori ez esateko agindu zien Jesusek ikasleei.

JESUSEN EGITEKOA. KRISI MESIANIKOA (16,21-25,46)

Nekaldiaren iragarpenak eta ikasleentzat irakaspenak (16,21-18,35)

Jesusek bere nekaldi-biztuerak lehenengoz iragarri (Mk 8,31-33; Lk 9,22)

21 Une hartatik hasi zen Jesus bere ikasleei azaltzen, berak Jerusalenera igo eta zahar, apaizburu eta lege-maisuen aldetik asko sufritu behar zuela; hil egingo zutela eta hiru egunen buruan biztu egingo zela. 22 Pedro, Jesus aparte harturik, gogor egiten hasi zitzaion:

— Ez dezala Jainkoak nahi, Jauna! Ez zaizu horrelakorik gertatuko.

23 Baina Jesusek, itzulirik, esan zion Pedrori:

— Alde nire ondotik, Satanas! Oztopo* haiz niretzat, hire asmoak ez baitituk Jainkoarenak, gizakiarenak baizik.

16,13 Feliperen Zesarea: Ik. Mk 8,27 oh. 16,17 hezur-mamizko inork: H.h., haragiak eta odolak. Semitismo honek gizakia esan nahi du, berezko duen ahulezia azpimarratuz. 16,18 harkaitz horren gainean: Grekozko Petros izena aramaierazko Kefas (harkaitz) hitzaren itzulpena da. Aurrez ez zen izen propio bezala erabiltzen, eta I.B.an Jesusek Pedrori ezarritako izen berria bezala bakarrik erabiltzen da. Jatorrizkoan hizjokoa dago Petros izenaren eta petra (harkaitz) hitzaren artean; euskaraz, Harkaitz zara zu, eta harkaitz horren gainean... esango bagenu bezala. Il herioaren indarrak: H.h., Hadesko ateak. Hades grekozko hitzak, hebraierazko Sheol-en kidekoak, Hilen Egoitza adierazten du. Ateak nagusitasuna adierazten du. 16,23 Oztopo: H.h., Eskandalo; ik. Mk 6,3 oh.

16,8 sinesmen gutxikook 6,30+. 16,9 bost ogiena 14,13-21. 16,10 zazpi ogiena 15,32-38. 16,13 Gizonaren Semea 8,20+. 16,14 Jesus profetatzat emana 21,11.46; Mk 6,15; Lk 7,16.39; 24,19; Jn 4,19; 6,14; 7,40; 9,17; Eg 3,22-23. Ik. 13,57; Jn 7,52. 16,16 Mesias 2,4+. 11 Jainkoaren Seme 4,3+. 16,17 Zorionekoa 5,3+. 11 Aitak agertu 11,25-27; Ga 1,16. 16,18 Pedro 4,18; 10,2; Mk 3,16; Lk 22,31-34; Jn 6,67-69; 21,15-23; Eg 1,15; 3,1; 10,5; Ga 2,7. Il eliza 18,17; Ir 12,16 (Eg 7,38); Dt 4,10; Eg 5,11+; 20,28; 1 Ko 1,2. 16,19 lotu, askatu 18,18; Jn 20,23. 16,20 ez esateko agindua 8,4+. 16,21 nekaldi-biztueren iragarpena 17,22-23; 20,17-19. 16,23 Oztopo izan 5,29+.

Jesusi jarraitzea (Mk 8,34-9,1; Lk 9,23-27)

24 Orduan, esan zien Jesusek bere ikasleei: "Nire ondoren etorri nahi duenak uko egin biezaio bere buruari, bere gurutzea hartu eta jarrai biezat. 25Izan ere, bere bizia gorde nahi duenak galdu egingo du; bere bizia niregatik galtzen duenak, ordea, eskuratu egingo du. 26 Zertarako du gizakiak mundu guztia irabaztea, bere bizia galtzen badu? Eta zer eman dezake gizakiak berriro bizia bereganatzeko? 27 Izan ere, Gizonaren Semea bere Aitaren aintzaz beterik etorriko da aingeruekin; eta, orduan, bakoitzari bere jokabidearen arabera ordainduko dio. 28 Benetan diotsuet: Hemen daudenetako batzuk ez dira hilko, harik eta Gizonaren Semea errege bezala etortzen ikusi arte".

17

Antzaldaketa: nekaldi ondoko aintza aurrez agertu (Mk 9,2-13; Lk 9,28-36)

1 Handik sei egunera, Jesusek Pedro, Santiago eta honen anaia Joan hartu eta mendi garai batera eraman zituen aparte. 2 Eta antzaldatu egin zen haien aurrean: aurpegia eguzkia bezain distiratsu bihurtu zitzaion eta jantziak argia bezain zuri. 3 Hartan, Elias eta Moises agertu zitzaizkien Jesusekin hizketan. 4 Pedrok esan zion Jesusi: "Jauna, zein ederki gauden hemen! Nahi baduzu, hiru etxola egingo ditut bertan: bata zuretzat, bestea Moisesentzat eta bestea Eliasentzat".

5 Oraindik hizketan ari zela, hodei argi batek estali zituen, eta mintzo batek hodeitik esan zuen: "Hauxe dut neure Seme maitea, hauxe dut atsegin. Entzun berari!"

6 Hau entzutean, ikasleak ahozpez erori ziren beldur-ikaraz. 7 Hurbildu zitzaien Jesus, ukitu eta esan zien: "Zuti zaitezte. Ez beldurtu!"

8 Begiak altxaturik, Jesus bakarrik ikusi zuten, eta besterik inor ez.

9 Menditik beherakoan, agindu hau eman zien Jesusek: "Ez esan inori ikusi duzuena, harik eta Gizonaren Semea hilen artetik biztu arte".

10 Orduan, ikasleek galdetu zioten:

— Zergatik diote, bada, lege-maisuek lehenbizi Eliasek etorri* behar duela?

11 Jesusek erantzun zien:.

— Bai, Eliasek etorri behar zuen eta dena Jaunak nahi bezala eraberritu. 12 gaina, egia esan, etorri da Elias, eta, onartu beharrean, gogoak emandako guztia egin diote. Era berean sufriaraziko diote Gizonaren Semeari ere.

13 Orduan, Joan Bataiatzaileaz ari zitzaiela jabetu ziren ikasleak.

Fedearen ahalmena: epileptikoaren sendaketa (Mk 9,14-29; Lk 9,37-43a)

14 Jendearengana itzuli zirenean, gizon bat ondoratu zitzaion Jesusi eta, aurrean belaunikatuz, 15 esan zion:

— Jauna, erruki zaitez nire semeaz; epileptikoa da eta gorriak ikusten ari da: maiz erortzen da sutara eta uretara. 16 Zure ikasleei ekarri diet, baina ezin izan dute sendatu.

17 Jesusek esan zien:

— Hau gizaldi sinesgogor eta makurra! Noiz arte egon behar ote dut zuekin? Noiz arte jasan behar ote zaituztet? Ekarri mutila.

18 Jesusek gogor egin zion deabruari eta mutilarengandik atera egin zen hau; une hartatik sendatuta gelditu zen. 19 Orduan, ikasleek, Jesusengana hurbildurik, bakarrean galdetu zioten:

— Eta guk, zergatik ezin izan dugu bota deabrua?

20 Erantzun zien:

— Zuen sinesmena eskasa delako. Benetan diotsuet: Sinesmena bazenute, mostaza-hazia bezain txikia izanik ere, mendi honi "Aldatu hemendik hara" esanez gero, aldatu egingo litzateke. Ez litzateke, zuentzat ezinezkorik izango. (21*).

17,10 Eliasek etorri: Ik. Mk 9,11 oh.

16,24 Ik. 10,38; Lk 14,27. 11 Jesusi jarraitzea 4,19+. 16,25 bizia gorde, galdu 10,39; Lk 17,33; Jn 12,25. 16,27 Gizonaren Semea 8,20+. ll etorrera 10,23+. /l bakoitzari bere jokabidearen ordaina 6,4.6.18; 25,31-46; Sal 62,13 (Erm 2,6; 2 Tm 4,14); Ap 22,12. 17,2 Ik. 2 P 1,16-18. /l distiratsu 28,3; Ap 1,14. 17,3 Elias 11,14+; 1 Erg 19,9-14. 1l Moises Ir 19; 33,18-34,9; 2 Ko 3,7-11. 17,5 hodei Ir 19,16; 24,15-16; 40,34-35; 1 Erg 8,10-12; 2 M 2,7-8; Eg 1,9. 11 Seme maitea 3,17+. 1l Entzun berari Dt 18,15; Eg 3,22. 17,9 ez esateko agindua 8,4+. 17,10 Eliasek etorri behar du MI 3,23. Ik. 11,14+. 17,12 Elias etorri da 3,1-3; 11,14; Lk 1,17. Ik. Jn 1,21-27. 11 Gizonaren Semea 8,20+. 11 sufriaraziko diote 16,21; 17,22-23; 20,18-19. 17,17 gizaldi sinesgogor eta makurra 12,39+.

Jesusek nekaldi-biztuerak bigarrenez iragarri (Mk 9,30-32; Lk 9,43b-45)

22 Galilean zehar elkarrekin zebiltzala, Jesusek esan zien ikasleei: "Gizonaren Semea, gizakien eskuetara emango dute; 23 hil egingo dute, baina hirugarren egunean bien egingo da".

Ikasleak oso nahigabeturik gelditu ziren.

Jesusek eta Pedrok tenplurako zerga ordaindu

24 Jesus eta ikasleak Kafarnaunera iritsi zirenean, tenplurako zerga* biltzen zutenek Pedrorengana joan eta esan zioten:

— Zuen maisuak ez al du tenplurako zerga ordaintzen?

25 -Bai -erantzun zien.

Pedro etxeratu zenean, Jesusek aurrea hartu zion, esanez:

— Zer deritzozu, Simon? Lurreko erregeek zeinengandik jasotzen dituzte zergak edo kontribuzioak, etxekoengandik ala arrotzengandik?

26 Pedrok erantzun zion:

— Arrotzengandik.

Jesusek, orduan:

— Etxekoak libre daude, beraz. 27 Halaz guztiz ere, inori zeresanik ez emateko, zoaz lakura, bota amua eta hartu lehenengo aterako duzun arraina; irekiozu ahoa, eta biren zerga ordaintzeko dirua* aurkituko duzu. Hartu eta ordaindu, zeure eta bion partea.

18

Nor da Jainkoaren erreinuan handiena? (Mk 9,33-37; Lk 9,46-48)

1 Hurbildu ziren ikasleak Jesus engana eta galdetu zioten:

— Nor da Jainkoaren erreinuan handiena?

2 Jesusek, haur bati dei egin eta haien aurrera ekarririk, 3 esan zien:

— Benetan diotsuet: Berriro haurren antzeko bihurtzen ez bazarete, ez zarete sartuko Jainkoaren erreinuan. 4 Beraz, haur hau bezain txiki bihurtzen dena, hori da Jainkoaren erreinuan handiena. 5 Eta honelako haurra nire izenean onartzen duenak neu onartzen nau.

"Dohakabeak sinesmena galbidean jartzen dutenak!" (Mk 9,42-48; Lk 17,1-2)

6 "Niregan sinesten duten txiki hauetakoren bat galbidean jartzen duenak*, hobe luke errotarri bat lepotik erantsi eta itsas hondora amilduko balute. 7 Dohakabeak munduan sinesmena galbidean jartzen dutenak! Bai, nahitaez gertatu beharrekoa da hori; baina dohakabeak inoren sinesmena galbidean jartzen dutenak!

8 "Zeure eskuak nahiz oinak galbidean jartzen bazaitu, moztu eta bota; hobe duzu eskumotz edo hankamotz betiko bizitzan sartu, bi esku nahiz bi oinekin betiko sutara jaurtikia izan baino. 9 Eta zeure begiak galbidean jartzen bazaitu, atera eta bota; hobe duzu begibakar betiko bizitzan sartu, bi begiekin ifernuko sutara jaurtikia izan baino.

10 "Kontuz! Ez dezazuela txiki hauetako inor gutxiets. Zeren, egia esan, hauen aingeruak zeruko nire Aitaren aurpegia ikusten ari baitira etengabe. (11*).

17,21 Eskuizkriburik hoberen eta zaharrenetariko batzuek ez dakarte tx. hau. Honela dio: Gisa honetako deabruak botatzeko bide bakarra otoitza eta baraua da (ik. Mk 9,29). 17,24 tenplurako zerga: Jatorrizkoak didrakma dio, hau da, bi drakmako txanpona; israeldar guztiek urtero tenpluko kultuari eusteko eman behar zuten dirua da; drakma: greziar txanpona, denarioaren parekoa (ik. Mk 6,37 oh.). 17,27 biren zerga ordaintzeko dirua: Grekoz, estatera; bi didrakma balio zituen txanpona, hau da, bi lagunen zerga ordaintzeko behar zen dirua. 18,6 galbidean jartzen duenak: H.h., eskandalizatzen duenak; ik. Mk 6,3 oh. Ondorengo tx.etan, 10era arte, galbide=eskandalo, galbidean jarri=eskandalizatu. 18,11 Eskuizkriburik hoberen eta zaharrenetako batzuek ez dakarte tx. hau. Honela dio: Gizonaren semea galdurik zegoena salbatzera etorri zen.

17,20 mostaza-hazia 13,31; Lk 17,6. Il mendia tokiz aldatu 21,21; 1 Ko 13,2. Ik. Lk 17,6. 17,22-23 nekaldi-biztueren iragarpena 16,21; 20,17-19. 17,24 tenplurako zerga Ir 30,13; 38,26. 18,1 Nor handiena Lk 22,24-27. Ik. 20,26+. 18,3 haurrak eta Jainkoaren erreinua 19,14; Mk 10,15; Lk 18,17. ll erreinuan sartu 5,20+. 18,5 onartu 10,40; Lk 10,16; Jn 13,20. 18,6 galbidean jarri 5,29+. 18,8-9 Zeure eskua, begia 5,29-30. Il betiko bizitza 7,14; 19,16.29; 25,46. 18,10 hauen aingeruak Eg 12,15; Heb 1,14.

Ardi galduaren parabola (Lk 15,3-7)

12 "Zer deritzozue? Gizon batek ehun ardi baldin baditu eta bat galtzen bazaio, ez ote da, beste laurogeita hemeretziak mendian utzirik, galduaren bila joango? 13 Eta aurkitzen badu -benetan esaten dizuet-, poz handiagoa hartzen du harekin, galdu ez diren beste laurogeita hemeretziekin baino. 14 Era berean, zeruko zuen Aitak ez du nahi txiki hauetako inor galtzerik.

Senide artean: bekatua, barkamena, otoitza (Lk 17,3)

15 "Zure senide batek bekatu egiten badu*, zoaz berarengana eta zentzarazi bakarrean. Jaramon egiten badizu, irabazia duzu senidea. 16 Jaramonik egiten ez badizu, berriz, hartu zeurekin lagun bat edo bi, auzi oro bi edo hiru lekukoren aitorpenaz erabaki dadin. 17 Haiei ere jaramonik egiten ez badie, esaiozu elkarteari, eta elkarteari ere jaramonik egin nahi ez badio, izan bedi zuretzat jentil edo zergalari baten pareko.

18 "Benetan diotsuet: Zuek mundu honetan lotua, zeruan ere lotua geldituko da, eta zuek mundu honetan askatua, zeruan ere askatua geldituko da.

19 "Beste hau ere esaten dizuet: Zuetako bik mundu honetan Jainkoari zerbait eskatzeko elkar hartzen badute, eman egingo die zeruko nire Aitak. 2° Izan ere, nire izenean bizpahiru lagun nonbait biltzen badira, han nago ni beraien artean".

Barkatu ez zuen zerbitzariaren parabola

21Orduan, hurbildu zitzaion Pedro Jesusi eta galdetu zion:

— Jauna, senide batek bidegabekeriaren bat egiten badit, zenbat aldiz barkatu behar diot? Zazpi aldiz?

22 Jesusek erantzun zion:

— Zazpi aldiz ez, zazpi milatan zazpi aldiz*.

23 "Hain zuzen, zerbitzariekin kontuak garbitu nahi izan zituen erregearekin bezala gertatzen da Jainkoaren erregetzarekin. 24 Kontuak garbitzen hasi orduko, milioi asko* zor zizkion zerbitzari bat eraman zioten. 25 Honek ez zuen zerez ordaindu, eta nagusiak, bera, emaztea, serre-alabak eta ondasun guztiak saltzeko agindu zuen, zorra ordainarazteko. 26 Zerbitzariak, orduan, nagusiaren oinetan ahozpezturik, eskatu zion: "Emadazu astia, eta dena ordainduko dizut". 27 Nagusiak, errukiturik, dena barkatu eta libre utzi zuen zerbitzaria.

28 "Baina zerbitzari hark, irten orduko, diru pixka bat* zor zion zerbitzulagun batekin egin zuen topo eta, lepotik heldurik eta ito beharrean, esaten zion: "Emadak zor duana". 29 Laguna oinetara erori zitzaion, erreguka: "Emadak astia, eta dena ordainduko diat". 30 Baina hark ezetz. Eta joan eta gartzelan sartu zuen, zorra ordaindu arte.

31 "Gertatua ikusirik, beste zerbitzariak biziki nahigabetu ziren, eta guztiaren berri nagusiari ematera joan ziren. 32 Orduan, nagusiak zerbitzari hari berriro dei egin eta esan zion: "Zerbitzari gaizto hori! Horrenbesteko zorra barkatu diat nik, erregutu didaalako. 33 Ez al huen hik ere heure lagunaz errukitu behar, ni hitaz errukitu nintzen bezala?" 34 Eta, haserre bizitan, zigorpean utzi zuen nagusiak, zor guztia ordaindu arte.

35 "Berdin-berdin egingo dizue zeruko nire Aitak, senideok elkarri bihotzez barkatzen ez badiozue".

18,15 bekatu egiten badu: Eskuizkribu askok zure kontra eransten dute. 18,22 zazpi milatan zazpi aldiz: H.h., hirurogeita hamarretan zazpi aldiz; nolanahi ere, esamoldeak azkenik gabe esan nahi du. 18,24 milioi asko: HA, hamar mila talentu; 50 milioi inguruko dirutza, morroiak inola ere ordaindu ezinekoa. 18,28 diru-pixka bat: H.h., ehun denario; 10 mila pta. inguru. Gutxi ez izan arren ere, hutsa da, morroiak nagusiari zor zizkion milioien aldean.

18,12 ardi bat galtzen bazaio Ez 34,4.16. 18,15 bakarrean zentzarazi Lb 19,17; Ez 33,7-9. 18,16 auzi oro... Dt 19,15 (Jn 8,16-17; 2 Ko 13,1; 1 Tm 5,19; Heb 10,28). 18,17 elkartea 16,18+. 18,18 lotu, askatu 16,19+. 18,19 Jainkoari eskatu 7,7-11; 21,22; Mk 11,24; Jn 14,13-14; 15,7; 16,23; St 1,5; 1 Jn 3,22; 5,1415. 18,20 han nago ni 28,20; Jn 14,23. 18,35 barkatu, Jainkoak barkatzeko 6,14-15; Mk 11,25; Ef 4,32; Kol 3,13.

Galileatik Jerusalenera: irakaspenak (19,1-20,34)

19

Ezkontza eta dibortzioa (Mk 10,1-12; Lk 16,18)

1 Hitzaldi hau amaitu zuenean, Galileatik aldegin eta Judeako mugetan sartu zen Jesus, Jordan ibaiaz bestaldera igaroz. 2 Jende-multzo handiek jarraitu zioten eta Jesusek gaixoak sendatu zizkien. 3 Fariseu batzuek hurbildu eta, zertan harrapatuko, galdetu zioten:

— Zilegi al zaio gizonari emaztea edozein arrazoigatik uztea?

4 Hark erantzun zien:

— Ez al duzue irakurri Liburu Santuek diotena? Egileak hasieran gizaseme eta emakume egin zituela, alegia, 5 eta esan ziela: Horregatik, gizasemeak bere aitamak utziko ditu eta emazteari elkartuko zaio, eta biak bat izango dira. 6 Beraz, aurrerantzean ez dira bi, bat baino. Horrela, bada, Jainkoak uztartu duena ez beza gizonak aska.

7 Galdetu zioten:

— Zergatik eman zuen, bada, Moisesek dibortzio-agiria idatzi eta emaztea uzteko baimena?

8 Jesusek erantzun zien:

— Jainkoaren gauzetan itsu zaretelako* eman zizuen Moisesek emaztea uzteko baimena, baina hasieran ez zen horrela. 9 Hona nik esan: Inork bere emaztea utzi eta beste bat hartzen badu -legearen kontra elkartuak ez badira behintzat*- adulterio egiten du.

Ezkontza eta ezkongabetasuna

10 Orduan, ikasleek esan zioten:

— Senar-emazteen arteko lotura horrelakoa bada, ez du merezi ezkontzeak.

11 Jesusek erantzun zien:

— Ez dira denak hori onartzeko gai, Jainkoak gai egiten dituenak baizik.

12 Batzuk ez dira ezkontzen jaiotzaz ezin dutelako; beste batzuk, giza eskuz ezinduak izan direlako; beste batzuk, berriz Jainkoaren erregetzagatik hala erabaki dutelako*. Onar dezakeenak onar beza.

Jesus eta haurrak (Mk 10,13-16; Lk 18,15-17)

13 Orduan, haurrak eraman zizkioten Jesusi, haien gain eskuak ezarriz otoitz egin zezan; ikasleek, berriz, haserre egiten zieten. 14 Jesusek esan zien: "Utzi haurrei niregana etortzen, ez galarazi, horrelakoek baitute Jainkoa errege".

15 Eta, haurrei eskuak ezarri ondoren, joan egin zen handik.

Jesusek gazte aberatsari dei (Mk 10,17-22; Lk 18,18-23)

16 Behin batez, gazte batek Jesusengana hurbildu eta esan zion:

— Zer onik egin behar dut, betiko bizia eskuratzeko?

17 Jesusek erantzun zion:

— Zergatik galdetzen didazu onari buruz? Jainkoa bakarrik da ona. Betiko bizian sartu nahi baduzu, gorde aginduak.

18 -Zein agindu? -galdetu zion.

Eta Jesusek:

— Ez hil inor, ez egin adulteriorik, ez ostu, ez egin gezurrezko testigantzarik, 19 ohoratu aitamak, eta maitatu lagunurkoa zeure burua bezala.

20 Gazteak, orduan:

— Hori guztia bete dut; zer falta dut oraindik?

21Jesusek erantzun zion:

— Guztiz ona izan nahi baduzu, zoaz, saldu zeure ondasunak eta eman behartsuei, zeure aberastasuna zeruan izan dezazun; gero, zatoz eta jarraitu niri.

22 Hitz hauek entzutean, atsekabez aldegin zuen gazteak, ondasun handien jabe baitzen.

19,8 Jainkoaren gauzetan itsu zaretelako: H.h., zuen burugogorkeriagatik. 19,9 behintzat Ik. 5,32 oh. 19,12 Batzuk ez dira... erabaki dutelako: H.h., Badira irenak amaren sabeletik horrelaxe jaioak, badira irenak gizonek eginak, eta badira irenak zeruetako erreinuagatik beren buruak irendu dituztenak. Irenari (grekoz eunuko) buruz, ik. Eg 8,27 oh.

19,1 hitzaldiaren amaiera Ik. 7,28+. 19,3 zertan harrapatuko 16,1+. 19,4 gizaseme... Has 1,27; 5,2. 19,5 Horregatik... Has 2,24 (1 Ko 6,16; Ef 5,31). 19,7 dibortzio-agiria... 5,31; Dt 24,1. 19,9 adulterio 5,31+.32+. 19,10 ez du merezi ezkontzeak 1 Ko 7,1-2.7-9. 19,13 eskuak ezarri 9,18+. 19,16 betiko bizia 18,8-9+; Lk 10,25. 19,17 gorde aginduak Lb 18,5; Dt 4,1; 5,29; 6,24; Ez 20,11; Lk 10,28; Erm 10,5; Ga 3,12. 19,18-19 Ez hil... Ir 20,12-16; Dt 5,16-20 (Erm 13,9). /l lagunurkoa Lb 19,18. Ik. 5,43+. 19,21 saldu eta eman behartsuei Mk 14,5; Lk 12,33; Jn 12,5; Eg 2,45; 4,34-37. // aberastasuna zeruan 6,20+.

Aberastasuna salbamenerako oztopo (Mk 10,23-27; Lk 18,24-27)

23 Jesusek esan zien bere ikasleei:

— Benetan diotsuet: Nekez sartuko dira aberatsak Jainkoaren erreinuan. 24 Berriro diotsuet: Orratzaren begitik gamelua igarotzea errazago, aberatsa Jainkoaren erreinuan sartzea baino.

25 Hitzok entzutean, ikasleek, erabat nahasturik, honela zioten:

— Nor salba daiteke, orduan?

26 Jesusek begira-begira jarri eta esan zien:

— Gizakientzat ezinezkoa da hori, baina Jainkoak dena dezake.

Dena utzi duten ikasleen saria (Mk 10,28-31; Lk 18,28-30)

27 Orduan, Pedrok esan zion Jesusi:

— Hara, guk dena utzi dugu zuri jarraitzeko. Zer izango da guretzat?

28 Jesusek erantzun:

— Benetan diotsuet: Jainkoak mundu hau berregitean, Gizonaren Semea bere aintzazko tronuan eseriko denean, zuek ere, nire jarraitzaileok, hamabi tronutan eseriko zarete, Israelgo hamabi leinuak epaitzeko. 29 Eta niregatik etxeak, senideak, aita, ama, seme-alabak eta lurrak uzten dituenak, ehun halako jasoko du eta betiko bizia izango ondare. 30 Orain lehenengo diren asko azkenengo izango dira orduan, eta orain azkenengo direnak lehenengo.

20

Mahasti-langileen parabola

1 "Izan ere, Jainkoaren erregetzarekin mahasti-nagusiarekin bezala gertatzen da. Goizean goiz bere mahastirako langile bila atera zen. 2 Eguneko lanaren ordainetan zilarrezko txanpon* bana emateko tratua egin ondoren, mahastira bidali zituen langileak.

3 "Goizeko bederatziak aldera berriro atera zen eta, beste batzuk plazan lan zain ikusirik, 4 esan zien: "Zoazte zuek ere nire mahastira, eta ordainduko dizuet bidezko dena". 5 Eta haiek ere joan egin ziren.

"Atera zen berriro hamabiak aldera eta hirurak aldera, eta gauza bera egin zuen.

6 "Arratsaldeko bostak aldera ere atera zen eta, bertan batzuk geldi aurkiturik, esan zien: "Zertan zaudete hemen egun osoan lanik egin gabe?" 7 Erantzun zioten: "Ez gaitu inork lanerako hartu". Hark, orduan: "Zoazte zuek ere nire mahastira".

8 "Iluntzean, nagusiak mahastiko arduradunari esan zion: "Deitu langileei, eta emaiozu bakoitzari bere soldata, azkenengotik hasi eta lehenengora".

9 "Etorri ziren, bada, arratsaldeko bostetakoak, eta zilarrezko txanpon bana jaso zuten. 10 Lehenengo ordukoek, txanda iritsi zitzaienean, besteek baino gehiago jasoko zutela uste zuten; baina haiek ere zilarrezko txanpon bana jaso zuten.

11 "Orduan, nagusiagatik gaizkiesaka hasi ziren; eta esan zioten berari: 12 "Azkenengo hauek ez dute ordubete besterik lan egin eta guri adina ordaindu diezu, egun osoko nekea eta berna jasan dugunoi adina!" 13 Baina nagusiak erantzun zion haietako bati: "Adiskide, ez dizut bidegabekeriarik egiten; ez al dugu tratua zilarrezko txanpon batean egin? 14 Tori dagokizuna eta zoaz; zuri adina eman nahi diot azkenengo honi ere. 15 Ezin ote dut neure diruaz nahi dudana egin? Ala ni ona naizelako ezinikusia didazu?"

16 "Horrela, azkenengoak lehenengo izango dira eta lehenengoak azkenengo".

Jesusek nekaldi-biztuerak hirugarrenez iragarri (Mk 10,32-34; Lk 18,31-34)

17 Jerusalenera igotzen ari zela, Jesusek hamabi ikasleak aparte hartu eta esan zien bidean: 18 "Hara, Jerusalenera igotzen ari gara, eta Gizonaren Semea apaizburuen eta lege-maisuen eskuetara emango dute; heriotzara kondenatuko dute 19 eta atzerritarren eskuetara emango, hartaz iseka daitezen, zigortu eta gurutziltza dezaten; baina hirugarren egunean biztu egingo da".

20,2 Zilarrezko txanpon: H.h., denario; ik. Mk 6,37 oh.

19,23 Jainkoaren erreinuan sartu 5,20+. 19,26 Jainkoak dena dezake Has 18,14; Jr 32,17; Za 8,6; Jb 42,2; Mk 14,36; Lk 1,37. 19,27 dena utzi dugu 4,20.22. 19,28 Gizonaren Semea 8,20+. /l tronu Ik. Dn 7,9.10.14. /l zuek ere eseriko zarete 20,21; Lk 22,30; 1 Ko 6,2; Ap 3,21; 20,4. 19,29 betiko bizia 18,8-9+; Lk 10,25. 19,30 lehenengo, azkenengo 20,16; Lk 13,30. 20,8 eguneko soldata Lb 19,13; Dt 24,14-15. 20,15 Ik. Erm 9,19-21. 20,16 azkenengoak lehenengo 19,30; Mk 10,31; Lk 13,30.

Zebedeoren semeen handinahia (Mk 10,35-40)

20 Zebedeoren emaztea bere semeekin Jesusi hurbildu eta aurrean ahozpeztu zitzaion eskabide bat egiteko. 21 Jesusek galdetu zion:

— Zer nahi duzu?

Eta hark:

— Agindu ezazu nire bi seme hauek, zu errege izatean, bata zure eskuinean eta bestea ezkerrean jar daitezela.

22 Jesusek erantzun:

— Ez dakizue zer eskatzen ari zareten. Gauza al zarete nik edan behar dudan edari saminetik* edateko?

— Bai, gauza gara -esan zioten.

23 Jesusek, orduan:

— Nire edari saminetik edan, bai, edango duzue; baina nire eskuin-ezkerretan eseri ahal izate hori, ez dago nire esku inori ematea; nire Aitak norentzat prestatua duen, hari emango zaio.

Zerbitzua ikasleen lege (Mk 10,41-45; Lk 22,24-27)

24 Beste hamarrak, hori entzutean, bi anaien aurka haserre jarri ziren. 25 Baina Jesusek dei egin eta esan zien: "Dakizuenez, herrietako buruzagiek menpean hartzen dituzte herriok, eta handi-mandiek beren agintea ezartzen diete. 26 Zuen artean, ordea, ez du horrela izan behar. Zuen artean handien izan nahi duena izan bedi zuen zerbitzari. 27 Eta zuen artean lehenengo izan nahi duena izan bedi guztion morroi. 28 Gizonaren Semea bezala: hura ez da etorri zerbitzatua izatera, zerbitzari izatera baizik, bere bizia guztien alde ordainsaritzat ematera".

Jesusek bi itsu sendatu Jerikon (Mk 10,46-52; Lk 18,35-43)

29 Haiek Jerikotik irteten ari zirela, jendetza handia zihoan Jesusen ondoren. 30 Bide-ertzean eserita zeuden bi itsu, Jesus igarotzen ari zela entzunik, oihuka hasi ziren:

— Erruki zakizkigu, Jauna, Dabiden Semea!

31 Jendeak gogor egiten zien, isilarazteko; baina haiek areago oihu:

— Erruki zakizkigu, Jauna, Dabiden Semea!

32 Gelditu zen Jesus, dei egin eta esan zien:

— Zer nahi duzue niregandik?

33 Haiek erantzun:

— Begiak zabaltzea, Jauna!

34 Jesusek, gupiturik, begiak ukitu zizkien, eta une berean ikusmena etorri zitzaien berriro. Eta Jesusen ondoren joan ziren.

Jerusalenen. Jesus, fruiturik gabeko herriaren epaile (21,1-23;39)

Jesus Jerusalenen Mesias bezala sartu (Mk 11,1-11; Lk 19,28-38; Jn 12,12-16)

1 Jerusalenera hurbildu zirenean, 21 Oliamendi* inguruko Betfage herriskara iritsirik, bi ikasle bidali zituen Jesusek, 2 esanez: "Zoazte aurreko herriska horretara; berehala, asteme bat aurkituko duzue lotuta, eta astakume bat harekin; askatu eta ekarri niri.

20,22 edari samin: H.h., kopaledalontzi; ik. Mk 10,38 oh. 21,1 Oliamendi.- Jerusalenen ekialdera, hiritik hurbil dagoen muinoa, hiritik Zedron ibaiarroak bereizten duela.

20,18-19 nekaldi-biztueren iragarpena 16,21; 17,22-23. Ik. Lk 24,6-7.46; Eg 10,39-40; 1 Ko 15,4. 20,21 eskuin-ezkerretan jarri 19,28; Lk 22,30; Eg 1,6. 20,22 edari samin 26,27-28.39.42; Jn 18,11. Ik. Is 51,17-22; Ez 23,31-34; Sal 75,9. 20,23 Aitak prestatu 24,36. 20,26 zerbitzuaren handitasuna 23,11-12; Mk 9,34-35; 10,43-44; Lk 9,48; 22,26; Jn 13,14-15. 20,28 Gizonaren Semearen zerbitzua Lk 22,27; Jn 13,13-16; Flp 2,7. /l guztien alde ordainsari 26,28; Is 53,10-12; Mk 10,45; 1 Tm 2,6. 20,30 Erruki 15,22+. 20,33 Begiak zabaltzea 9,30; 11,5; Is 61,1-3; Jn 9. 20,34 gupiturik 15,32+.

3 Eta inork ezer esaten badizue, erantzun: "Jaunak behar ditu, baina berehala itzuliko ditu"".

4 Hori Jainkoak profetaren bidez esana bete zedin gertatu zen:

5 Esan Sion hiri ederrari: Hara, badatorkizu zeure erregea, apal eta astotxo baten gainean, astakume baten gainean.

6 Joan ziren, bada, ikasleak eta Jesusek agindu bezala egin zuten. 7 Astemea eta astakumea ekarri eta beren jantziak bizkarrean ezarri zizkieten, eta Jesus gainean eseri zen. 8 Askok eta askok jantziak zabaldu zituzten bidean; beste batzuek, berriz, zuhaitzei adaskak moztu eta bidean hedatu zituzten. 9 Aurretik eta atzetik zihoan jendeak honela zioen oihuka:

"Hosanna Dabiden Semeari! Bedeinkatua Jaunaren izenean datorrena! Gora Jainko gorena*!"

10 Jesus Jerusalenen sartu zenean, hiri osoak, asaldaturik, galdetzen zuen:

— Nor dugu hau?

11 Jendeak erantzuten zuen:

— Jesus profeta da, Galileako Nazaretekoa.

Tenplua herri guztientzat otoitz-etxe (Mk 11,15-19; Lk 19,45-48; Jn 2,13-16)

12 Jesus tenpluan sartu zen, eta bertan salerosketan* ari ziren guztiak kanpora bota zituen eta diru-trukalarien eta uso-saltzaileen mahaiak irauli. 13 Eta esan zien: "Liburu Santuak dio: Nire etxea otoitz-etxe izango da; zuek, berriz, lapurzulo egina duzue".

14 Tenpluan itsuak eta herrenak hurbildu zitzaizkion, eta sendatu egin zituen. 15 Baina apaizburuak eta lege-maisuak haserre bizian zeuden, Jesusek egiten zituen gauza harrigarriengatik eta haurrak tenpluan "Gora Dabiden Semea!" oihuka ari zirelako. 16 Eta esan zioten:

— Ez al duzu entzuten zer dioten horiek?

Jesusek erantzun zien:

— Bai. Ela zuek ez al duzue inoiz Liburu Santuko pasarte hau irakurri: Umetxoen eta bularreko haurtxoen ahotik atera duzu gorespena?

17 Eta haiek bertan utzi eta hiritik kanpora atera zen, Betaniara*, eta han eman zuen gaua.

Pikondoaren madarikazioa: fedea eta otoitza (Mk 11,12-14.20-24)

18 Biharamun goizean, berriro hirira zetorrela, Jesus gosetu egin zen. 19 Pikondo bat bide-bazterrean ikusirik, bertara hurbildu zen, baina ez zuen aurkitu han hostoa besterik. Orduan, pikondoari esan zion: "Ez bedi hiregandik gehiago fruiturik sor!"

Eta bapatean ihartu egin zen pikondoa. 20 Hori ikusirik, harritu egin ziren ikasleak eta galdetu zioten Jesusi:

— Nolatan ihartu da bapatean pikondoa?

21 Jesusek erantzun:

— Benetan diotsuet: Zalantza gabeko sinesmena baldin baduzue, ez duzue pikondoarena bakarrik egingo; baizik eta "Ken hadi hortik eta amildu itsasora" mendi honi esaten badiozue, halaxe gertatuko da. 22 Otoitzean sinesmenez eskatzen duzuen edozer gauza lortuko duzue.

Nondik Jesusen aginpidea? (Mk 11,27-33; Lk 20,1-8)

23 Jesus tenplura joan zen, eta, irakasten ari zela, apaizburuak eta herriko zaharrak hurbildu zitzaizkion, galdezka:

— Zein aginpidez jokatzèn duzu horrela? Nork eman dizu aginpide hori?

24 Jesusek erantzun zien:

— Nik ere gauza bat galdetuko dizuet; erantzuten badidazue, esango dizuet nik ere zein aginpidez jokatzen dudan horrela. 25 Joanek noren aginduz bataiatzen zuen, Jainkoaren aginduz ala giza aginduz?

Haiek honela zioten beren artean: "Jainkoaren aginduz ari zela esaten badiogu, zergatik ez genion sinetsi erantzungo digu. 26 Giza aginduz ari zela esaten badiogu, berriz, jendearen beldur izan behar, guztiek profetatzat baitaukate Joan".

27 Beraz, erantzun zioten:

— Ez dakigu.

Jesusek, orduan:

— Ba, nik ere ez dizuet esango zein aginpidez jokatzen dudan horrela.

21,9 Hosanna: Ik. Mk 11,9 oh. ll Gora-Jainko gorena: H.h., Hosanna zeru goienetan. 21,12 salerosketan: Ik. Mk 11,15 oh. 21,17 Betania: Jerusalendik 3 Km ingurura, Oliamendiren ekialdeko maldan zegoen herriska.

21,5 Esan... Za 9,9. Ik. Is 62,11. 21,9 Hosanna... 23,39; Sal 118,25-26; Lk 13,35. d datorrena 3,11+. 21,11 Jesus profeta 16,14+. 21,13 Nire... Is 56,7; Jr 7,11. 21,15 Dabiden semea 1,1+. 21,16 Umetxoen... Sal 8,3. 21,19 fruiturik gabeko pikondoa Lk 13,6-9. 21,21 mendia tokiz aldatu 17,20+. 21,22 Jainkoari eskatu 18,19+. 21,23 Jesusen aginpidea 7,29; 8,8-10.13; 28,18; Jn 2,18.

Seme bien parabola

28 Jesusek esan zien: "Ea zer iruditzen zaizuen. Gizon batek bi seine zituen. Batarengana joan eta esan zion: "Seine, hoa gaur mahastira lanera". 29 Hark erantzun zion: "Ez dut nahi"; baina handik berehala damutu eta joan egin zen. 30 Bestearengana ere joan zen aita eta gauza bera esan zion. Eta hark erantzun: "Banoa, jauna"; baina ez zen joan. 31 Zuen listez, bietatik zeinek egin zuen aitaren nahia?" "Lehenengoak", erantzun zioten.

Jesusek esan zien: "Benetan diotsuet: Zergalariak eta emagalduak zuek baino lehenago sartuko dira Jainkoaren erreinuan. 32 Izan ere, etorri zitzaizuen Joan Bataiatzailea Jainkoaren nahiari dagokion jokabidea azalduz*, eta ez zenioten sinetsi; zergalariek eta emagalduek, ordea, sinetsi zioten. Eta zuek, hori ikusita ere, ez zarete aldatu: oraindik ez diozue sinetsi.

Nekazari hiltzaileen parabola (Mk 12,1-12; Lk 20,9-19)

33 "Entzun beste parabola hau: Behin batean, nagusi batek mahastia landatu zuen eta harresiz inguratu; lurrean dolarea egin eta mahastizainaren dorrea eraiki zuen. Gero, nekazari batzuei errentan utzirik, urrutira joan zen. 34 Mahatsa biltzeko garaia iritsi zenean, bere morroiak bidali zizkien nekazariei, fruitutik zegokion partea jasotzera. 35 Baina nekazariek morroiak hartu eta bata jo, bestea hil eta bestea harrikatu egin zituzten. 36 Berriro beste morroi batzuk bidali zizkien, aurrekoan baino gehiago, eta haiei ere beste hainbeste egin zieten. 37 Azkenik, bere semea bidali zien, honela pentsatuz: "Neure semeari bederen izango diote begirune". 38 Nekazariek, ordea, semea ikustean, esan zuten beren artean: "Oinordekoa duk! Hil dezagun eta egin gaitezen mahastiaren jabe". 39 Hartu, mahastitik kanpora bota eta hil egin zuten".

40 Jesusek galdetu zien:

— Zer egingo ote die nekazari horiei mahasti-jabeak itzultzean?

41 Erantzun zioten:

— Gupidarik gabe hilko ditu eta bere garaian fruitua emango dioten beste nekazari batzuen esku utziko du mahastia.

42 Jesusek esan zien:

— Ez al duzue irakurri Liburu Santuak dioena:

Etxegileek baztertutako harria giltzarri gertatu da. Jaunak egin du hori, gure begien harrigarri?

43 "Horregatik diotsuet: Jainkoaren erreinua zuei kendu eta fruitua aterako dion herri bati emango zaio. 44 Eta harri honen gainera erortzen dena lehertu egingo da, eta harri hau inoren gainera erortzen bada, txikitu egingo du*".

45 Parabola hauek entzutean, Jesus beraiengatik ari zela jabetu ziren apaizburuak eta fariseuak. 46 Hargatik, hura atxilotu nahian zebiltzan, baina jendearen beldur ziren, denek profetatzat zeukaten eta.

21,32 Jainkoaren nahiari dagokion jokabidea azalduz: H.h., zuzentasunezko bidean. 21,44 Zenbait eskuizkribuk ez dakar 44. tx. hau.

21,25 Joanen bataioa 3,6+. // ez genion sinetsi 21,32; Lk 7,30. 21,26 jendearen beldur 14,5; 21,46. // Joan profeta 14,5+. 21,32 zergalariak Lk 3,12; 7,29; 18,9-14; 19,1-10. // emagalduak Lk 7,37-50. 21,33 mahastia Is 5,1-2. 21,34 morroiak bidali 22,3. 21,35-36 hartu eta hil 22,6; 23,37. 21,37 semea bidali Jn 3,16-17; 1 Jn 4,9. 21,38 Oinordekoa duk Ga 3,16; 4,7; Heb 1,2. 21,42 Etxegileek... Sal 118,22-23 (Eg 4,11; 1 P 2,7). 21,46 jendearen beldur 14,5; 21,26. // Jesus profeta 16,14+.

22

Ezteien parabola (Lk 14,15-24)

1 Jesus berriro parabola bidez hitzegiten hasi zitzaien: 2 < Jainkoaren erregetzarekin, bere semearen ezteiak ospatzen zituen erregearekin bezala gertatzen da. 3 Bidali zituen morroiak gonbidatuei dei egitera. Baina haiek ez zuten etorri nahi izan. 4 Berriro beste morroi batzuk bidali zituen, mandatu honekin: "Esaiezue gonbidatuei: Hara, gertu daukat bazkaria; hilak ditut zezenak eta zekor gizenduak, dena dago prest. Zatozte ezteietara". 5 Baina gonbidatuek ez zuten jaramonik egin: bata bere sorora joan zen, bestea bere negozioetara, 6 eta gainerakoek, morroiei heldurik, irainez bete eta hil egin zituzten. 7 Sumindu egin zen erregea eta, soldaduak bidaliz, hil egin zituen giza hiltzaile haiek eta su eman herriari. 8 Gero, bere morroiei esan zien: "Ezteiak prest daude, baina gonbidatuak ez ziren gai. 9 Zoazte, bada, bidegurutzeetara eta deitu ezteietara aurkitu ahala guztiak". 10 Atera ziren morroiak bideetara eta aurkituriko guztiak bildu zituzten, on nahiz gaizto. Eztei-gela bazkaltiarrez bete zen. 11 Erregeak, bazkaltiarrak ikustera sartu zenean, eztei-jantzirik gabe zegoen bat ikusi zuen, 12 eta esan zion: "Adiskidea, nola sartu zara hemen eztei-jantzirik gabe?" Hark hitzik ez. 13 Erregeak mahai-zerbitzariei esan zien, orduan: "Lot ezazue hanka eta esku, eta bota kanpora, ilunbetara. Negarra eta hortz-karraska izango da han". 14 Zeren gehiago baitira deituak aukeratuak baino*".

Zesarrena Zesarri eta Jainkoarena Jainkoari (Mk 12,13-17; Lk 20,20-26)

15 Fariseuek elkar hartu zuten, Jesusi galdera bat eginez tranpa jartzeko. 16 Beraz, ikasle batzuk bidali zizkioten, Herodesen alderdikoekin, galdetzera:

— Maisu, badakigu egizale zarena eta Jainkoaren bidea behar bezala irakasten duzuna;inoren zeresanak ez dizu axolarik, ez baitiozu begiratzen gizakiaren itxurari. 17 Emaguzu, bada, zeure iritzia: zilegi al da Zesarri zerga* ordaintzea, bai ala ez?

18 Haien maltzurkeria igarriz, Jesusek esan zien:

— Zergatik zatozkidate zirika, itxurazaleok? 19 Ea, erakutsi zerga-txanpona.

Haiek denario* bat aurkeztu zioten. 20 Jesusek galdetu zien:

— Norenak dira irudi eta izen hauek?

21 Erantzun zioten:

— Zesarrenak.

Jesusek, orduan:

— Eman, bada, Zesarrena Zesarri eta Jainkoarena Jainkoari.

22 Harriturik gelditu ziren erantzun honekin, eta Jesus bertan utzi eta alde egin zuten.

Hildakoen biztueraz (Mk 12,18-27; Lk 20,27-40)

23 Egun berean, saduzear batzuk hurbildu zitzaizkion Jesusi. Hauek ez dute sinesten hildakoak bizten direnik. Eta honela galdegin zioten:

24 — Maisu, Moisesek esan zigun: Gizon bat seine-alabarik gabe hiltzen bada, haren anaia alarguntsarekin ezkonduko da, anaiari ondorengoa emateko*. 25 Behin batean, baziren gure artean zazpi anaia. Zaharrena ezkondu eta seme-alabarik gabe hil zen eta anaiari utzi zion emaztea. 26 Beste horrenbeste gertatu zitzaien bigarrenari eta hirugarrenari, eta zazpiei gauza bera. 27 Azkenik, hil zen emakumea ere. 28 Biztuerakoan, zazpietako zeinen emazte izango da, denena izana baitzen?

29 Jesusek erantzun zien:

— Oker zabiltzate. Liburu Santuetan esana eta Jainkoaren ahalmena ez dituzue ezagutzen. 30 Izan ere, biztuerakoan ez da inor ezkonduko: zeruko aingeruak bezalakoak izango dira denak. 31 Gainera, hildakoen biztueraz, ez al duzue irakurri Jainkoak berak esan zizuena: 32 Ni Abrahanen, Isaaken eta Jakoben Jainkoa naiz? Ez da hilen Jainkoa, biziena baizik.

33 Entzuten zegoen jendea haren irakaspenaz txunditurik zegoen.

22,14 Zeren gehiago baitira deituak aukeratuak baino: H.h., Zeren asko baitira deituak, baina gutxi aukeratuak. Esamolde semitiko honen esanahia testuan emandakoa da. 22,17 zerga: Ik. Mk 12,14 oh. 22,19 denario: Ik. Mk 6,37 oh. 22,24 Dt 25,5-10ean azaltzen den Lebiratu deituriko legean oinarritzen dira saduzearrak biztueraren kontrako beren iritzia argudiatzeko; lege horri buruz, ik. Dt 25,5 oh.

22,2 ezteiak, zorion mesianikoaren irudi 9,15; 25,1.5-6.10; Is 25,6; Ap 19,7.9. 22,10 on nahiz gaizto 13,37-43.4748. 22,13 Ik. 8,12+. 22,15 tranpa jartzeko 16,1+. 22,18 itxurazale 6,2+. 22,21 Zesarrena Zesarri Erm 13,6-7. 22,23 saduzearrak eta hildakoen biztuera Eg 4,1-2; 23,6-8. 22,24 Gizon... Has 38,8; Dt 25,5-6.

Agindurik nagusiena (Mk 12,28-34; Lk 10,25-28)

34 Jesusek saduzearrak hitzik gabe utzi zituela jakitean, fariseuak elkarrekin bildu ziren, 35 eta beraietako lege-gizon batek galdetu zion Jesusi azpikeriaz:

36 -Maisu, zein da legeko agindurik nagusiena?

37 Jesusek erantzun:

— Maita ezazu Jauna, zeure Jainkoa, bihotz-bihotzez, gogo osoz eta adimen guztiaz. 38 Hori da agindurik nagusiena eta lehena. 39 Eta bigarrena, ez garrantzi gutxiagokoa*, hauxe da: Maitatu lagunurkoa zeure burua bezala. 40 Bi agindu hauetan oinarritzen dira Liburu Santu guztiak*.

Mesias, Dabiden Seme eta Jaun (Mk 12,35-37; Lk 20,41-44)

41 Oraindik fariseuak bildurik zeudela, Jesusek galdera hau egin zien:

42 -Zer diozue Mesiasi buruz? Noren ondorengoa* da zuen ustez?

Haiek erantzun zioten:

— Dabidena.

43 Jesusek, orduan:

— Eta Dabidek nola esaten dio, bada, "Jauna", Jainkoaren Izpirituaren argiz? Hau baitio Dabidek:

44 Hona Jaunak ene Jaunari esana: < Eseri nire eskuinean, zeure etsaiak oinazpian jartzen dizkizudan bitartean".

45 "Beraz, Dabidek Jauna deitzen badio, nola izan dezake ondorengo?"

46 Ezin izan zion inork erantzun, eta egun hartatik aurrera ez zen inor ausartu galderarik egiten.

23

Jesusek lege-maisuak eta fariseuak salatu (Mk 12,38-40; Lk 11,37-52; 20,45-47)

1 Honela mintzatu zitzaien Jesus jendetzari eta ikasleei: 2 "Lege-maisuek eta fariseuek Moisesen irakatsiak adierazteko eginkizuna dute*. 3 Saia zaitezte, beraz, haiek esaten dizueten guztia betetzen; baina ez egin egiten dutena; esan, esaten baitute, baina egiten ez. 4 Zama astunak lotu eta besteei leporatzen dizkiete, baina beraiek ez dute atzamar bat ere mugitu nahi. 5 Egiten duten guztia, jendeak ikusteagatik egiten dute; larrutxa zabalak eraman ohi dituzte bekokian eta borlatxo luzeak* jantzietan; 6 gogoko dituzte jai-otorduetan mahaiburuak eta sinagogetan lehen aulkiak; 7 gogoko dute plazetan jendeak agur egitea eta guztiek "maisu" deitzea. 8 Zuek, ordea, ez utzi inori zuei "maisu" deitzen, bat bakarra baita zuen maisua, eta zuek denak senideak baitzarete. 9 Eta ez deitu lurrean inori "aita", bat bakarra baita zuen aita, zerukoa. 10 Eta ez utzi "gidari" deitzen ere, bat bakarra baita zuen gidaria, Mesias. 11 Zuetako handiena izan bedi zuen zerbitzari. 12 Bere burua goratzen duena, beheratu egingo du Jainkoak, eta bere burua beheratzen duena, goratu.

13 "Ai zuek, lege-maisu eta fariseu itxurazaleok, jendeari Jainkoaren erreinuko sarrera ixten diozuenok! Zeuek ez zarete sartzen eta sartu nahi luketenei ez diezue uzten. (14*).

15 "Ai zuek, lege-maisu eta fariseu itxurazaleok! Norbait juduberri* egiteagatik itsaso eta lehor zabiltzate, eta egin duzuenean, zeuek baino gaiago bihurtzen duzue ifernurako!

16 "Ai zuek, gidari itsuok! Honela irakasten duzue: "Tenpluarengatik zin egiteak ez du baliorik; tenpluko urrearengatik zin egiteak, ordea, behartu egiten du". 17 Zoro itsuok halakook! Zer da handiago, urrea ala urrea sagaratzen duen tenplua? 18 Beste hau ere irakasten duzue: "Aldareagatik zin egiteak ez du baliorik; aldare gaineko opariagatik zin egiteak, ordea, behartu egiten du". 19 Itsuok halakook! Zer da handiago: oparia ala oparia sagaratzen duen aldarea? 20 Aldareagatik zin egiten duenak, aldareagatik eta gainean dagoen guztiarengatik egiten du zin; 21 tenpluarengatik zin egiten duenak, tenpluarengatik eta bertan bizi den Jainkoarengatik egiten du zin; 22 zeruarengatik zin egiten duenak, Jainkoaren tronuarengatik eta bertan esertzen denarengatik egiten du zin.

23 "Ai zuek, lege-maisu eta fariseu itxurazaleok! Barazkirik kaxkarrenen* hamarrenak ordaintzen dituzue, eta legeko gauzarik garrantzizkoenak, berriz, zuzenbidea, errukia eta leialtasuna, bazterrera uzten. Hauek bete behar zenituzketen, haiek baztertu gabe! 24 Gidari itsuok! Eltxoa iragazten duzue eta gamelua irensten!

25 "Ai zuek, lege-maisu eta fariseu itxurazaleok! Edalontzia eta platera kanpotik garbitzen dituzue, barrutik lapurretaz eta gutiziaz gainezka beterik dauden bitartean! 26 Fariseu itsu hori! Garbi ezazu lehenik edalontzia barrutik, kanpotik ere garbi geldi dadin.

27 "Ai zuek, lege-maisu eta fariseu itxurazaleok! Hilobi zurituen antzeko zarete: kanpotik itxura ederrekoak dira, baina barrutik hil-hezurrez eta ustelkeriaz beteak. 28 Berdin zuek: azaletik zintzoak jendaurrean, baina barrutik itxurakeriaz eta gaiztakeriaz beteak.

29 "Ai zuek lege-maisu eta fariseu itxurazaleok! Profeten hilobiak eraikitzen eta gizon zintzoen hilarriak apaintzen dituzue, 30 esanez: "Gure arbasoen garaian bizi izan bagina, ez genukeen profeten hilketan haiekin parterik izango". 31 Horrela, zeuek aitortzen duzue profetak hil zituztenen ondorengo zaretela. 32 Bete ezazue, bada, zeuen gurasoen egintza gaiztoen neurria!

33 "Sugeok, sugegorrikumeok! Nola egingo diozue ihes ifernuko zigorrari? 34 Hor bidaliko dizkizuet nik profetak, jakintsuak eta lege-maisuak, eta zuek batzuk hil eta gurutziltzatu, besteak sinagogetan zigortu eta herririk herri erasoka erabiliko dituzue. 35 Horrela, zuen kontu ezarriko da lurrean isuri izan den errugabe guztien odolaren errua: hasi Abel zintzoaren odoletik, eta santutegitik aldarera bitartean hil zenuten Barakiasen seme Zakariasen* odoleraino. 36 Benetan diotsuet: Gizaldi honi emango zaio guzti horren zigorra.

22,39 ez garrantzi gutxiagokoa: H.h., horren antzekoa. 22,40 Liburu Santu guztiak: H.h., lege osoa eta profetak. 22,42 ondorengoa: H.h., semea; gauza bera 45. tx.ean. 23,2 Moisesen irakatsiak adierazteko eginkizuna dute: H.h., Moisesen irakats-aulkian eseriak daude; hau da, beraiek dira legea irakasteko eta azaltzeko kargudun ofizialak. 23,5 larrutxa: Grekoz, f:lakteria; larruzko ziskuak ziren; legeko lau pasarte nagusi eduki ohi zituzten barruan, pergaminotan idatziak (Ir 13,1-10.11-16; Dt 6,4-9; 11,13-21). Ezkerreko besoan eta bekokian eraman ohi zituzten judu helduek. Il borlatxo: Israeldar zintzo orok bere soinekoertzean hari urdinezko borlatxoak eraman ohi zituen Jainkoaren aginduak gogorarazteko; horregatik, begirune handia zieten jantzi-borlatxo horiei.

22,32 Ni Abrahanen... Ir 3,6. 22,33 jendea irakaspenaz txunditurik 7,28; 13,54; Mk 1,27; Jn 7,15. 22,35 azpikeriaz 16,1+. 22,37 Maita... Dt 6,5. 22,39 Maitatu... Lb 19,18. Ik. 5,43+. 22,40 Liburu Santuak 7,12+. Ik. Erm 13,10. 22,42 Mesias 2,4+. // Dabiden ondorengo 1,1+. 22,44 Hona Jaunak... Sal 110,1 (Eg 2,34-35; 1 Ko 15,25; Heb 1,13). 22,46 ez zen inor ausartu Mk 12,34; Lk 20,40. 23;5 jendeak ikusteagatik 6,1.5.16. 23,6 mahaiburuak Lk 14,7. 23,11 zerbitzuaren handitasuna 20,26+.

23,14 Eskuizkriburik hoberen eta zaharrenetako batzuetan ez da ageri tx. hau. Honela dio: Ai zuek, lege-maisu eta fariseu itxurazaleok! Azkengabeko otoitzen aitzakiaz alargunen ondasunak irensten dituzue. Horregatik, epairik zorrotzena izango duzue (ik. Mk 12,40). 23,15 juduberri: Grekoz, proselito. Hitz honek juduen sinesmenera bihurtutako eta erdainkuntzaz herri hautatuarekin elkarturiko jentila adierazten du. 23,23 Barazkirik kaxkarrenak: H.h., Menda, anisa eta kuminoa. 23,35 Zakarias: Ziur aski, 2 Kro 24,20-22an aipaturiko Joiadaren seme Zakarias da; bi hilketak Jesusek erabilitako hebraierazko Biblian azaltzen ziren lehenengoa eta azkenekoa ziren.

23,12 goratu, beheratu 18,4; Is 2,9-17; Ez 21,31; Jb 22,29; Es 29,23; Lk 1,52-53; 14,11; 18,14. 23,13 Ai zuek, lege-maisuok Jr 8,8; MI 2,8. // itxurazale 6,2+. // erreinuan sartu 5,20+. 23,16 gidari itsu 15,14; 23,24; Jn 9,38-41; Erm 2,19. 23,22 Jainkoaren tronua 5,34; Is 66,1; Eg 7,49. 23,23 hamarrenak Lb 27,30; Dt 14,22. // legeko gauzarik garrantzizkoenak 9,13; Jr 5,1; Am 5,21-24; Mi 6,8. 23,25 kanpotik garbitu Mk 7,4. 23,28 azaletik zintzo Lk 16,15. 23,31 profetak hil Eg 7,52. 23,33 sugegorrikumeok 3,7; 12,34; Lk 3,7. // ifernu 5,22+. 23,34 mezularien zoria 5,11-12; 10,23; 1 Ts 2,14-15. Ik. 21,35-36+. 23,35 Abelen odola Has 4,8-10. // Zakariasen odola 2 Kro 24,20-22.

Jesus Jerusalenengatik aieneka (Lk 13,34-35)

37 "Jerusalen, Jerusalen, profetak hiltzen eta Jainkoak zuri bidaliak harrikatzen dituzuna! Zenbat aldiz ez ditut bildu nahi izan zure serre-alabak, oi-

loak txitak hegalpean bildu ohi dituen bezala, eta zuek. ez duzue nahi izan. 38 Horra bada, hutsik geldituko zaizue etxea. 39 Eta esaten dizuet ez nauzuela ikusiko, harik eta hau esango duzuen arte: Bedeinkatua Jaunaren izenean datorrena!"

Jesus eskatologiaz mintzo (24,1-25,46)

24

Sarrera: tenplua suntsitua izango (Mk 13,1-2; Lk 21,5-6)

1 Jesus tenplutik atera eta bazihoan. Orduan, ikasleek hurbildu eta tenpluko eraikinak erakutsi zizkioten. 2 Baina Jesusek esan zien: "Ikusten duzue hori guztia, ezta? Ba, benetan diotsuet: Ez da hemen harririk harri gainean geldituko: dena suntsituko dote".

Azkenaren aurreko seinaleak (Mk 13,3-13; Lk 21,7-19)

3 Gero, Oliamendin* eserita zegoela, ikasleek bakarrean hurbildu eta galdetu zioten: "Esaguzu noiz gertatuko den hori, eta zein izango den zure etorreraren eta munduaren azkenaren ezaugarria".

4 Jesusek erantzun zien: "Kontuz! Ez zaitzatela inork engaina! 5 Asko etorriko dira, nire izena berenganatuz eta esanez: "Ni naiz Mesias"; eta jendea franko engainatuko dute. 6 Gerra-hots eta zurrumurruak entzungo dituzue. Begira, ez izutu, gertatu beharrekoa baita hori guztia; baina oraindik ez da azkena. 7Izan ere, nazioa nazioaren kontra eta erreinua erreinuaren kontra altxatuko dira; goseteak eta lurrikarak izango dira han eta hemen. 8 Baina hori guztia erdiminen hasiera da.

9 "Zori larrian jarriko zaituztete eta hil egingo; herri guztiek gorroto izango dizuete niregatik. 10 Orduan, askok fedeari uko egingo diote*, eta elkar saldu eta gorrotatuko dute. 11 Anitz sasiprofeta altxatuko dira eta asko engainatuko dituzte. 12 Eta gaiztakeria ugaltzean, gehienen maitasuna hoztu egingo da; 13 baina azkeneraino sendo irauten duena, horixe izango da salbatua. 14 Mundu guztian hotsegingo da Jainkoaren erregetzaren berrion hau, herri guztiek haren berri izan dezaten. Orduan etorriko da azkena.

Larrialdi izugarria (Mk 13,14-23; Lk 21,20-24)

IS "Daniel profetak aipatzen duen profanatzaile higuingarria* toki santuan ezarria ikusiko duzuenean -irakurleak uler beza-, 16 orduan, Judean daudenek ihes egin bezate mendietara; 17 etxegainean dagoena ez bedi jaits etxeko gauzak hartzera, l8eta soroan dena ez bedi itzul soingaineko bila. 19 Dohakabeak egun haietan haurdun daudenak eta bularreko haurrak dituztenak! 20 Eskatu Jainkoari, ihes egin beharra neguan edo larunbatez gerta ez dakizuen. ZI Zeren munduaren hasieratik orain arte izan ez. den eta izango ez den bezalako larrialdi handia izango baita orduan. 22 Eta Jainkoak aldi hori laburtuko ez balu, ez litzateke inortxo ere bizirik aterako; baina, aukeratuak direla eta, laburtu egingo ditu egun horiek.

23 "Orduan, norbaitek "Hona hemen Mesias" edo "Hara han" esango balizue, ez sinetsi. z4Izan ere, gezurrezko mesiasak* eta sasiprofetak agertuko dira eta aukeratuak berak ere, ahal balitz, engainatzeko moduko mirari handiak eta egintza harrigarriak egingo dituzte. 25 Horra, jakinaren gainean jarri zaituztet aidez aurretik. 26 Beraz, norbaitek "Hara, basamortuan dago" esaten badizue, zuek ez irten, edo "Hara, etxe barruan dago" esaten badizue, ez sinetsi. 27 Izan ere, tximistak une batean sortaldetik sartalderaino argi egiten duen bezala, hala izango da Gizonaren Semearen etorrera. 28 Sarraskia non, han biltzen dira putreak.

24,3 Oliamendi: Ik. 21,1 oh. 24,10 fedeari uko egingo diote: H.h., eskandalizatu egingo dira; ik. Mk 6,3 oh. 24,15 profanatzaile higuingarria: H.h., hondamendiaren higuingarrikeria; ik. Mk 13,14 oh.

23,37 profetak biltzen dituzuna 1 Erg 19,10.14; Jr 26,20-23; 2 Kro 24,20-22; Eg 7,52; 1 Ts 2,15; Heb 11,37. 23,38 hutsik geldituko etxea 1 Erg 9,7-8; Jr 12,7; 22,5; Th 14,4. 23,39 Bedeinkatua... Sal 118,26. Ik. 21,9+. 24,2 harririk harri gainean Lk 19 44. 24,3 Jesusen etorrera 10 23+;1 Ko 15 23;1 Ts 219; 2 Ts 2,1.8; St 5,7-8; 2 P 3,4.12; 1 Jn 2,28. 24,4 Ez zaitzatela engaina 24,5.11.24; 1 Jn 2,26; 3,7; Ap 2,20; 12,9; 13,14. 24,7 nazioa nazioaren kontra Is 19,2; 2 Kro 15,6-7. 24,8 erdiminen hasiera Is 13,8; Os 13,13; Jn 16,21; Erm 8,22; 1 Ts 5,3; Ap 12,2. 24,9 Zorilarrian jarri 10,17.23; 13,21; Jn 16,2. // gorroto izango dizuete 10,22; Jn 15,18-21; 16,2. 24,10 elkar gorrotatu 10,21.35-36; Mi 7,6. 24,11 sasiprofetak 7,15+. 24,12 maitasuna hoztu Lk 18 8; 2 Ts 2,3. 24,13 azkeneraino sendo iraun 10 22. 24,14 berriona munduan hotsegingo 26,13; 28,19; Mk 16,15; Eg 1,8+; Erm 10,18; Kol 1,23. // azkena 24,6.13. 24,15 profanatzaile higuingarria Dn 9,27; 11,31; 12,11; 1 M 1,54; 6,7; 2 Ts 2,3-4. 24,17 etxegainean dagoena Lk 17,31. 24,21 larrialdia Dn 12,1. Ik. JI 2,2; Ap 7,14.

Gizonaren Semearen etorrera (Mk 13,24-27; Lk 21,25-28)

29 "Egun haietako larrialdiaren ondoren berehala, eguzkia ilunduko da, ilargiak ez du argirik egingo, izarrak zeru goitik amilduko dira, eta ortzea dardarka ariko. 30 Orduan, Gizonaren Semearen seinalea azalduko da zeruan, eta lurreko leinu guztiak bularjoka ariko dira, Gizonaren Semea zeruko hodei artean ahalmen eta aintzaz beterik etortzen ikustean. 31 Orduan, bere aingeruak bidaliko ditu turutots ozenez, eta haren aukeratuak bilduko dituzte lao haizeetatik, lurmuga batetik besteraino.

Ez dakizue bau guztia noiz izango den. Egon erne! (Mk 13,28-33,35; Lk 21,29-33;17,26-30,34-36;12,39-40)

32 "Ikasj pikondoaren irudi honetatik: kimua berrjtzen eta hostos zabaltzen zaioneko, badakizue uda hurbil dela. 33 Era berean, gauza horiek ikustean, jakizue hurbil dela, Gizonaren Semea* ate ondoan duzuela. 34 Benetan diotsuet: Gizaldi honetakoak hil baino lehen gertatuko dira gauza guztiok. 35 Zeru-lurrak igaroko dira, bains nire hitzak ez dira bete gabe igaroko.

36 "Bains zein egunetan edo ordutan gertatuko den, ez daki inork, ez zeruko aingeruek, ez Semeak, Aitak bakarrik baizik. 37 Noeren garaian bezala gertatuko da Gizonaren Semearen etorrerakoan. 38 Uholdearen aurretik, jan-edanean ziharduen eta ezkondu egiten zen jendea, Noe untzian sartu zen arte; 39 eta ez ziren konturatu, uholdea iritsi eta denak eraman zituen arte. Gauza bers gertatuko da Gizonaren Semearen etorrerakoan ere. 40 Soroan izango diren bi gizonetatik, bats eraman eta bestea utzi egingo dote; 41 errotan ehotzen ariko diren bi emakumeetatik, bats eraman eta bestea utzi egingo dote. 42 Zen egon, beraz, ez baitakizue zein,egunètan etorriko den zuen Jauna. 43;fTogoan hartu hau: etxeko nagusia, _ispurra gaueko zein ordutan etorriko den jakingo balu, zain egongo litzateke eta ez luke etxea zulatzen utziko. 44 Prest egon, bada, zuek ere, gutxien uste duzuen orduan etorriko baita Gizonaren Semea.

Zerbitzuan leial iraun (Lk 12,41-48)

45 "Izan zaitezte morroi leial eta zentzuduna bezala, nagusiak etxeko morroiei bere orduan janaria banatzeko eginkizuna eman diona bezala. 46 Zorionekoa morroi hori, nagusiak, iristean, agindua egiten aurkitzen badu. 47 Benetan diotsuet: Bere ondasun guztien bora ipiniko du. 48 Bains morroia, gaiztoa bada eta, nagusiak luzatu egingo duelakoan, 49 bere morroikideak jotzen eta mozkorrekin jan-edanean hasten bada, 50 gutxien espero duen egunean eta gutxien uste duen orduan etorriko zaio nagusia, 51 eta zigorrik gogorrena ezarriko dio ela itxurazaleek merezi duten zoria emango. Negarra eta hortz-karraska izango da han.

24,24 gezurrezko mesiasak: Ik. Eg 5,36-37. 24,33 Gizonaren Semea: Ez dakar jatorrizkoak; argitasunagatik sartu da.

24,24 gezurrezko mesiasak 24 5’ Eg 5,36-37; 1 Jn 2,18. // sasiprofetak 7,15+. // mirari eta egintzak Dt 13,24; 2 Ts 2 9-12; Ap 13 13-14. 24,27 Gizonaren Semearen etorrera 24,3+. 24,28 Sarraskia, putreak Lk 17,37. Ik. Is 3415; Jb 3930. 24,29 Ik. Is 13,9-10; 34,4. // ilundu Ez 32,7-8; JI 2,10; 3,4; Am 8,9; Ap 6,12. // dardarka sri Ag 2,6; Ap 6,13. 24,30 bularjoka Za 12,10-14; Ap 1,7. // Gizonaren... 16,27; 26,64; Dn 7,13-14. 24,31 Ik. 13,41; Is 27,13; Dt 30,4; Za 2,10; 1 Ts 4,16. 24,34 Gizaldi honetakoak hil baino lehen 10 23; 16,28’ 23,36. 24,35 nire hitzak ez dira bete gabe igaroko 5,18; Lk 16,17. 24,36 ez daki inork Eg 1,7; 1Ts 5,1-2. 24,37 Noeren garais Has 6,9-13. // Gizonaren Semearen etorrera 24,3+. 24,38 Uholdea Has 6,13-7,24; 2 P 2,5; 3,6. 24,42 Zain egon 25,13; Lk 12,40; 21,36; 1 Ko 16,13; 1 Ts 5,6; Ap 1615. 24,43 lapurraren irudia 1 Ts 5,2; 2 P 3,10; Ap 3,3; 16,15. 24,47 ondasun guztien bora ipini 25,21.23.

25

Hamar neskatxen parabola

1 "Jainkoaren erregetzarekin, kriseiluak hartu eta senar ezkonberriari bidera irten zitzaizkion hamar neskatxekin bezala gertatzen da. 2 Neskatxetako bost zentzugabeak ziren eta bost zentzudunak. 3 Kriseiluak hartzean, zentzugabeek ez zuten oliorik hartu; 4 zentzudunek, ordea, kriseiluekin batera olioa ere hartu zuten ontzietan. 5 Senarrak luzatzen zuenez, logaletu egin ziren denak eta loak hartu zituen.

6 "Gauerdian oihu bat izan zen: "Hemen da senarra! Irten bidera!" 7 Jaiki ziren denak eta beren kriseiluak prestatu zifuzten. 8 Orduan, zentzugabeek zentzudunei esan zieten: "Emaguzue olio-pixka bat, kriseiluak itzaltzera doazkigu eta". 9 Zentzudunek erantzun zieten: "Ea ez dugun nahikoa denontzat; hobe duzue badaezpada dendara joan eta erosi".

10 "Baina, erostera joanak zirelarik, senarra iritsi zen, eta prest zeudenak ezteietara sartu ziren berarekin. Eta atea itxi egin zen.

11 "Iritsi ziren, azkenik, beste neskatxak ere eta dei egin zuten: "Jauna, jauna! Zabaldu!" 12 Baina jaunak erantzun zien: "Benetan diotsuet, ez dakit nor zareten".

13 "Zain egon, beraz, ez baitakizue, ez egunik, ez ordurik.

Talentuen parabola (Lk 19,11-27)

14 "Jainkoaren erregetzarekin, atzerrira irten behar zuen gizonarekin bezala gertatzen da. Bere morroiei dei egin eta ondasunak utzi zizkien: 15 bati bost talentu*, beste bati bi eta besteari bat, bakoitzari bere trebetasunaren arabera. Gero, alde egin zuen. 16 Bost talentu hartu zituenak, inbertitu egin zituen berehala eta beste bost irabazi. 17 Orobat bi talentu hartu zituenak: inbertitu eta beste bi irabazi zituen. 18 Bat bakarra hartu zuenak, aldiz, lurrean zuloa egin eta bertan gorde zuen nagusiaren dirua.

19 "Handik denbora askora, etorri zen nagusia eta morroiei kontuak hartzen hasi zitzaien. 20 Aurreratu zen bost talentu hartu zituena eta beste bost aurkeztu zizkion, esanez: "Jauna, bost talentu utzi zenizkidan; hona beste bost nik irabaziak". 21 Nagusiak esan zion: "Ederki, morroi on eta leiala! Gauza gutxian leial izan zara, askoren buru ipiniko zaitut; sartu zeure jaunaren festa ospatzera". 22 Aurreratu zen, gero, bi talentuduna eta esan zion: "Jauna, bi talentu utzi zenizkidan; hona beste bi nik irabaziak". 23 Nagusiak esan zion: "Ederki, morroi on eta leiala! Gauza gutxian leial izan zara, askoren buru ipiniko zaitut; sartu zeure jaunaren testa ospatzera". 24 Aurreratu zen talentu bakarra hartu zuena eta esan zion: "Banekien gizon zorrotza zarena, erein ez duzun tokian hartzen eta zabaldu ez duzun tokian biltzen duzuna; 25 beldur nintzen, eta zure talentua lurrean ezkutatu nuen. Hona zeure dirua!" 26 Nagusiak erantzun zion: "Ai morroi gaizto eta alferra! Bazenekien erein ez dudan tokian hartzen dudana eta zabaldu ez dudan tokian biltzen. 27 Beraz, bankuan jarri behar zenuen nire dirua, itzultzean bere korrituekin jaso nezan. 28 Ken iezaiozue, bada, talentua eta eman hamar dituenari. 29 Izan ere, fruitua dakarrenari eman egingo zaio, eta gainezka izango du; fruiturik ez dakarrenari, ordea, daukan apurra ere kendu egingo zaio*. 30 Eta ezertarako gauza ez den morroi hau jaurtiki kanpora, ilunbetara. Negarra eta hortz-karraska izango da han".

25,15 talentu: 6.000 denarioren (ik. Mk 6,37 oh.) bahokidea. 25,29 fruitua dakarrenarL.. kendu egingo zaio: H.h., daukan orori eman egingo zaio eta gainezka izango du; ez daukanari, ordea, daukana ere kendu egingo zaio.

24,51 Negarra eta hortz-karraska 8,12+. 25,1 kriseiluak Lk 12,35-38. // senarra 9,15+. 25,2 zentzugabeak, zentzudunak 7,24.26. 25,5 luzatzen’zuenez 24,48; 2 P 3,9. 25,10 ezteiak Ap 19,7.9. 25,11 Zabaldu Lk 13,25. 25,12 ez dakit nor zareten 7,23; Lk 13,27. 25,13 Zain egon 24,42+. 25,14 Ik. Mk 13,34. 25,21 morroi leiaiaren saria 24,46-47; 25,23; Lk 16,10. 25,29 Ik. 13,12; Mk 4,25; Lk 8,18. 25,30 kanpora, ilunbetara 8,12+.

Azken auzia

31 "Gizonaren Semea, aingeru guztiak lagun dituela, aintzaz beterik etortzean, bere errege-aulkian eseriko da. 32 Herriak oro haren aurrean bilduko dituzte. Hark batzuk besteengandik bereizi egingo ditu, artzainak ardiak akerretatik bereizten dituen bezala, 33 eta ardiak bere eskuinean eta akerrak ezkerrean ezarriko ditu. 34 Orduan, erregeak eskuinekoei esango die: "Zatozte, nire Aitaren bedeinkatuok; hartzazue munduaren sortzetik zuentzat prestatua dagoen erreinua. 35 Gose bainintzen eta jaten eman zenidaten; egarri, eta edaten eman; arrotz, eta etxean hartu ninduzuen; 36 biluzik nengoen, eta jantzi egin ninduzuen; gaixo, eta bisitatu; gartzelan, eta ikustera etorri". 37 Orduan, zintzoek esango diote: "Jauna, baina noiz aurkitu zintugun goseak eta jaten eman genizun, edo egarriak eta edaten eman? 38 Noiz aurkitu zintugun arrotz eta etxean hartu, edo larrugorri aurkitu eta jantzi? 39 Noiz aurkitu zintugun gaixo edo gartzelan eta ikustera joan?" 40 Eta erregeak erantzungo die: "Benetan diotsuet: Nire seniderik txikien hauetako edozeini egin zeniotena, neuri egin zenidaten".

41 "Gero, ezkerrekoei esango die: "Alde niregandik urruti, madarikatuok, deabruarentzat eta haren lagunentzat prestatua dagoen betiko sutara. 42 Gose bainintzen eta ez zenidaten jaten eman; egarri, eta edaten eman ez; 43 arrotz, eta ez ninduzuen etxean hartu; biluzik, eta ez ninduzuen jantzi; gaixo eta gartzelan, eta ez zineten ikustera etorri". 44 Orduan, haiek ere esango diote: "Jauna, baina noiz aurkitu zintugun gose edo egarri, arrotz edo larrugorri, gaixo edo gartzelan, eta guk lagundu ez?" 45 Hark erantzungo die: "Benetan diotsuet: Txikien hauetako edozeini egin ez zeniotena, neuri ez zenidaten egin". 46 Eta hauek betiko zigorretara joango dira; zintzoak, berriz, betiko bizitzara".

NEKALDIA ETA BIZTUERA (26,1-28,15)

26

Jesus nola atxilotuko (Mk 14,1-2; Lk 22,1-2; Jn 11,45-53)

1 Jesusek, hitzaldi hauek oro amaitzean, bere ikasleei esan zien: 2 "Dakizuenez, etzi Bazko-Jaia da eta Gizonaren Semea etsaien eskuetara eman eta gurutziltzatu egingo dute".

3 Orduan, apaizburu eta herriko zaharrak Kaifas zeritzan apaiz nagusiaren jauregian bildu ziren, 4 eta Jesus maltzurkeriaz atxilotzea eta hiltzea erabaki zuten. 5 Baina hau zioten: "Ez gero jaiegunean, herrian iskanbilarik gerta ez dadin".

Emakume batek Jesus ukenduz igurtzi (Mk 14,3-9; Jn 12,1-8)

6 Jesus Betanian* Simon legendunaren etxean zegoela, 7 emakume bat etorri zitzaion, hartzurizko ontzian ukendu baliotsua zekarrela. Eta Jesus mahaian zegoelarik, burura isuri zion. 8 Hori ikustean, ikasleek, haserre, honela zioten:

— Zergatik alferrik galdu horrela? 9 Garesti asko sal zitekeen eta dirua behartsuei eman.

10 Ohartu zen Jesus eta esan zien:

— Zergatik gogaitarazten duzue emakumea? Egintza ona egin du nirekin.

11 lzan ere, behartsuak beti dituzue zeuen artean, baina ni ez nauzue betirako zuekin. 12 Ukendu hau nire gorputzean isuriz, hilobiratua izateko prestatu nau* aurrez. 13 Benetan diotsuet: Mundu guztian barrena, berrion hau hotsegingo den edonon aipatuko da emakume hau eta beronek egina.

26,6 Betania: Ik. 21,17 oh.

25,31 Gizonaren Semearen etorrera 24,3+. // errege-aulki 19,28; Ap 3,21; 20,11. 25,32 bereizi Ez 34,17. 25,34 hartzazue erreinua Lk 12,32; 22,30. 25,35-36 erruki-egintzak 10,41-42; Is 58,6-8; Jb 31,32; Lk 10,33-35; 14,12-14; Eg 6,1-3; Erm 12,13.20; 2 Tm 1,16-19; Heb 13,2-3; St 2,15-16; 1 P 4,9. 25,40 neuri egin zenidaten 10,40-42; 18,5; Mk 9,41; Lk 10,16; Eg 9,5. 25,41 Alde niregandik 7,23+. // betiko sutara Mk 9,48; Jn 7; Ap 20,10. 25,46 betiko zigorra, betiko bizitza Dn 12,2; Jn 5,29. 26,1 hitzaldiaren amaiera Ik. 7,28+. 26,2 Bazko-Jaia Ir 12,1-20; Dt 16,1-8. // Jesus emana 17,22; 20,18-19; 26,21.45; 27,2; Mk 1410+; Lk 24,7.20; Jn 19,16; Erm 4,25; Ga 2,20; Ef 5,2. 26,3-4 Jesusen kontrako asmoak 12,14+; Sal 2,1-2 (Eg 4,2527); Sal 31,14.

Jesus Judasek saldua (Mk 14,10-11; Lk 22,3-6)

14 Orduan, Hamabietako batek, Judas Iskariote deituak, apaizburuengana joan 15 eta esan zien: "Zenbat agintzen didazue Jesus zuen eskuetara emateagatik?"

Zilarrezko hogeita hamar txanpon* agindu zizkioten. 16 Ordutik, Jesus haien eskuetara emateko egokiera bila hasi zen Judas.

Azken afarirako prestaketak (Mk 14,12-16; Lk 22,7-13)

17 Legamigabeko Ogien Jaiko lehen egunean, ikasleak hurbildu ziren Jesusengana, galdetuz:

— Non egin behar ditugu Bazko-afarirako prestaketak?

18 Hark esan zien:

— Zoazte hirira, halakoren etxera, eta esaiozue: "Maisuak dio hurbil dela bere ordua, eta zuenean ospatu nahi duela Bazkoa bere ikasleekin".

19 Jesusek agindu bezala egin zuten ikasleek, eta Bazko-afaria prestatu zuten.

Afarian: Judasen saldukeriaren iragarpena (Mk 14,17-21; Lk 22,14.21-23; Jn 13,21-30)

20 Ilunabarrean, mahaian zegoen Jesus hamabi ikasleekin. 21 Afaltzen ari zirela Jesusek esan zuen:

— Benetan diotsuet: Zuetako batek saldu egingo nau.

22 Haiek, oso goibeldurik, galdezka hasi zitzaizkion banaka:

— Nik ote, Jauna?

23 Hark erantzun zuen:

— Nirekin plater beretik jaten ari den batek salduko nau. 24 Gizonaren Semea badoa, bai, Liburu Santuek hartaz dioten bezala; baina dohakabea Gizonaren Semea salduko duena! Hobe zukeen jaio izan ez balitz!

25 Judasek, salduko zuenak, galdetu zion:

— Ni ote naiz hori, Maisu?

Jesusek erantzun zion:

— Zeuk esan duzu.

Azken afaria: hona nire gorputz-odolak! (Mk 14,22-25; Lk 22,15-20; 1 Ko 11,23-25)

26 Afaltzen ari zirela, ogia hartu zuen Jesusek eta, bedeinkazioa esan ondoren, zatitu eta ikasleei eman zien, esanez: "Hartzazue eta jan, hau nire gorputza da".

27 Gero, kopa hartu eta, eskerronezko otoitza egin ondoren, eman egin zien, esanez: "Edan guztiok honetatik, 28 hau nire odola baita, Jainkoarekiko ituna berrituko duena*, bekatuak barkatzeko guztien alde isuria. 29 Egia esan, hemendik aurrera ez dut gehiago ardorik edango, neure Aitaren erreinuan zuekin ardo berria edan arte".

Afalondoan: Pedroren ukoen iragarpena (Mk 14,26-31; Lk 22,31-34; Jn 13,36-38)

30 Gorazarreak kantatu ondoren*, Oliamendira abiatu ziren.

31 Jesusek esan zien: "Zuek guztiok niregan duzuen sinesmenak huts egingo du* gaur gauean, honela baitago idatzia Liburu Santuetan: Joko dut artzaina eta ardiak sakabanatu egingo dira. 32 Baina biztu ondoren, aurretik joango natzaizue Galileara".

33 Pedrok esan zion:

— Zureganako beste guztien sinesmenak huts egiten badu ere, nireak inola ere ez.

34 Jesusek erantzun:

— Benetan diotsut: Gaur gauean, oilarrak jo baino lehen, hiru aldiz ukatuko nauzu.

35 Pedrok esan zion:

— Zurekin hil behar badut ere, ez zaitut inola ere ukatuko.

Eta gauza bera zioten ikasle guztiek.

26,12 prestatu nau: Ik. Mk 14,8 oh. 26,15 Zilarrezko hogeita hamar txanpon: Ir 21,32aren arabera, esklabu baten prezioa zen. 26,28 Jainkoarekiko ituna berrituko duena: H.h., itun (berriaren) odola. 26,30 Gorazarreak kantatu ondoren: Ik. Mk 14 26 oh. 26,31 niregan duzuen sinesmenak huts egingo du: H.h., nitaz eskandalizatu egingo zarete; ik. Mk 6,3 oh.

26,13 berriona Mk 1,1+. 26,14 Hamabiak 102+. 26,15 hogeita hamar txanpon Ir 21,32; Za 11,12. Ik. 27,3. 26,17 Legamigabeko Ogien Jaia Ir 12,15-20; Mk 14,1; Lk 22,1. Ik. 1 Ko 5,7-8. 26,18 hurbil da Jesusen ordua Jn 7 30; 12 27; 13,1; 17 1. 26,23 Nirekin jaten ari dena Sal 41,10; Jn 13,18. 26,24 Gizonaren Semea 8 20+. ll dohakabea Jn 17 12; Eg 1 16-20.25. 26,26 Ik. 14,19; 15,36; Lk 24,30; Jn 6,51-58; l Ko 1016. 26,28 ituna, odola Ir 24,4-8; Za 9 11; Heb 9,20. // bekatuak barkatzeko isuria Is 53,12; Jn 1,29; Erm 4,25; Ef 1,7; Heb 9,22; 10,18; 1 P 2,24. 26,31 sinesmenak huts egingo 5,29+. // Joko... Za 13,7. Ik. 26,56; Jn 16,32.

Getsemaniko otoitz larria (Mk 14,32-42; Lk 22,39-46),

36 Jesus bere ikasleekin Getsemani zeritzan landa batera iritsi zen, eta esan zien: "Zaudete hemen, ni hara otoitz egitera noan bitartean".

37 Pedro eta Zebedeoren bi semeak eraman zituen berekin. Tristura eta larria sentitzen hasi zen, 38 eta esan zien: "Hiltzeko zorian nago tristuraz. Gelditu hemen eta zaudete erne nirekin batera". 39 Eta aurreraxeago joanik, ahozpez erori zen eta otoitz egin zuen, esanez: "Ene Aita, ahal bada, urrun ezazu niregandik edari samin* hau. Hala ere, egin bedi zuk nahi bezala, ez nik nahi bezala".

40 lkasleengana joan eta lotan aurkitu zituen. Pedrori esan zion: "Beraz, ordubete ere ezin izan zarete nirekin erne egon? 41 Zaudete erne eta egizue otoitz, tentaldian ez erortzeko: gogoz gartsu izan arren, ahula baita gizakia*".

42 Bigarren aldiz aldendu eta otoitz egin zuen, esanez: "Ene Aita, edari samin hau derrigorrez edan behar badut, egin bedi zure nahia".

43 Eta berriro itzulirik, Io aurkitu zituen, begiak astun baitzituzten. 44 Haiek utzirik, berriz ere aldendu eta hirugarren aldiz otoitz egin zuen, lehengo hitzak berriro esanez. 45 Ondoren, ikasleengana joan eta esan zien: "Egin Io eta hartu atseden! Hara, gainean da ordua, Gizonaren Semea bekatarien eskuetara emana izateko. 46 Jaiki, goazen, hemen da salduko nauena!"

Jesus loturik eraman (Mk 14,43-50; Lk 22,47-53; Jn 18,3-12)

47 Jesus hizketan ari zela, han azaldu zen Judas, Hamabietako bat; gizon-multzo handi bat zetorren harekin, ezpata eta makilak eskuetan, apaizburu eta herriko zaharrek bidalirik. 48 Saltzaileak seinale hau jarria zien: < Nik musu emango diodana, horixe da, atxilot ezazue". 49 Berehala, Jesusengana hurbildu eta esan zion: "Agur, Maisu!"

Eta musu eman zion.

50 Jesusek esan zibnL "Adiskide, egizu egitekoa!"

Orduan, besteek; Jesusengana hurbildurik, heldu eta atxilotu egin zuten. 51 Jesusekin zeudenetako batek ezpata atera, apaiz nagusiaren morroia jo eta belarria moztu zion. 52 Jesusek esan zion: "Itzuli ezpata hori bere tokira, zeren ezpataz ari dena ezpataz hilko baita. 53 Ala uste al duzu ezin diodala Aitari dei egin? Hamabi aingeru-talde eta gehiago jarriko lizkidake berehala ondoan. 54 Baina nota beteko lirateke, orduan, Liburu Santuak, honela gertatu behar duela baitiote?"

ss Une hartan, Jesusek jendeari esan zion: "Ezpataz eta makilaz etorri zarete, lapur baten bila bezala, ni harrapatzera! Egunero esertzen nintzen tenpluan irakasten, eta ez ninduzuen atxilotu. 56 Baina hau guztia profetek idatzia bete dadin gertatu da".

Orduan, ikasle guztiek Jesus utzi eta ihes egin zuten.

Jesus judu-biltzarrearen aurrean (Mk 14,53-65; Lk 22,54-55.63-71; Jn 18,13-15.19-24)

57 Jesus atxilotu zutenek Kaifas apaiz nagusiaren etxera eraman zuten, han bilduak baitziren lege-maisu eta herriko zaharrak. 58 Pedro, Jesusi urrutitik jarraituz, apaiz nagusiaren jauregiraino joan eta, barrura sarturik, morroiekin eseri zen, hura guztia zertan amaitzen zen ikusteko.

59 Apaizburuak eta Biltzarre Nagusi* osoa Jesusen kontra gezurrezko lekukotasun bila zebiltzan, heriotzara kondenatzeko; 60 baina ez zuten aurkitu, gezurrezko lekuko asko azaldu arren. Azkenean, bi azaldu ziren, 61 esanez: "Honek esana du: Jainkoaren santutegia desegin dezaket eta hiru egunetan berreraiki".

62 Orduan, apaiz nagusiak zutitu eta galdetu zion:

— Ez al diezu::deus erantzun behar zure kontra ateratzen dituztenei?

63 Baina Jesus isilik. Apaiz nagusiak esan zion:

— Jainko biziarengatik eskatzen Bizut: Esaguzu zinez zu al zaren Mesias, Jainkoaren Semea.

64 Jesusek erantzun:

— Zeuk esan duzu. Eta gehiago diotsuet: Oraindanik Gizonaren Semea Ahalguztidunaren eskuinean eserita eta zeruko hodei gainean etortzen ikusiko duzue.

65 Orduan, apaiz nagusiak bere jantziak urratu zituen eta esan:

— Biraoa* esan du. Ba ote dugu lekuko beharrik? Zeuek entzun duzue biraoa. 66 Zer deritzozue?

Haiek erantzun:

— Heriotza merezi du.

67 Orduan, aurpegira listua bota eta ukabilkadak eman zizkioten; beste batzuek masailakoak ematen zizkioten, 68 esanez: "Asma ezak, Mesias, nork jo hau?"

26,39 edari saurin: H.h., kopaledalontzi; ik. Mk 10,38 oh. 26,41 gogoz... gizakia: H.h., izpiritua gartsua da, baina haragia ahula.

26,32 aurretik Galileara 28,7. 26,34 ukatuko nauzu 26,69-75. Ik. 10,33+. 26,35 Zurekin hil Jn 11,16. 26,36 Ik. Jn 18,1. // otoitz egitera 14,23+; Heb 5,7. 26,37 Pedro eta Zebedeoren bi semeak 171. 26,38 erne egon 24,42+. 26,39 edari saurin hau 20,22+. // Aitaren nahia 6,10+; Jn 12,27-28; Flp 2,8. 26,41 tentaldian ez etortzeko 6,13+. 26,45 gainean da ordua 26,18+. // emana izateko 26,2+. 26,51 morroia Jn 18,26. 26,52 ezpataz ari dena Has 9,6. 26,54 honela gertatu behar du Jn 14,31. Ik. 26,2+. 26,55 Egunero tenpluan Lk 19,47; 21,37; Jn 18,20. 26,56 ihes egin zuten Ik. 26,31+. 26,57 Kaifas 26,3; Lk 3,2; Jn 11,49; 18,13-14.24.28; Eg 4,6.

Pedrok Jesus ukatu (Mk 14,66-72; Lk 22,56-62; Jn 18,15-18.25-27)

69 Pedro kanpoan eseria zegoen, patioan; neskame batek ondoratu eta esan zion:

— Hi ere Jesus galilearrarekin bizi hintzen.

70 Baina hark guztien aurrean ukatu zuen:

— Ez zekinat zertaz ari haizen.

71 Ate ondora irten zen, eta beste neskame batek ikusi eta han zeudenei esan zien:

— Jesus nazaretarrekin ibilia da hau.

72 Pedrok berriro ukatu zuen, zin eginez:

— Ez dut ezagutzen gizon hori.

73 Geroxeago, han zeudenek, hurbildurik, Pedrori esan zioten:

— Bai, hi ere horietakoa haiz, noski; hizkeran ezagun duk.

74 Orduan, Pedro biraoka eta maldizioka hasi zen:

— Ez dut ezagutzen gizon hori.

Une hartan oilarrak jo zuen. 75 Gogoratu zitzaion Pedrori Jesusek esana: "Oilarrak jo baino lehen, hiru aldiz ukatuko nauzu", eta, kanpora irtenik, negarrari eman zion saminki.

27

Jesus Pilatogana eramana (Mk 15,1; Lk 23,1-2; Jn 18,28)

1 Eguna argitu zuenean, apaizburu eta herriko zahar guztiek bildu ela Jesusen kontrako erabakia hartu zuten, heriotzara kondenatzeko. 2 Gero, lotuta eraman zuten eta Pilato* gobernariaren eskuetara eman.

Judasen heriotza (Eg 1,18-19)

3 Judas saltzaileak, Jesus kondenatua zutela ikustean, damu izan zuen eta zilarrezko hogeita hamar txanponak apaizburu eta herriko zaharrei itzuli zizkien, 4 esanez:

— Oker egin dut, errugabea heriotzara emanez.

Baina haiek erantzun zioten:

— Eta guri zer? Hor konpon!

5 Orduan, dirua tenpluan jaurtikirik, aldegin eta bere burua urkatu zuen.

6 Apaizburuek dirua jaso eta esan zuten: "Ez da zilegi ditu hau tenpluko dirutegira botatzea, odoletan zikindua baita".

7 Eta elkarren artean erabaki ondoren, "Eltzegilearen soroa" erosi zuten diru harekin, kanpotarren hilerri izan zedin. 8 Horregatik, gaur egun ere "Odol-soro" deitzen zaio toki hari. 9 Honela bete zen Jeremias profetak esana*: Eta hartu zituzten zilarrezko hogeita hamar txanponak; hori izan zen israeldarrek ezarri zioten salneurria. 10 Eta eltzegilearen soroa erosteko erabili zituzten, Jaunak agindu zidan bezala.

26,59 Biltzarre Nagusi: Jatorrizkoan Sanedrin; 71 kidek osatzen zuten eta Israelen aginpide nagusia zuen. 26,65 jantziak urratu: Ik. Mk 14,63 oh. ll Biraoa: Ik. Mk 14,64 oh. 27,2 Pilato: Pontzio Pilato K.o. 26-36 urteetan izan zen Judean erromatar gobernari.

26,60 gezurrezko lekuko asko Sal 2712 35,11; Eg 6 13. 26,61 Jainkoaren santutegia desegin 24,2; 27,40; Jn 2,19; Eg 6,14. 26,63 Jesus isilik 27,12-14; Is 53,7; Eg 8,32. // Mesias 2,4+. // Jainkoaren Semea 4 3+. 26,64 Gizonaren... 24 30; Sal 110,1 Dn 7 13. // Gizonaren Semea 8,20+. 26,65 jantziak urratu Zen 14,6; 2 Sm 13 19; Jr 36,24; Jb 1,20; 2,12; Esd 9,3; Eg 14,14. // Biraoa 9,3+. 26,66 Heriotza merezi du Lb 24,16; Jn 19,7. 26,67 listua bota 27,30; Is 50,6. 26,70 hark ukatu 26,34. 27,2 eskuetara eman 26,2+. 27,3 hogeita hamar txanponak 26,15+.

Jesus Pilatoren aurrean (Mk 15,2-5; Lk 23,3-5; Jn 18,28-38)

11 Jesus gobernariaren aurrean aurkeztu zuten. Gobernariak galdetu zion:

— Zu al zara juduen erregea?

Jesusek erantzun zion:

— Zeuk diozu.

12 Apaizburuek eta zaharrek salaketa asko egiten zuten haren aurka, baina hark- ez zuen ezer erantzuten. 13 Pilatok esan zion:

— Ez al duzu entzuten zenbat gauza ateratzen duten zure kontra?

14 Eta ez baitzion salakuntza bati ere erantzunik eman, erabat harriturik gelditu zen gobernaria.

Jesus heriotzara kondenatua (Mk 15,6-15; Lk 23,13-25; Jn 18,39-19,16)

15 Bazko-Jaiero preso bat askatu ohi zuen gobernariak, herriak nahi zuena. 16 Bazen orduan preso sonatu bat, Barrabas* zeritzana. 17 Beraz, jendea bildu zenean, Pilatok galdetu zien:

— Zein nahi duzue askatzea, Barrabas ala Jesus, Mesias delakoa?

18 Ongi baitzekien bekaizkeriaz emana ziotela Jesus.

19 Epaimahaian eseria zegoela, emazteak mandatu hau bidali zion: "Ez zaitezela errugabe horrekin sar! Asko sufritu dut bart ametsetan hori dela eta".

20 Baina apaizburuek eta zaharrek jendea berotu zuten Barrabasen askatasuna eta Jesusen heriotza eska zitzan. 21 Gobernariak berriro galdetu zien:

— Bietako zein nahi duzue askatzea?

— Barrabas -erantzun zuten.

22 Pilatok esan zien:

— Eta zer egin behar dut Jesusekin, Mesias delakoarekin?

Denek erantzun zuten:

— Gurutzean josi!

23 Eta hark:

— Zer oker egin du, bada?

Haiek, are eta oihu handiagoz:

— Gurutzean josi!

24 Guztia alferrik zela eta, gainera, iskanbila sortzera zihoala ikusirik, Pilatok ura hartu eta eskuak garbitu zituen jendearen aurrean, esanez:

— Ez naiz gizon honen heriotzaren erantzule! Zeuek ikusi!

25 Herri osoak erantzun zuen:

— Geu eta gure ondorengoak egiten gara horren heriotzaren erantzule*!

26 Orduan, Barrabas askatu zien eta Jesus, zigorkarazi ondoren*, haien eskuetara eman zuen, gurutziltza zezaten.

Soldaduen isekak (Mk 15,16-20; Jn 19,2-3)

27 Gobernariaren soldaduek Jesus jauregira eraman zuten eta gudutaldeko denak bildu zituzten haren inguruan. 28 Soinekoak erantzi zizkioten eta purpurazko kapa batez jantzi zuten. 29 Arantzaz egindako koroa ezarri zioten buruan eta kanabera eskuan, eta, aurrean belaunikaturik, iseka egin zioten esanez: "Agur, juduen erregea!"

30 Listua botatzen zioten eta, kanabera kendurik, buruan jotzen zuten.

31 Nahiko iseka egin ondoren, kapa erantzi eta bere soinekoak jarri zizkioten. Gero, gurutzean josteko eraman zuten.

27,9 Jeremias profetak esana: Izatez, Za 11,12-13aren aipamen librea da, Jeremiasen liburuko zenbait gai tartekatzen diren arren (ik. Jr 18 2-3; 19,1-2; 32,6-15). 27,16 Barrabas: Zenbait eskuizkribuk Jesus izena ezarri dio aurretik Barrabasi. 27,25 Geu... erantzule: H.h., Horren odola geure eta gure ondorengoen gain; erantzukizuna norberaren gain hartzen dela adierazteko hebraierazko esamoldea. 27,26 zigorkarazi ondoren: Ik. Mk 15,15 oh.

27,8 Odol-soro Eg 1,19. 27,9-10 Eta hartu... Za 11 12-13. 27,11 juduen erregea 2,2+. 27,12 Jesus isilik 26,63+. 27,19 errugabea 27,4; Is 53,9 (1 P 2,22); Lk 23,47; Eg 3,14; 1 P 3,18. 27,22 Pilato eta herria Eg 3,13-14; 13 28. 27,24 eskuak garbitu Dt 21 6-9; Sal 26,6; 73 13. 27,25 Geu erantzule 2 Sm 1,16; 3 28-29; Jr 26,15; Eg 5,28; 18,6. 27,29 isekak 20,19; 27,41. Ik. Sal 22,8; 44,14. // juduen errege 2,2+. 27,30 Listua bota 26,67; Is 50,6.

Jesus gurutziltzatua (Mk 15,21-27; Lk 23,26.32-33.38; Jn 19,17-24)

32 Ateratzean, Zireneko gizon bat aurkitu zuten, Simon zeritzana, eta Jesusen gurutzea eramatera* behartu zuten.

33 Golgota izeneko tokira iritsi zirenean (Golgotak "Buruhezur" esan nahi du), 34 behazunez nahasiriko ardoa* eman zioten edatera. Jesusek dastatu, baina ez zuen edan nahi izan. 35 Gurutzean josi ondoren, soldaduek Jesusen jantziak banatu egin zituzten zotz eginez. 36 Eta han gelditu ziren, eserita, zaintzen. 37 Buruaren gainaldean kondenaren arrazoia ipini zuten idatzita: "Hau Jesus da, juduen erregea". 38 Bi lapur gurutziltzatu zituzten Jesusekin batera, bata eskuinean eta bestea ezkerrean.

Jesus gurutzean iraindua (Mk 15,29-32; Lk 23,35-39)

39 Handik igarotzen zirenek irain egiten zioten Jesusi, buruari eragin 40 eta esanez: "Santutegia desegin eta hiru egunetan eraikitzen omen duan horrek, Jainkoaren Semea baldin bahaiz, salba ezak heure burua! Jaits hadi gurutzetik!"

41 Era berean, apaizburu, lege-maisu eta zaharrek ere irri egiten zioten, esanez: 42 "Besteak salbatu dizkik, eta bere burua ezin. Israelgo errege omen duk hori; jaits dadila orain gurutzetik, eta sinetsiko diagu berarengan. 43 Jainkoarengan jarria dik usteona; libra dezala orain, maite baldin badu; ez zian, bada, esaten Jainkoaren Semea zela?"

44 Orobat, berarekin gurutzean josiak zeuden lapurrek ere irain egiten zioten.

Jesusen heriotza (Mk 15,33-41; Lk 23,44-49; Jn 19,28-30)

45 Eguerditik hirurak arte ilundu egin zuen lurbira osoan 46 Hirurak inguruan, Jesusek oihu handiz esan zuen: "Eli, Eli, lema sabaktani?" (Hau da: "Ene Jainko, ene Jainko, zergatik utzi nauzu?> ).

47 Hau entzutean*, bertan zeuden batzuek esan zuten: "Eliasi deika ari da>.

48 Eta berehala, haietako batek, lasterka belaki bat hartzera joan, ozpinetan busti eta, kanabera bati muturrean erantsiz, edatera eman zion. 49 Besteek, ordea, zioten: "Egon, ea datorkion Elias salbatzera!"

50 Baina Jesusek, berriro deiadar handia eginez, azken arnasa eman zuen. 51 Eta horra, santutegiko oihala* erdiz erdi urratu zen, goitik beheraino; lurrikara izan zen eta harkaitzak zartatu egin ziren; 52 hilobiak zabaldu eta hilik zeuden santu asko biztu egin ziren: 53 hilobietatik irten eta, Jesus bien ondoren, hiri santuan sartu ziren eta jende askori agertu zitzaizkion. 54 Lurrikara eta gertakari guztiok ikustean, erromatar ehuntariak eta harekin Jesus zaintzen zeuden besteek, beldurrak jota, esan zuten: "Zinez, Jainkoaren Semea zen hau!"

55 Baziren han emakume asko ere, urrutitik begira; Jesusi jarraituz Galileatik etorriak ziren, beraren zerbitzari; 56 haien artean, Magdalako Maria, Santiago eta Joseren ama Maria, eta Zebedeoren semeen ama.

Jesus hilobian ezarria (Mk 15,42-47; Lk 23,50-56; Jn 19,38-42)

57 Ilunabarrean, Jose zeritzan Arimateako* gizon aberats bat etorri zen, Jesusen ikaslea. 58 Pilatogana aurkeztu eta Jesusen gorpua eskatu zion. Pilatok emateko agindu zuen. 59 Josek, gorpua harturik, izara garbi batean bildu zuen 60 eta haitzean zulaturiko hilobi berri batean ezarri. Gero, harri handi bat irauliz, hilobiko sarrera itxi eta joan egin zen. 61 Magdalako Maria eta beste Maria hilobi aurrean eserita zeuden.

27,32 eramatera: Ik. Mk 15,21 oh. 27,34 behazunez nahasiriko ardoa: Konortea galarazteko ematen zitzaien edari hau kondenatuei. 27 47 Hau entzutean: Hala ere, Jesusen hitzei ematen dien interpretazioa okerra da, ironiazkoa ez bada behintzat. Eliasen etorreraren itxaropenari buruz, ik. Mk 9,11 oh. 27,51 santutegiko oihala: Ik. Mk 15,38 oh. 27,57 Arimatea: Judea iparraldeko hiria, Jerusalendik 30 km ingurura.

27,34Ik. Sal 69,22. 2735 Ik. Sal 22,19 (Jn 19,24). 27,38 Ik. Is 53,12; Lk 22,37; 23,32. 27,40 Santutegia desegin 26,61+. //Jainkoaren Semea 4,3+. 27,41 irri egiten zioten 27,29+. 27,42 Israelgo errege Jn 1,49; 12,13. 27,43 Ik. Sal 22 9; Jkd 2,18-20. // Jainkoaren Semea zela zioen Jn 5,18; 10 36; 19,7. 27,44 lapurren irainak Lk 23 39-41. 27,46 Eli... Sal 22,2. 27,47 Elias 11,14+. 27,48 Ik. Sal 69,22. 27,51 santutegiko oihala Ir 26,31-33; Heb 6,19; 1019-20. 27,51-53 Ik. Is 26,19; Ez 37,1-14; Dn 12,2. 27,53 hiri santua 4,5+. 27,54 Jainkoaren Semea 4,3+.

Hilobia zigilatua eta zaindua

62 Biharamuna larunbata zen*. Apaizburuak eta fariseuak Pilatogana bildu ziren elkarrekin, 63 eta esan zioten:

— Jauna, gogoratu dugu engainatzaile horrek, artean bizi zelarik, esan zuela: "Hiru egunen buruan biztu egingo naiz". 64 Agindu ezazu, bada, hirugarren egunera arte hilobia zaintzeko; ez dadila gerta, haren ikasleak gorpua eraman eta gero "Hilen artetik biztu da" herriari esanez etortzea. Azken engainu hau lehenengoa baino okerragoa izango litzateke.

65 Pilatok erantzun zien:

— Badituzue zeuen goardiak. Zoazte, eta zaindu dakizuen modura.

66 Joan ziren, bada, eta hilobia segurtatu zuten, harria zigilatuz eta goardia ipiniz.

28

Jesusen biztueraren herria (Mk 16,1-8; Lk 24,1-12; Jn 20,1-10)

1 Larunbata igaro eta asteko lehen eguna* argitzean, Magdalako Maria eta beste Maria hilobia ikustera joan ziren. 2 Bapatean, lurrikara gogorra gertatu zen: Jaunaren aingerua jaitsi zen zerutik eta, hurbildurik, harria biratu zuen eta gainean eseri. 3 Tximista zirudien eta haren jantzia elurra bezain zuria zen. 4 Hura ikustean, beldurrez dardar eta hilda bezala gelditu ziren zaintzaileak. 5 Baina aingerua emakumeei mintzatu zitzaien, esanez: "Zuek ez beldurtu. Badakit Jesus gurutziltzatuaren bila zabiltzatela. 6 Ez dago hemen, biztua baita, esan zuen bezala. Zatozte eta ikusi ezarria egon zeneko tokia. 7 Gero, zoazte bizkor ikasleei esatera: "Hilen artetik biztua da eta zuen aurretik joango da Galileara; han ikusiko duzue". Hau da esan behar nizuena".

8 Hilobitik arin-arin aldegin eta, ikaraz eta poz-pozik, ikasleei berri ematera joan ziren lasterka. 9 Hartan, Jesus atera zitzaien bidera eta agurtu egin zituen.

Emakumeek, ondoraturik, oinak besarkatu zizkioten eta gurtu egin zuten. t0 Jesusek esan zien: "Ez beldurtu! Zoazte eta esan nire senideei Galileara joateko; han ikusiko naute".

Soldaduak erosi

Il Emakumeak joan ondoren, goardiako batzuk hirira etorri ziren gertaturiko guztiaren berri apaizburuei ematera. 12 Apaizburuek, zaharrekin bildu eta soldaduei dirutza on bat emateko erabakia hartu zuten, 13 honela aginduz: "Esan ezazue, haren ikasleek gauez etorri eta zuek Io zeundetelarik gorpua eraman dutela. 14 Gobernariaren belarrietara ezer iristen bada, geu konponduko gara harekin eta arriskutik aterako zaituztegu".

15 Soldaduek dirua hartu eta esan bezala egin zuten. Eta halaxe zabaldu da juduen artean kontu hori gaur arte.

27,62 Biharamuna larunbata zen: H.h., Biharamunean, prestaketaren hurrengo egunean; prestaketak (grekoz, paraskebe) larunbat-bezpera adierazten du (ik. Mk 15,42 oh.). 28,1 asteko lehen eguna: Gure igandea da.

27,60 hilobian ezarria Dt 21,22-23; Is 53,9; Eg 13,29. II harri handi bat 28,2; Mk 16,3-4. 27,62 Ik. Mk 15,42; Lk 23,54; Jn 19,31.42. 27,63 Hiru egunen buruan 12,40; 16 21; 17 23; 20,19; Lk 24,7. 28,1 Magdalako Maria eta beste Maria 27,56.61; Mk 15,40.47; Jn 19,25. 28,2 lurrikara gogorra 27,51; Ir 19,18; Heb 12,26. // Jaunaren aingerua 1,20+. 28,3 aingeruaren itxura 17 2; Eg 1 10. 28,6 biztua da, esan zuen bezala 27,63+; Eg 2,24; 4,10; 1 Ko 15,4.12. 28,7 Galilean ikusiko duzue 26,32; 28,10.16; Mk 14,28; Jn 21,1-23. 28,9 gurtu 2,2.8.11; 14,33; 28,17. 28,13 Ik. 27,64.

KONKLUSIOA: IKASLEAK MUNDU OSORA BIDALIAK (28,16-20) (Mk 16,14-18; Lk 24,36-49; Jn 20,19-23; Eg 1,6-8)

16 Hamaika ikasleak Galileara joan ziren, Jesusek esandako mendira. 17 Ikusi zutenean, gurtu egin zuten; batzuk, ordea, zalantzan zeuden. 18 Jesus, hurbildurik, honela mintzatu zitzaien: "Ahalmen osoa eman dit Jainkoak zeru-lurretan.

19 Zoazte, bada, eta egin herri guztiak nire ikasle, Aitaren eta Semearen eta Izpiritu Santuaren izenean bataiatuz 20 eta nik agindu dizuedan guztia betetzen irakatsiz. Eta ni zeuekin izango nauzue egunero munduaren azkenera arte".

28,16 Galileara 28,7+. 28,17 gurtu 28,9+. // zalantzan zeuden Mk 16,11.14; Lk 24,11.19-24.37-44; Jn 20,2527. 28,18 Ahalmen osoa 11,27; Dn 7 14; Jn 3 35; 13,3; 17 2; Eg 13 33; Erm 1 4; Ef 1 20-22; Flp 2,2-11; Ap 12,10. Ik. 21,23+. 28,19 herri guztiak 8,11; 21,43; 22,8-10; 24,14; 25,32; 26,13; Is 42,6; 49,6; Mk 16,15; Lk 24,47; Eg 1,8+; 9,15; Erm 1,16; 1 Tm 3,16. Ik. 10,5-6; 15,24. // bataiatuz Mk 16,16; Eg 2,38+; Erm 6,3; 1 Ko 1 13-17; Ga 3,27; Ef 4,5; Kol 2,12; 1 P 3,21. Ik. Mk 10,38-39; Lk 12,50. 28,20 zeuekin izango nauzue 1,23; 18,20; Ir 3,12; Is 41,10; 43,5; Jr 1,8; Ag 1,13; Jn 14,16.23; Ap 21,3.